Jose Maria Iparraguirre, euskal musikagilea

Erabiltzailearen aurpegia Egoitz Campo 2023-10-04 10:58   Antxinakoak Geurera

Gernikako Arbola eta Nere amac balequi abestien egilea.

Bilbon, Alondigatik nahiko gertu, Iparraguirre kalea dago; bertan ikastetxe bategaz topo egingo dogu eta baita Guggeinheim museoaren kalearen hasierakaz be. Baina zer dala eta jarri eutsien kale horri Iparraguirre izena? Nor izan zan Iparraguirre?

Iparraguirre Urretxun (Gipuzkoa) jaio izan zan 1820an. Handik 61 urtera hil zan Gipuzkoan be, Ezkio-Itsason, izan be, tripakada baten ostean, neumania hartu eban.

Gaztetan Lehenengo Guda Karlistan parte hartu eban 14-15 urte zituanean, bataila askotan egonez. Ondoren, Frantziara joan zan bere familia Madrilen instalatzen ari zan bitartean. Frantzian egoala, 1848an Otsaileko Iraultza hasi zan eta iraultzaileen alde jarri zan. Beste iraultzaileegaz alkartu eta eurek bezela La Marsellesa abesti famatua abestu eban. Iraultza horren ostean, monarkiaren aurkakoek Luis Felipe I kargutik kendu eben eta horren eraginez, Frantziako Bigarren Errepublikea ezarri zan.

Dana dan, Napoleon III-ak estadu kolpea emon ebanean Frantziatik alde egin behar izan eban abeslari euskaldunak eta Europan zehar ibili zan antzerki konpainia batean lan egiten. Ondoren, 1851n Londresera joan zan bizitera eta hantxe, Mazarredo jeneral bilbotarrari abesti bat eskaini eutson. Ondorioz, Jeneralak indulto bat lortu eban abeslari euskalduna Espainiria itzul ahal izateko. Halanda ze, 1853an Bilbora bueltau zan eta ondoren, Madrilera.

Espainiako uriburuan, lehenengo aldiz konposau eta abestu eban Gernikako Arbola, haren abestirik ospetsuena. Gero, Bilbon barriz be, Bilboko Plaza Barrian askotan izan zan abestua, Iparraguirre bertan egon ala ez. Handik urte batzuetara, iraultzailetzat jo ondoren Tolosan atxilotua izan zan. Bertan, kartzelan, bere bigarren abesti famatuena idatzi eban, Nere amac balequi.

Horren ostean, Iparraguirre Euskal Herritik bota eben, agintari espainiarrek Euskal Herrira barriro ez bueltatzeko agindua emomez. Baina, Espainian urte batzuk emon ostean, barriro 50eko hamarkadaren bukaerean Gipuzkoara itzuli zan eta han bere emaztea izango zana ezagutu eban. Handik gitxira, atxilotua izango zan beldurragaz, Frantziara ospa egin eta Baionan itsasontzi bat hartu eban Argentinara joateko. 1859an Buenos Airesen ezkondu ziran bera eta bere emaztea, Angela Querejeta, eta 8 seme-alaba izan ebezan. 1877ra arte Uruguain eta Argentinan bizi izan ziran, Euskal Herrira bueltatzeko aukerea izan arte. Izan be, lehen aipatu dogun bezela, 1881ean, Ezkio-Itsason, hil egin zan.

Bilbon eta Bizkaiako herri askotan Gernikako Arbola abesteaz gan, kantak berak Bizkaiko ikurrik garrantzitsuenari abeti bat eskaini eutson, hau da, euskaldun guztien ikurrari eskatzaintzen eutsona, hauxe:

Gernikako arbola
da bedeinkatua
Euskaldunen artean
guztiz maitatua.
Eman ta zabal zazu
munduan frutua
adoratzen zaitugu
arbola santua

Mila urte inguru da
esaten dutela
Jainkoak jarri zuela
Gernikako arbola.
Zaude bada zutikan
orain da denbora
eroritzen bazera
arras galdu gera

Ez zera eroriko
arbola maitea
baldin portatzen bada
Bizkaiko Juntia.
Laurok hartuko degu
pakian bizi dedin
euskaldun jendia.

Betiko bizi dedin
Jaunari eskatzeko
jarri gaitezen danok
laister belauniko.
Eta bihotzetikan
eskatu ezkero
arbola biziko da
orain eta gero.

Arbola botatzia
dutena pentsatu
denak badakigu.
Ea bada jendia
denbora orain degu
erori gabetanik
eduki behar degu.

Beti egongo zera
uda berrikoa
lore aintzinetako
mantxa gabekoa.
Erruki zaite bada
bihotz gurekoa
denbora galdu gabe
emanik frutua.

Arbolak erantzun du
kontuz bizitzeko
eta bihotzetikan
Jaunari eskatzeko,
gerrarik nahi ez degu
pakea betiko,
gure lege zuzenak
hemen maitatzeko.

Erregutu diogun
Jaungoiko Jaunari
pakea emateko
orain eta beti.
Eman indarra ere
zerorren lurrari
eta bendezioa
Euskal Herriari.

 

 

 

 

 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu