Ontziolak Bizkaian

Erabiltzailearen aurpegia Egoitz Campo 2023-09-06 10:22   Antxinakoak Geurera

Bizkaian itsasontziak egiteko ohitura handia egon da mendeetan zehar.

XIX.mendearen amaieran Bizkaian lehenengo industrializazinoa etorri zan. Atzerriko enpresa ugarik Bizkaiko ezkerraldean inbersino handiak egin zituen, trenbide eta burdin sektoreko enpresa ingelesek eta belgikarrek, batik bat. Horrezaz gan, maila ideologikoan eskuindarra eta ez-euskalduna zan burgesia bizkaitar industriala sortu zan Bilbo inguruan eta horreek industria eta enpresa handiak eregi eta bultzatu zituen. Meatzaldetik burdina ustiatu eta produkzinoaren zati bat atzerrira joaten zan bitartean, beste zati bat Laba Garaietan fundiduten eta produziduten zan.

Beraz, benetako industrialiazinoa izan zan XIX. mendearen amaieran eta jazoera horrek estaduko landa mundutik etorkin asko erakarri eban, izan be, Gaztelatik, Extremaduratik edo Andaluziatik familia asko etorri ziran bertora lanera eta bizitera. Garai horretan, ontziola modernoak be eregi ziran Sestaon eta Barakaldon.

Dana dala, Bizkaiko ontziolek aspalditik fama oso ona eben, izan be, Bizkaian itsasontziak egiteko ohitura handia egon da mendeetan zehar. Badakigu XIII. mendetik aurrera, Bilbo inguruan Bizkaian hain anitzak ziran haretxez egindako itsasontzi gogorrak egiten zitueal; lehendabiziz, Harotar jaunen armadarako eta birkonkistarako, eta ondoren, Gaztelako erregeentzako. Gogoratu behar dogu, bizkatairrak trebeak zirala baleak harrapatzen eta noski, baleontzi politak eta gogorrak egiten zituen.

XVII. eta XVIII. mendeetan Espainiako armadearen botereak behera egin ebanez, bizkaitarrek itsasontzi gitxiago egiten zituen eta ondorioz produkzinoak behera egin eban. Halan da be, XVIII. mendetik aurrera Bilboko portuak indarraldia bizi izan eban eta Kadizeko portuagaz lehia bizia sortu zan.

XIX. mendearen lehenengo mende erdian geldialdi bat emon bazan be azken zatian ontziola bizkaitarren produkzinoak barriro gora egin eban nabarmen. 1868an inagurau zan empresa barria, Empresa Diques Secos hain zuzen be, egungo Olabeaga auzoan eregi zan. 20 urte geroago be, Astilleros del Nervion enpresearen fundazinoa nabarmendu behar da, hasikera batean, hiru barku akorazaduak egin ziran enpresa horretan, estaduko flotako inportanteenak. Halanda be, bizitza laburra izan eben, 1898ko Kubako gerran hondaratuak izan baitziran.

Handik urte batzuetara Euskalduna ontziola fundau zan eta horrek 1868an sortutako Diques Secos de Bilbao enpresa berenganatu eban eta Labe Garaien laguntzinoagaz itsasontzi garantzitsuak egin ziran berton. Gauzak holan dirala, XX. mendearen hasikeran estaduko gerra-ontzi guztietatik erdia Bilbo inguruan eginda egozan.

Halan da guztiz be, Bizkaiko ontzielak inoiz baino fama handiagoa ebenean, Maura legea kolokan jarten hasi zan estaduko Kongresuan eta horrek Bizkaiko burgesen artean urduritasuna sortu eban, baita langileen artean be. 1909an Bilbon jente ugarik urten eban kalera lege horri eustea eskatzeko eta azkenean, legea ez zan baztertu, bizkaitar askoren pozerako.

Holan, Lehenengo Mundu Gerre etorri zan eta hori baino lehen Sestaon beste ontziola garrantzitsu bat eregi eben, Sociedad Española de Construccóon Naval. Madrilen egoitza eban empresa horretan lanpostu ugari sortu ziran.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu