1471eko Mungiako Batailea
2022-07-15 13:30 Antxinakoak GeureraArmada biak Mungiako Larrauri auzoko basoan burruka handiari ekin eutsen.
XV. mendean Bandoen arteko aurrez aurrekoen testuinguruan Mungiako batailea subertau zan, k.o. 1471. urtean. Bataila haretan Harotarren kondeak, Velascok, porrot handia izan eban Bizkaiko landa-munduko noble edo ahaide nagusiek osotutako aliantzearen partez. Bandoen gerrearen testuinguruan kokatu behar dogu bataila hau baina historiagile askoren arabera bataila honen bilakaerea eta emoitzea Bizkaiko sistema foralaren biziraupenerako ezinbestekoa izan zan.
Erdi Aroaren amaieran Bandoen arteko gerrea sortu zan. Gipuzkoan eta Bizkaien Ertaroan bando bi sortu ziran: Oinaztarrak eta Ganboatarrak. Bien artean burruka handiak izan ziran Bizkaian eta Gipuzkoan, baita Araban be. Euren arteko burruken atzean apurka-apurka ahaide nagusiak Bizkaiko jendartean galtzen ebizan boterea egoan. XIV.mendean aldaketa batzuk izan ziran eta danak ahaide nagusien interesen kontrakoak ziran.Nekazaritzal produkzinoan beherakada handia egon zan populazinoak behera egin ebalako, eta horren ondorioz errentek be behera egin eben. Horren eraginez, bandoek burrukeari ekin eutsen landa-munduko herrietan galdutako eragina berreskuratzeko.
Uribilduetan be boterea galdu eben. Oligarkiek, hermandadeak eta junta propioak sortu zituen, besteak beste, Bizkaiko noblezia zaharrari aurre egiteko eta azken horreen botere nahia murrizteko. Landa-munduko familiek be euren artean lehia gogorra bizi eben uribilduetako gobernua eskuratzeko. 1371. urtetik aurrera Gaztelako erregea bihurtu zan Bizkaiko jaurerriko jauna Errioxako Harotar edo Trastamara familia boteretsuak ordezkatuz. Aldaketa honek Bizkaian ezegonkortasuna ekarri eban eban.
Laburbatuz, ahaide nagusiek Erdi Aroan kontrolautako feudoari eutsi gura izan eutsen indarra eta botere politiko eta ekonomikoa kontroletako. XIV. mendean euren boterea kinka larrian ikusirik oinaztarren eta ganboatarren arteko burruka gogorra hasi zan eta garai honen ostekoa da Foru Zaharraren idazketea (1452an idatzi zan). Foruaren idazketearen arrazoi nagusia izan zan Bizkaiko bertoko ohiturak, hau da, ohituretan oinarritutako legeak idatzita ixtea interpretazino arazoei aurre egiteko eta Bizkaian justizia kudeatzen eben korregidore, diputadu eta alkateek Bizkaiko lege guztien barri izateko eta apliketako. Dana dala, Foruon beste hellburu bat izan zan neurriak hartzea ahaide nagusiak bandoen gerran egiten ebizen gehiegikeria danak ebitetako. Gaztelako erregeak uribilduen alde egin eban ahaide nagusiek urietan be euren boterea inponidu gura ebalako, baina 1471. urtean piztu zan gerrearen eragiletako bat erregea bera izan zan; urte haretan Pedro Fernandez de Velascok, harotarren kondeak Bizkaia osoa konkistau nahi izan eban eta Gaztelako erregearen, Enrique IV.aren, oneretxia eta babesa izan eban. Erabagi hori foruaren kontrakoa zan bizkaitarrek euren jauna modu baketsuan eta askatasunez aukeratzeko aukerea ebelakon. Horren aurrean oinaztarrak eta ganboatarrak batu ziran Treviñuko kondearen esku sartzearen ondoren. Beraz, ganboatarren eta oinaztarren tropek, Treviñoko soldaduen laguntzinoagaz, Velaskoren tropa konkistatzaileei aurre egin eutsen Larrauriko basoan, Mungitik hur.
Pedro Manrique de Larak, Treviñoko Kondeak, Pedro Fernandez de Velasco harotarra gorrotatzen ebala eta azken honek Gaztelako Gortean zituan asmoen kontra azaltzen zala. Ha geldiarazoteko urteetan alkarren kontra burrukan ibilitakoak batu behar izan ziran eta aliantza hori ez zan erraza izan, besteak
beste, hiru urte lehenago, 1468an, ganboatarrek eta oinaztarrek Elorrion sekulako burrukea (Elorrioko Batailea) izan ebelako soldadu asko hil ziralarik. Baina orain etsai gogorra eben eta Treviñoko kondearen bitartekaritzearen ondoren batu behar izan ziruen indarrak.
Armada biak Mungiako Larrauri auzoko basoan batu eta burruka handia hasi zan. Ehunka zaldun eta soldadu sartu ziran. Harotar kondeak Juan Alonso de Mujikari (oinaztarren buruari) eraso egin eutson eta lehenengo Pedro de Abendañoren (ganboatarren burua) leta gero Treviñoko kondearen tropen laguntzeari
esker Pedro Fernandez de Velasco harotarraren soldaduei gailendu jakezan. Harotarraren helburua Bizkaia bere feudo bihurtzea zan, gure lurraldeak eban nortasuna eta mendeetan zehar aplikautako ohitura eta lege bizkaitarrak ezabatuz. Baina hori ez eban lortu. Gerra honen ondorioz, Bizkaiko Jaurerriak bere nortasun propioari eutsi eutson Gaztelako Erreinuaren barruan eta hango erregeak jaurerriko jauna izaten jarraitu eban bizkaitar gehienek nahi eben moduan;bestetik, gerra honen ostean bandoen arteko gorabeherak eta tirabirak apaltzen joan ziran desagertu arte. Gaztelako erregea hemetik aurrera uribilduen alde jarriko da bandoen buruzagien indarra murrizteko. Jauntxoak, bestalde, euren feudoak galtzen joango dira, baina errelidade barrira moldatu eta uribuldu, juntetxe eta geroago sortuko dan Diputazinoan kargu garrantzitsuak lortuzituen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!