Arenazako kobazuloa

Erabiltzailearen aurpegia Egoitz Campo 2023-12-04 08:13   Antxinakoak Geurera

60ko hamarkadearen hasieran topau ebenetik, indusketa ugari egin dira.

Bizkaiko Neolitoaren gainean berba egingo dogu eta Galdamesen dagoan Arenaza kobearen inguruan hain zuzen be. Han topau diran animalien eta tresnen aztarnakaitik, baita labar-arteko irudiakaitik be aztarnategi nahiko garrantzitsua dala esan daiteke.

Kobazuko interesgarria da, izan be, aurrehistoriatik erromatarren garaira arte inguru horretako biztanleak bizi izan ziran. Aztarnategi hori, 60ko hamarkadearen hasieran topau ebenetik, indusketa ugari egin dira. Koban material asko topau dira, esaterako, arkeologoek animalien 770 aztarna lortu ditue, halanda ze, gizakiez gan animaliak be bizi izan ziran edota gizakiek animali ugari eroan zituen hara jateko.

Gizakien arrastoen artean nabarmentzekoak dira Madeleine (Goi Paleolitikoko azken garaietako bat) garaiko material litikoak eta hazurrez egindakoak, batez be, arpoiak eta azagaiak. Horrezaz gan, Neolito garaian be, Galdamestarrak Arenaza koban bizi izan ziran. K.A. 3000. urte inguruan, barriz, Arenazako biztanleak inguru horreetan lehenengo ortuak egin zituen. Nekazaritzea, ostera, pixkanaka-pixkanaka Bizkaiko txoko askotara heldu eta zabaldu zan, modu intensiboan. K.A. 2000. urtetik aurrera, abeltzainak ezarri ziran inguruan eta erromatarren garai horretan, persona batzuek uri handietatik alde egin eben eta koba horretara etorri ziran.

Aitatzekoa da Arenatza koba barruan dagoan Goi Paleolitiko garaiko santutegia. Askoren ustez, Neolito garaian eta gero Kalkolitoan animalientzako errituak egiten zituenak berton alkartzen ziran, izan be, inguru horreetan lehenengo nekazaritza intensiboa egiten eben eta gero abelazkuntzea. Bizkaitar horreentzat jarduera ekonomiko horreek biek berebiziko garrantzia eben bizirik irauteko.

Koba oso luzea da eta santutegiaz aparte labar-arteaz betetako galeriak be topau dira. Berton, figura ugari ikusi daitekez, ia guztiak nahiko sakabanauta. Gitxi gorabehera, 15 figura dagoz eta gehienak, kolore gorriz pintautako 40 - 85 zentimetro bitarteko oreinak dira. Figura horreen pinturea, urteen poderioz desagertzen joan da, baina oraindik oreinak nahiko ondo ikus daitekez. Adituen ustetan, Madeleine garaian pintautako obrak dira eta zaharrenak 20.000 bat urte dituala pentsetan dabe.

Horreezaz gan, erdiguneko galerian zezen baten burua eta bizkarra ikus daiteke. Beraz, Arenazakoa Bizkaian dagozan beste hiruzpalau kobazulogaz amankomunean dauena da labar artea. Arenaza lako koben azterketea oso garrantzitsua da, Bizkaiko historiarrea ulertzeko eta zelan bizi izan ziran orduko bizkaitarrak jakiteko.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu