Barakaldo Eskubaloi Taldea, Bizkaiko talde historikoa

Erabiltzailearen aurpegia Egoitz Campo 2023-09-19 07:50   Antxinakoak Geurera

Bizkaiko eskubaloi talde arrakastatsuena.

Barakaldo, Ezkerraldean kokatzen dan herria da, askorentzat uria. Izatez, eleizate bat da, baina populazinoari begira, uritzat hartu geinke, izan be, bizkaiko biztanle gehiago dituan bigarren udalerria da, hau da, Bilbo eta gero.

Uria, aurreko mendean ezaguna egin zan lur-sailetan industria sektoreko Bizkaiko lantegi eta enpresa nagusienak kokatu ziralako. Horrezaz gan, Estaduko beste erkidego batzuetatik langileak etortea eragin eban, Barakaldoko biztanle kopuruak gora eginez. Bitartean, herri horretako kirol talderik ospetsuena eta garrantzitsuena Barakaldo Futbol Kluba zan. 1917an fundau zan, eta XX. mendeko 40ko hamarkadatik aurrera, urte asko emon zituan bigarren mailan. Gainera, Lehenengo mailara be igoteko zorian egon zan, 1954 urtean, hain zuzen be.

Hori bai, 1979an Barakaldoko futbol taldea bigarren mailatik, bigarren B mailara bajau zan. Halanda ze, hurrengo urteetan zeresan handia emon eban eskubaloi taldea sortu zan, Club de Balonmano Barakaldo izenekoa hain zuzen be. Lehenengo urteetan kategoria bajuetan ibili izan zan, baina 1994an, taldea Ohorezko B Dibisinora batu zan (orduko bigarren mailea) eta hurrengo urtean Asobal Ligara emon eban salto, izan be, Txanpi Rivero 1993an Barakaldoko entrenatzaile bihurtu zanetik gauzak asko hobetu ziran.

Urte berean, Barakaldo-UPV taldea sortu zan, aurrekoari jarraipena emoten eutson talde barria. Askartza-UPV eta CajaBilbao taldeak orduko Barakaldo taldeakaz fusionau ziran eta horrek emoitza onak emon zituan lehen aiiatutako maila igoeran.

Gauzak holan dirala, 1995ean garaipen itzela lortu eben Liga Asobalera igota, Toledoren kontra partidua irabazita 29 eta 30. Ondorengo partiduan, Gorostizako polikiroldegian izan zan (eskubaloi taldeak bertan jokatu zituan etxeko partiduak 2004ra arte), Barakaldok Sercoin Bilbao talde bilbotarrari irabazi eutson Ohore B Dibisinoko txapeldun bihurtuz. Hurrengo urteetan, hain ospetsua bihurtuko zan San Antonio talde nafarrak be igon eban.

Beraz, 1995etik 2004ra bitartean, Barakaldok Liga Asobalen jokatu eban, Espainiako eskubaloi kategoria gorenean. Bertan, Bartzelona, Elgorriaga Bidasoa, Granolles, Cantabria eta Ademar de Leon talde nabarmenen kontra jokatu eben. Txanpi Rivero entrenatzaile ohiak, orain dala 3 urteko alkarrizketa batean, Barakaldok urte horreetan talde guztien aurka punturen bat lortu ebela adierazo eban, Bartzelonaren kontra izan ezik. Gainera, Bizkaiako taldeko jokalariak ez ziran profesionalak besteak bezela, izan be, jokalari gehienak lan propioa eben eta gauean alkartzen ziran entrenetako. Txanpi Riverok 2004an itxi eutson Barakaldoko entrenatzailea izateari eta ordutik taldeak ez dau lortu Asobalera igotea barriz.

Azken urteotan, eskubaloiko hirugarren kategorian lehiatzen da eta denporaldi gehinetan eskualdean dagoan beste talde historiko baten kontra jokatzen dau, Trapagarango eskubaloi taldearen kontra hain zuzen be.

Barakaldo Eskubaloi Taldearen lorpen nagusiak ondorengoak dira: Asobal Ligan 6 denporaldi, Ohorezko B dibisinoan hiru aldiz txapeldun, Euskal Kopan 4 aldiz irabazle eta Bizkaiko Kopan edo Superkopan, barriz, 18 aldiz. Zalantza barik, Bizkaiko eskubaloi talde arrakastatsuena izan da. Gaur egun, Lasesarre kiroldegian jokatzen dabe eta hirugarren mailan dagoz.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu