Santimamiñeko kobazuloa

Erabiltzailearen aurpegia Egoitz Campo 2023-05-16 11:10   Antxinakoak Geurera

Kortezubi udalerrian dago, Basondo auzoan; Oma basoaren aurrean eta Ereño mendiaren magalean.

Gaur Santimamiñeko kobearen inguruan berba egingo dogu. Oso ezaguna, Kortezubi udalerrian dago, Basondo auzoan; Oma basoaren aurrean eta Ereño mendiaren magalean. Hatx-zulo horretan batez be orain 14.000-9.000 urte bitarteko aztarnak topau dira, gehienak Goi Paleotikokoak, Madeleine aldikoak hain zuzen be. Garai arteko labar-arte ikusgarriak topau dira eta labar-arteko artelanak holan sailkatu dira: Hogeita hamabi bisonte, zazpi ahuntz, sei zaldi, hartz bat, orein bat eta amaitu bako beste irudi batzuk. Danetara, 47 labar-arteko margolan gitxi gorabehera. Santimamiñe, duda barik, Bizkaian dagoan ikonoetako bat da eta Gizatediaren Ondarearen zerrendan dago 2008tik.

Margolan gehienak lehen aitaturiko Madeleine aldikoak dira. Koban maskortegi bat be topau da eta, beraz, hormetan margoztutako ugaztunak denpora haretako Santimamiñetarrek itsaskiak eta krustazeoak be harrapatzen zituen jateko.

Ikus daitekezan margolan edo pintura batzuk, gela nagusian dagoz, sarreratik gertu, ataritik 10 metrora. Aurrerago, zonalde sakonean, ehun bat metrora bisonte eta zaldien marrazkiak ikusi daitekez.

Gelaurrean txarto, ondatze prozesuan dagozan beste figura batzuk agertzen dira zaldiak eta bisonteak, hain zuzen be. Ondoan, kamara nagusian, aztarnategiko margolanik ikusgarrienak dagoz; bertan bisonte talde bat dago margotuta eta ez oso urrun beste zortzi bisonte ikusi daitekez, zaldi bat eta linea okertu bat be bai.

Orduko biztanleentzat bisontea eta zaldia euren egunerokotasunean aparteko garrantzia eben animaliak ziran. Segurutik jateko harrapauko zituen eta jakitunen ustez animalia horreek harrapau baino lehen kobetan pintetan zituen kaza ona bermatzeko, erritual moduko bat izango zan.

Goi Paleolitoko biztanleak Santimamiñeko koban bertan biziko ziran. Kobazulotik kanpo bisonteak, ahuntzak edo zaldiak ehizatu edo harrapauko zituen eta gero animalia horreek zatitu eta jango zituen. Neolitoan kobatik kanpoko etxola batzuk eregi zituen eta etxe horreetan biziten hasi ziran garai haretako bizkaitar horreek. Han txerriak edo behiak hezten hasi ziran eta kazea jarduera nagusia izatetik jarduera gehigarri bat izatera pasau zan. Urte horreetatik aurrera kobazuloa abandonetan hasi ziran Urdaibaiko biztanle hareek.

Hatx-zuloa topau ebeneko momentua

1916an Ereño mendian olgetan ebizen mutiko batzuek deskubridu eben Santimamiñeko leza-zuloa. Jesus Guridi konpositorea Kortezubiko bainuetxean egoala ume batzuek artelan batzuk topatu zituen albistea entzun ondoren erabagi eban bertara joatea esaten ebena baieztatzeko. Ibilalditxu bat atondu eban hara
joateko aurrenekoz Santimamiñeko labar-arteko marrazkiak topau zituan umeakaz eta Bengoetxeagaz eta egia izan zan umeek kontautakoa han hainbat marrazki topatu

zituelako. Berehala aurkikuntzearen barri emon eutsan Bizkaiko Monumentoen Komisinoari eta handik urte bira Telesforo Aranzadi, Jose Miguel Baradiaran eta Enrique Eguirenek ikerketa lan bat egin eben; Abbe Breuil ikerlariak aurreko urtean labar-arte horreen benetako balio arkeologikoak egiaztatu ondoren. Handik aurrera indusketa lan ugari egin dira eta Goi Paleolitoko aztarna asko topau dira, labar-arteko margolan batzuk be azaleratu diralarik.

Goi Paleolitoko aztarnak topeteaz gan, Neolito garaiko edo inkuso Erromatar garaiko zatiak be topau dira eta, beraz, koba horreetan jentea bizi izan da mende askotan zehar.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu