Buruz buruko txapeldun bizkaitarrak

Erabiltzailearen aurpegia Egoitz Campo 2023-04-18 08:48   Antxinakoak Geurera

Urrutikoetxea bizkaitarrak Olaizola II.ari irabazi eutson 2015ean, buruz buruko txapel bakarra.

Mikel Urrutikoetxea | Ikusi handiago | Argazki originala

Pelotariak izango ditugu aztergai, Bizkaiko pelotari txapeldunak, hain zuzen be, buruz Buruko txapela irabazi daben pelotari bizkaitarrak. Lau izan dira urtean zehar Euskal Herrian jokatzen dan txapelketa garrantzitsuena irabazi daben pelotari bizkaitarrak: Hilario Azkarate, Ariño I, Gorostiza eta egun oraindino
jokatzen dauen Urrutikoetxea. 

Azkarate 

Bizkaian egon dan pelotaririk arrakastatsuena izan zan Hilario Azkarate, izan be,  Elorrion 1935ean jaiotako pelotariak 6 txapelketa irabazi zituan buruz buru; 1960tik 1962ra, hiru jarraian, 1964an eta 1965ean beste bi eta azkena 1967an. Sei horreez gan, beste 3 aldiz txapeldunorde amaitu eban.

Atzelaria zan eta oso pelotari burrukaria izan zan. Azkarateri tantoa egitea oso gatxa zan eta ganera,  eskuin sotamanoz aparta. Egungo Elorrioko frontoiak haren izenekoa da Hilario Azkarate frontoia. 

 Ariño I 

Atxon jaio zan Jesus García Ariño 1934an eta aurrelaria zan. Oso golpe ona eban eta horri esker buruz buruz txapel bi irabazi zituan, lehenengoa 1957an eta bigarrena 1963an; Arriaran II-ari eta Azkarate berari irabaziz, hurranez hurran. Beste hiru alditan finalera heltzea lortu arren, txapeldunorde amaitu eban txapelketea. 

Gorostiza 

Gorostiza atzelari bizkaitarra zan, Axpen jaioa (egungo Atxondo udalerrian) eta 1977an Buruz buruko Txapelketea irabazi eban. Final horretan, Logroñoko Adarragan jokatutakoan, Atxondokoak irabazi eutson Garcia Ariño IV-ari 22-12. Dana dala, ha ez zan buruz buruz jokatu eban final bakarra izan, urte batzuk lehenago 1974an, hain zuzen be, orduko pelotaririk arrakastatsuenaren kontra jokatu eban
buruz buruko final handian. Partidu hori Donostian jokatu zan eta final haretan 22-21 galdu eban Retegi I. handiaren kontra (Retegi II. handiaren osabea). Finala benetan ikusgarria, askoren ustez final hori buruz buru inoiz jokatutako partidurik onena izan da. Atxondoko jokalariak Binakako Txapelketea be irabazi eban 1979an Bengoetxea III- agaz batera. 
 
Urrutikoetxea 
 
Zaratamoko pelotaria 1989an jaio zan eta 2015ean Olaizola II.ari Bizkaia frontoian irabazita lortu eban bere buruz buruko txapel bakarra. Semifinaletan Bengoetxearen kontra jokatu eta galdu eban baina Bengoetxea lesionau zanez haren ordez finala jokatu eta irabazi egin eban. Buruz buruko beste final bitara heldu da; biak Iribarriaren kontra baina galdu egin zituan, bai 2016an, baita 2019an be.
be.  Ondiño pilotaría dan pilotarí honek Lau t´ erdiko txapelketa bat eta Binakako beste bat lortu ditu. 

Kontuak kontu, buruz buruko txapela irabazi daben pelotari honeek eta beste batzuk be nabarmenduko ditut, berbarako, Berasaluze VIII. barriztarra eta Elordi berriatuarra.

Lehenengoa ia 20 urtez profesionala izan zan eta bigarren mailako txapelketa ugari irabazi zituan arren, udakoak gehienak, ez eban txapelketa ofizialik irabazi. Hori bai, Binakako Txapelketako 3 finaletara heldu zan, hirurak galdu bazituan be.  Elordi aurtengo binakako txapelketea irabazi dauen Berriatuako pelotari gaztea dogu. Aurtengo txapelketea bikain jokatu eta gero Zabaleta atzelariagaz batera binakako
txapela irabazi dau. Jokalari bizkaitar honek etorkizun oparoa izango dauelakoan nago.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu