Erandioko kutsadurearen kontrako mobilizazinoak
2024-12-03 10:26 Antxinakoak Geurera1968ko udabarrian, egun bitan hildako bi izan ziran.
1968an mendebaldeko herrialdeetan jazotako mobimendu sozialei, historialariek 68ko udabarria deitu eutsen. Gazteen mobilizazino horreetan arrazoi asko egozan: Vietnamgo eta beste gerra batzuen kontrako aldarrikapenak, lan baldintzen hobekuntzen eskaerea, poliziaren indarkeriaren kontrako jarrerea eta sozialistatzat hartu daitekezan aldarrikapen ugari.
Urte horreetan unibersidadean egozan gazteak eta aldi berean ikasleak ziran hainbatek planteamendu barriak egiteari ekin eutsen konsumo moduetan, esaterako erlijinoan eta bizimoduan. Gazteek mentalidade ugari zituenez, jokera tradizionalak apurtzeko nahia eben. Ekologismoaren aldeko oihuak be entzuten ziran estreinakoz.
Bizkaian be entzuten hasi ziran, Erandion hain zuzen be. Frankismo garaian bete-betean, kutsadurearen kontrako mobilizazino nahiko esanguratsuak egin ziran herri bizkaitarrean. Momentu haretan Erandio Bilbo barruan egoan eta herrian bertan eta inguruan oso kutsagarriak ziran industriak egozan. Erandiotarrak benetan nazkatuta, lantegi horreek isurtzen zituen gasak benetan txarrak ziralako osasunerako.
60ko hamarkadan lehenengo mobilizazino txikiak emon ziran, batez be, diktaduraeren kontra eta lan baldintzakaitik; baina 1969ko urriaren 28an, erandiotar asko aurreko egunetan atondu ziran isuriketa kutsagarrien ondorioz, Gases no mezu edo oihuei eutsiz. Manifestaldi baketsua izan zan arren, arazo larriak egon ziran. Euskadi mailan frankismoan egiten zan lehenengo manifestazino ekologista handi horretako partaideak errepidean eta trenbidean pilatu ziran enbarazu egiteko asmoz autoei eta trenei. Ordubete egon ziran. Dana dala, polizia frankisteak ez eban denpora asko behar izan, modu baketsuan egozan gizonezkoak eta emakumezkoak sakabanatzeko. Pentsau barik, tiro egiten hasi ziran eta holako tiro baten ondorioz Anton Fernandez hil eben.
Hurrengo egunean, hilketa ha salatzeko asmoz aurreko eguneko manifestariek herriko lantegietako langileen babesagaz greba orokorrera eta beste mobilizazino batera deitu eben. Egun haretan, urriaren 29an, poliziak beste gizon bat hil eban, Josu Murueta. Egun bi eta hildako bi; tristea eta penagarria.
Garai horretan ez egoan ekologismoaren alde egiten eban talderik, beraz, Euskal Herrian egindako lehenengo mobilizazino ekologistea izan zan. 1969ko mobilizazino horretako manifestarien oihua Gases no izan zan eta polizia espainiarrak modu bidebakoan bertan parte hartu eta gizon bi akabau zituen. Erandio orduan, egun pasetan dan bezela, siderurgiako eta sektore kimikoko hainbat lantegi egoan eta enpresa horreek eguratsa asko kutsatzen eben. Orduko emakumeek, esaterako, kokoteraino egozan euren seme-alabak medikuenera eroateaz arnas gaixotasunakaitik, izan be, airearen kalidadea oso txarra zan; gizonezkoakaz batera egoera horren kontra altzau ziran. Bizkaian hasi ziran, beraz, ingurumenaren aldeko mobilizazinoak.
Edozelan be, gauzak ez ziran asko aldatu, besteak beste, orduko Bilboko alkatearen (Pilar Lequerica de Careaga) nebea lantegi kimiko baten nagusia zalako; beraz, ez eban ezer egin egoera horri bueltea emoteko. Halanda be, erandiotarrek Anton Fernandez eta Josu Muruetaren hilketak ez zituen ahaztu, ezta herriaren kutsadurearen kontrako aldarrikapenak be.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!