Milazak lagun barriro Frantziako Tourrean

Erabiltzailearen aurpegia Egoitz Campo 2023-07-05 08:23   Antxinakoak Geurera

31 urte pasau ondoren, antzekoa jazo da 2023ko Tourrean be.

1992ko garagarrilaren 4an, Tourra Donostian hasi zan. Urte haretako Tourra ez zan Bizkaira heldu, zoritxarrez, baina gure auzokideak diran gipuzkoarren lurraldeetan ibili zan eta atontzaileak jaubetu ziran Euskal Herrian modu berezian bizi dala txirrindularitzea, pasino handiz.

Urte horreetako testuinguru politikoaren harian, garai haretan Jose Antonio Ardanza EAE-ko lehendakaria zan. Alderdi Jeltzaleak 1991ko hauteskunde autonomikoak irabazi eta alderdi abertzalea PSE alderdi sozialisteagaz batu eta akordioa lortu eben alkarregaz gobernuan sartzeko.

Agintaldi haretan, besteak beste, Euskal Zuzenbide Zibileko legea onartu zan Gazteizeko Legebiltzarrean, baita Polizia autonomikoaren legea edota Hezkuntza legea be.

Testuinguru horretan, Tourra Donostian hasi zan eta hasierako ekinaldian Miguel Indurainek, aurreko urteko Tourreko irabazleak, denporarik onena egin eban. Tour horretako gizonik indartsuena nafarra izan zan eta berebigarren Tourra irabazi eban. Urte horretan Indurain tropeleko txirrindularirik indartsuena izan zan 1992ko Tourra eta aste batzuk lehenago amaitutako Italiako Giroa be irabazi ebalako. A zelako markea. sekulakoa urte berean Giroa eta Tourra irabaztea.

1992ko garagarrilaren 4an Donostia ganezka egoan eta guztiek Miguel Indurain txapeldun handia babestu eben. Aitatu lehen etapea Donostiako Alderdi Ederren hasi eta urian zehar ibili eta gero txirrindulariek Maria Cristina hotel aurrean amaitu eben etapea, hor baitzegoan helmugea. Parte-hartzaileek 8 kilometroko ibilbidea egin eben, bihurgune gitxikoa eta errepidea siku egoalarik.

Aurten jazo dan bezela, egun haretan goizeko 09:00etan urira sarbideak zarratu egin zituen eta egun haretan donostiarrek garraio publikoa modu nabarmenean erabili izan eben. Hurrengo egunean Tourraren hasierea Donostian izan zan eta Donostiako Klasikoan egiten dan antzeko ibilbidea egin ostean Donostian amaitu zan bigarren etapea be. Ondorengo egunean, Donostian ekin eta txirrindulariek Pirineoetarantz jo eben. Orduko Tourrak hiru egun emon zituan Gipuzkoan eta balantzea oso ona izan zan.

Kontuak kontu, 31 urte pasau ondoren, antzekoa jazo da 2023ko Tourrean be. Aurtengo garagarrilaren 1ean, mundu guztiak ikusi eban Bizkaian, Araban, Gipuzkoan eta Zuberoan ssartu-urtena eginda, txirrindularitzea gure artean asko maite eta estimetan dogun kirola dala. Zapatuko etapan jente asko bide bazterretan egoan Tourreko tropeleko txirrindulari guztiak animetan, hemengoak zein kanpotarrak izan eta ikurriña asko be erakutsi zituen. Munduari irudi polita emon geuntsan. Argi geratu zan Bizkaian, Gipuzkoan zein Araban txirrindulariak ondo hartzen doguzala eta  holako ekitaldi handiak atontzeko be kapaz garela.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu