Marino Lejarreta, txirrindulari berriztar famatua

Erabiltzailearen aurpegia Egoitz Campo 2023-08-03 10:17   Antxinakoak Geurera

1979tik 1992ra, 52 biderrez irabazi eban.

Euskal Herrian txirrindulari bikainak egon dira, garai guztietan. Gaur, 30-40 urte inguru atzera egingo dogu 80ko hamarkadako txirrindulari bizkaitar ospetsu baten inguruan berba egiteko. Durangaldeko Berriz herrian jaio zan 1957an eta 1979tik 1992ra bitartean txirrindulari profesionala izan zan. Badakizue zeini buruz ari garen, ezta? Ez da hain gatxa, asmau dozue; Marino Lejarreta da gaurko protagonistea.

Marino Lejarreta txirrindularia, eskalatzaile fina izan zan, hala ta be, haren ibilbide profesionalak aurrera egin ahala eta, batez be, Italian bizi izan zanetik erlojupekoetan asko hobetu eban. El Junco de Berriz ezizena jarri eutsien.

1979an profesional bezela debuta egin eban Novosti-Helios taldean. Gero, talde askotan ibili izan zan, zazpietan hain zuzen be, Teka, Alfa Lum, Seat-Orbea eta Caja Rural eta azkena, Once taldea izan zan. Esan dogun bezela, etapea gogortzen zanean eta aldatz handia egoanean oso ondo moldatzen zan, hori bihurtu eban haren ezaugarri garrantzitsuena, garaipenik ezagunenak lortuz. Guztira, 52 garaipen lortu zituen eta horreetatik guztietatik nabarmentzekoak dira Espainiako Itzulian irabazitako 5 etapak (1982an bat, 1983an hiru eta 1986an beste bat),  Giroan irabazitako etapa biak (1984an lehenengoa eta 1991n bigarrena) eta 1990an Frantziako Tourrean irabazitako etapea.

1982an Espainiako Itzulia irabazi eban. 1983ko itzuli berean, bigarren geratu zan eta 1991n hirugarren. Giroan, ostera, ez zan inoiz podiumerako sailkatu, baina postu onak lortu zituen, 1984an eta 1987an laugarren geratuz eta 1985ean eta 1991n bosgarren. Tourrean bosgarren lekuan amaitu eban urte bietan; 1989an eta 1990ean. Aitatzekoa da lau urtetan hiru Itzuli Handiak hasi eta amaitzeko gai izan zala; 1987an eta 1989tik 1991ra bitartean.

Garaipen ospetsu horrezaz gan, Volta Cataluña bi aldiz irabazi eban eta Burgoseko Itzulia lau bider. Euskal Herriko Itzulian urtero parte hartu eban, 14 aldiz hain zuzen be, eta 5 aldiz hirugarren postuan amaitu arren, ez eban inoiz etaparik irabazi, ezta Itzulia bera be. Donostikoako Klasikoan, barriz, hiru aldiz irabazteko kapaz izan zan, 1981ean, 1982an eta 1988an.

1992an Udaberriko Klasikoan (Zornotzan hasi eta amaitzen dan lasterketean) istripu handi baten ondorioz, sei hilabete emon zituan lehiatu barik.eta 6 hilabetera Errioxako Itzulian txirrindularitzea ixtea erabagi eban 35 urtegaz. Ondoren, Once taldeko zuzendaria izan zan eta gero EITB1en txirrindularitzako komentarista lanetan hasi zan gaur egunerarte. Gauzak holoan dirala, txirrindularitzea maite dogunok, ondino Euskal Herriko Itzulian, Italiako Giroan eta Frantziako Tourrean komentarista bezela entzuteko ohitura eta aukerea dogu.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu