Bilbobusa, betidanik urian izan dogun eskaintzea
2024-09-20 08:00 Antxinakoak GeureraGaur egun, Alsa enpresearen esku dago.
Bilbobus Bilboko udalak kudeatzen dauen autobus zerbitzua da. Egun, Alsa enpresearen esku dago: 143 ibilgailu ditu eta 45 linea. 37 linea egunean zehar dagoz eta gainontzeko 8ak gauez.
1988an Bilboko uUdalak ordurarte egozzn autobus zerbitzu biak alkartu zituan. Beraz, alkartze horren aurretik autobus mota bi egozan: TCSA autobus gorriak eta mikrobusak, azulitos deiturikoak.
TUGBSA enpreseak eroaten zituan linea biak: Gorriak, linea arruntekoak eta zenbakien bidez atontzen ziran; Mikrobusak, barriz, jenteak eskatzen eban tokian geratzen ziran, danak jesarrita joan behar ziran eta letrak zituen. Beraz, taxi lako garraioa zan, hori bai, merkeagoa.
1985. urtean, Espainia Europar Batasunean sartzean, agintarie garraio-sare bilbotarra Europar Batasunean indarrean egoanera egokitu behar zala erabagi eben, ondorioz, aldaketak egin ziran. Holan, TCSA (Transportes Colectivos SA) enpresa barria martxan jarri zan eskatzen ziran aldaketak egin ahal izateko. 20 urte pasau ondoren, 2008an, enpresa horrek zerbitzua itxi eta Veolia empresa frantziarraren esku geratu zan Bilbobus autobusen kudeaketea. Handik 4lau urtera, 2012an, Alsa eta Pesa Bizkaia batu ziran eta Biobide izenagaz eskaintzen dabe autobus zerbitzua. Antza danez, Veolia empresa frantsesak zerbitzua kudeatu ebanean datu ekonomikoak ez ziran oso onak izan eta Udalak erabagi eban beste enpresa batzuetara jotea Bilbobusen zerbitzua eskaintzeko.
2002an aldaketa nahiko handia emon zan Bilbobusak zuritik gorrira pasatu baitziran. Horrezaz gan, linea barriak sortu ziran, esaterako; Auzolineak izeneko zerbitzua jarri zan martxan, huritik harago joiazanak. Bestalde, gautxori izeneko lineak be ipini zituen martxan, hau da, gauez ibilten diran autobusak.
Azken 40-50 urteetan autobus asko igaro dira Bilboko kaleetatik, baina urteak aurrera joan ahala autobusen kalidadeak gora egin dau. Aitatzekoak dira ondoko autobus honeek: 743, Pegaso 1215, Pegaso 1573, Pegaso 1211; barriagoak diran Mercedes 1712, Mercedes 1868, 1829, 1883 edota 1885 (danak zuriz) eta Mercedes 800.
Oraintsu, autobus-flotea asko barriztu da eta ondokoak dira gehien erabilten diranak: Mercedes Benz 9, 600, 750 edota 900 (hibridoa). Irizar markako bi be aitatuko dodaz; i2e 700 eta ie tram 700, hain zuzen be.
Orain 3 urte jarri eben aire girotua autobus guztitani. Egun, autobus gehiago dagoz elektrikoak eta hibridoak besteak baino. Ganera, danak eskaintzen dabe Barik zerbitzua, bidaia merkeagoa izateko.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!