Peter Pan helduak

Erabiltzailearen aurpegia Alex Uriarte 2020-04-13 21:14

Beharbada, mahai ganean kolpe bat joteko kapaz ez dan eta inogaz nahiz ezegaz konprometidu gura ez daben Peter Pan heldubako bat zara, eta oraindino kargutu be ez zara egin.

Aginteak usteldu eta herdoildu egiten dau, maiz entzun dozu; zuk zeuk be, frankotan esana dozu gauza berbera. Jakina, politikariak, arduradunak, goi-karguak edo esfera altuetako ordezkariak daukazuz akorduan, egunkarietan, aldizkarietan, irratian nahiz telebistan sarri(egi) urtetan diranak. Eurak dira poteretsuak, hareek daukazuz zuk usteltzatt; edo hareek ikusten dozuz, sikiera, galbidean eta bertsolariak behinola abesturiko bera jausiko dok, ez hakiok bultzau trantze horretan.

Zuk ez baitaukazu ezelango aginpiderik, zuk ez daukazu poterezko inongo erantzukizunik zure bikote-harremanean, gurasoakaz, neba-arrebakaz, bizilagunakaz zein seme-alabakaz, beharlekuan edo lagunartean, etxea atontzera edo, koarentenako konfinamentu-egoeran lasai asko zagozala, halabeharrez etxeko aberiaren bat ganoraz konpontzera etorri barri jatsun beharginagaz, egundo begiradea zuzendu be egin ez deutsazun kale-kantoiko eskaleagaz...

Gainontzeko danak dira beti agintedunak, zuk ez dakizu zer dan abusua, bortxa, injustizia, edo zer ete dan aldamenean daukazun hurkoa gitxiestea, edo zer demontre ete dan txantaje emozionalak eta bestelako tankeratakoak egitea zeure egunean-eguneango gorabeheratan. Hori dana zelan jakingo ahal izango dozu zuk, ba? Zuk ez badozu inongo aginpiderik!

Beharbada, mahai ganean kolpe bat joteko kapaz ez dan eta inogaz nahiz ezegaz konprometidu gura ez daben Peter Pan heldubako bat zara, eta oraindino kargutu be ez zara egin.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu