La Roblako Trenbidea

Erabiltzailearen aurpegia Egoitz Campo 2024-01-17 09:33   Antxinakoak Geurera

Martxan jarri ebenetik Gerra Zibilera arte (1894 - 1939).

La Roblako trena oso ezaguna eta ekonomia aldetik oso garrantzitsua izan zan. XIX. mendearen amaierean Bizkaiko burgesiako kide garrantzitsuek eta industriako inbersoreek, interes asko eben Leonetik ikatza ekartzeko, izan be, Erresuma Batutik ekarritako ikatzaren prezioa asko igo zan 1890ek hamarkadean. Beraz, Ingalaterrako ikatzaren menpe ez egoteko, bilbotarrek Leongo eta Palentziako meategietan, besteak beste, partizipazinoak erosi ebezen.

Halanda ze, Mariano Zuaznavarrek La esperanza de Orbó meategiko zuzendaria izan ostean, La Robla-ko trenbidea egiteko txostena egin eban; datu ekonomiko guztiak eta haren bideragarritasuna adierazoz. Gauzak horrela, Bilboko burgesiak, kapitala jarri eta tramite legalekaz hastea erabagi eben. Ganera, trena pasatzen zan aldundi eta udalerriei diru-laguntzinoak eskatzeari ekin eutsien.

Kontuak kontu, 1890ean kontratua sinatu eben, urte horretan bertan Sociedad del Ferrocarril Hullero de la Robla a Valmaseda sortuz. Handik urte gitxira, 1905ean soziedadeari izena aldatu eta Ferrocarril de la Roba SA izena jarri eutsien. Horrezaz gan, 1890. urtean Bilbo eta Santanderreko uriak lotuko zituan Ferrocarril del Cadagua konpainiagaz kontratua sinatu eben.

Lanak azkar egin ziran, izan be, 1894an lehenengo tartea inaguratu zan, Balmasedatik La Roblara jojana, 284 kilometroko hedapenaz. Trenbidean, lau tarte nagusitu eben: La Roblatik La Espinarako bidea; La Espinatik Montesclaros eta Las Rozasen artean dagoan puntu bat; puntu horretatik, Bercedoira; eta, azkena, Bercedoitik Balmasedara. Egitura erraldoi hori, Espainian atzerriko inbersinoa izan eban lehenengoa zan. Horrezaz gan, estaduko trenbide zabaleetakoena bihurtu zan.

Soziedadeak, hasieratik izan zituan arazo ekonomikoak, izan be, hasiera batean trenbidea biztanle oso gitxi zituan herrietatik pasatzen zan. Udalerri horreek, oso interesauta egozan arren, bidaiari gitxik erabilten eben trena. Ganera, momentu horretan, trena ez zan ez Leonera ez Bilbora heltzen. Arazo horri konponbidea emoteko, XX. mendean, 1902. urtean hain zuzen be, Balmaseda - Bilbo tartea edegi eben eta hogei urte geroago, Matallana - Leon.

Hori bai, lehene esan bezela, arazoa estrukturala zan, ez koiunturala: Bizkaiko inbersoreek, Palentziako eta Leongo ikatza ekartzeko asmoz jarri eben dirua, baina Bilboko burgesek, Asturiaseko ikatza erosten hasi ziran, izan be, Asturiasen tradizino enpresariala errotuagoa egoan Palentzian edo Leonen baino. Ganera, espekulazinoa handiagoa zan best lurralde bietan. Horren bestez, egoereak, trenbidari eragin eutson, finanziazinoari eta kapitalari bereziki. Hala nola, XIX. mende amaierean, enpresak langileei ordaintzeari itxi behar izan eban, horren ondorioz Zuaznavarrek kargua bertan behera itxiz.

1898 urtean, barriz, bidaiarien kopuruak gora egin eban, neurri handi batean Kubako Gerrako soldaduek Espainiara iristean trena hartzen ebelako euren etxera joateko. Horreezaz gan, La Robla treneko bidaiari ohikoenak, Bilbora lan bila joaten ziran galiziarrak eta leondarrak ziran. Gauzak astiro joan arren, 1904tik aurrera, soziedadearen egoera ekonomika hobetu zan eta 1896an arazo judizialak konpondu ziran. Modu sinbolikoan, 1906an enpreseak dibidendu bat banatu eban langileen artean, txikia izan arren.

Urteak pasa ahala, 1910. urtean ikatzaren kopuruak izugarri handitu zan, eta horrek guztiak onurak baino ez eutsazan ekarri La Roblako trenbideari. Lehenengo Mundu Gerraren ondorioz, parte hartzen eben estaduek mugak itxi ebezen, beraz, Ingalaterratik ekarten zan ikatza bertan behera gelditu eta La Roblakoa ekarten hasi ziran, kopurua bikoiztuz.

1930eko hamarkan trenbidea barriztu arren, azken 10 urteetan irabazien erritmoa gitxitu zan, izan be, mundu mailan gertatzen ari ziran krisiak eta Errepublika garaiko ezegonkortasun sozialak eragin handia egin eutson soziedadeari.

Gerra zibili hasi bezain laster, trenbidea bitan banatu zan: Mendebaldeko zatia nazionalen esku geratu zan eta ekialdekoa, barriz, Errepublikanoen esku. Gerrearen lehenengo urte bietan, zati eta tarte asko suntsitu eben, produkzinoak behera eginez. 1938tik aurrera, La Roblako trenbide osoa frankisten esku geratu zan. Urte horretan, ikatz produkzinoa eta etekinak asko igo ziran, nazionalek siderurgia bizkaitarra aktibatu ebelako.

Gerra Zibila amaitu eta gero, autarkia garaian sartzen gara. Frankoren gobernuak neurri protekzionistak eta produkzino nazionalari bultzadea emon ostean, La Roblak beste superraldi bat izan eban. Hori bai, La Robla trenbidearen azken urteen gorabeherak bete baterako itxiko doguz.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu