Bizkaiko aireportua(k)
2023-03-16 12:57 Antxinakoak GeureraLoiuko aireportua Estaduan bidaiari gehien mobiduten dauenetako bat da.
Bizkaiko aireportuaren ganean makinatxu bat zehetasun nabarmenduko deutsuedaz, izan be, aireportu bakarra daukagu: Bilboko Aireportua, baina lehen terminal bakarra egoan bitartean orain bi dagoz: Sondikakoa (airoportu zaharra eta zama-terminala) eta Loiukoa (bidaiarientzako terminal barria).
Bizkaiko lehenengo aireportua Sondikakoa izan zan. XX. mendean zehar merkantzien eta bidaiarien Bizkaiko airoportu bakarra zan baina XX. mendea hurreratu ahala agintariek eta AENA erakundeak (Espainiako airoportuen kudeatzailea) ondoan egongo zan beste terminal bat eregitea adostu eben.
Bigarren Errepublika garaian Aeronatikako Zuzendaritza Orokorrak Sondikako aireportua eregiten hasteko baimena emon eban. Baina Gerra Zibila hasi zanez eta Bilboko inguruak oso menditsuak izanik airoportu bat eregiteko oso aproposak ez ziranez, 1948ra arte ez ziran amaitu lanak.
Ondorengo hamarkadetan pista barriak eta teknologia hobea ezarri eben Estaduko hainbatetan egiten ebizan moduan, izan be, 1955ean errodadura bat eregi eben pista nagusitzat eta hegazkinak aparketako lekua lotzeko. Garai horretan be erregaien biltegiak eregi eta ezarri ziran. Ondorengo hamarkadan, 1964an eta 1965ean aireportuaren operatibidadearen hobekuntzea egin eben eta lur-hartze sistemea eta ekatxak antzemoteko irrati metereologiko bat jarri zituen. Hurrengo urteetan berrikuntzak eta hobekuntzak egin ziren. Gauzak holan dirala, 1975ean egungo 10/28 numerazino barria ezarri eta handik gitxira hegazkinak aparketako espazioa barriro be handitu egin eben. Pista barriak inagurau zituen, baita horreen orientazinoa be. Orientazino barriaren ondorioz, 70eko hamarkadatik pista nagusira heltzen diran hegazkinak Derioren eta Bilboko kanposantuaren ganetik pasetan dira
80ko hamarkadan terminal barri bat behar zan urte batetik bestera bidaiari kopuruak gora egiten ebalako. Hamarkada horretan ILS sistema barria ezarri eta kontrol-torrearen instalazinoak modernizau eta hobetu zituen, komunikazino zentro barria eregi eben Sondikako aireportu zaharrean bertan eta hegazkinak aparketako eta bidarien autoak ixteko espazioak handitu egin zituen.
Aitatu aldaketez gan, suhiltzaileentzako gunea hobetu eta gaur egun funtzionetan dauen zama-terminala egin eben 80. urteetan. 90eko hamarkadan AENA-k ikusirik Sondikako airoportua ezin zala handitu Calatrava arkitktoari eskatu eutsen Loiun egingo zan terminal barriaren diseinua egiteko; airoportu barria egin eta gero eta bidairi gehiago egozala ikusi zan.
2000. urtean lehenengo hegaldiak egin ziran Loiuko aireportuan eta handik aurrera aparkalekuak eta bestelako barrikuntzak etorri ziran bidaiarien eskari gero eta handiagoari aurre egiteko.
Egun Loiuko aireportua Estaduan bidaiari gehien mobiduten dauenetako bat da. Igaz, adibidez, 5 miloe bidariari baino gehiago pasau ziran Loiuko aireportutik. Kopuru hori handia da benetan eta kantidade hori igoko dalako susmoa daukat, besteak beste, Bilbo eta Bizkaia turismo eta ekonomiaren ikuspuntutik gero eta erakargarriagoak diralako atzerritik datozenentzat eta Estaduko beste Erkidego batzuetako jente askorentzat.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!