Bilboko metroa eta bere bilakaerea
2024-10-07 11:15 Antxinakoak GeureraGaur egun, hiru linea dagoz martxan.
Geure egunerokotasunean garrantzia dauen garraio publikoa da Bilboko Metroa. 1995eko zemendian inaugarau ebenetik, urtero miloeka bidaiarik hartzeko dabe metroa Bizkaian zehar ibilteko. Bilbo eta herriak lotzen ditu.
Metro Bilbao alkarteak edo soziedadeak Bilboko metroaren zerbitzua emoten dau. Era berean, Metro Bilbao Bizkaiko Garraio Partzuergoaren barruan dago, erakunde publikoa, Bizkaiko eremuan dabilena. Halanda ze, geure herrialdeko garraio publiko osoa kudeatzen dau. Patzuergo horren barruan, Eusko Jaurlaritzea, Bizkaiko Aldundia eta Bilboko Udala dagoz.
1983an Eusko Jaurlaritzako Garraio eta Lurralde Politika Sailak Bilboko itsasadarretik, lehenengo Eskuinaldetik (Lehenengo linea) eta gero Ezkerraldetik (Bigarren Linea), metroa eregiteko proiektua aurkeztu eban. 1985ean ez zan proiektu hori sinatu eta onartu, beraz, beste bat egin behar izan zan eta 1987an, azkenean, Eusko Jaurlaritzeak onartu eban proiektua. Handik urtebeteraa, 1988an, Lehenengo linearen lanak hasi ziran, batez be, trenbide zaharra aprobetxau zan, baina metroak lur azpitik joan behar ebanez, erakundeak trenbidea lurperatzeko lanetan hasi ziran.
Egun Bilboko metroak 3 linea ditu, Metro Bilbaok linea 2 kudeatuz. Hirugarrena, barriz, Euskotren izeneko operadorearen esku dago. Lehenengoa da linea zaharrena; 1995eko zemendian estreinau zan eta gaur egun Plentzian hasten da eta Etxebarrin amaitu. 1996an Gobelako geltokia edegi zan, hurrengo urtean Santutxu, Basarrate eta Boluetakoak iraugurau ziran eta amaitzeko 2020an; orain 4 urte, Bidezabal eta Berangoren artean dagoan Ibarbengoakoa.
Bigarren linea 2002an jarri zan martxan; Kabiezesen hasi eta Basaurin amaitzen da. 2002tik 2014ra bitartean geltoki barriak inaugurau zituen: Sestaotik Kabiezera bitarteko guztiak edota Ariz eta Basaurikoa.
Amaitzeko, 2017an hirugarren linea estreinau eben eta Metro Bilbao taldearen barruan dagoala esaten dan arren, Euskotrenek kudeatzen dau zuzenean. Lezaman hasten da eta Etxebarria udalerriko Kukullaga auzoan amaitzen dau ibilbidea. Gainontzeko linea guztiekaz pasetan dan bezela, Hirugarren linea horrek metroko beste lineakaz geltokia partekatzen dau; esaterako, Zazpi Kaleetan Euskotreneko trenaz gan, L1 eta L2 linea berezietako metroak be geratzen dira Alde Zaharreko San Nikolas geltokian. Hirugarren linea egun dagoan metro linearik laburrena dan arren, etorkizunean handitzeko asmoa dabe erakundeek. Pentsautako proiektuak aurrera eroaten badira, Matikotik Bilboko aireportura zabalduko dabe linea. Tartean Sondikako geltoki barrian geratuko da metroa. Beste alde batetik, hirugarren linea Kukullagatik Usansolora joango da eta Galdakaon, beste geltoki bat egingo dabe.
Metro Bilbao Estadu mailako laugarren metroa izan zan; Madrilgoa, Bartzelonakoa eta Balentziakoaren ostean. Bidaiariei jagokenez, hirugarrena da Madrilgo eta Bartzelonako metroen atzetik.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!