Hain agirian

Erabiltzailearen aurpegia Alex Uriarte 2020-02-28 13:30

Hotzagaz batera, edurra be etor leitekeela dinoe.

Oraindino eskularruak jantzita daukazala isiotu dau irratia; tentuz ibilteko egunak dirala gehitu dau esatariak. Berari begira ete dagoan pentsatuz sartu dau lehen martxea eta han abiatu da, termometroa dardar baten daukan autoan.

Berandu da, baina ezin izan dau lehenago amaitu eta orain, ostera, bidaia luzea dauka aurretik. Ia hutsik dago errepidea eta bera besteko larri gurutzau dituan kotxe eskas horreetako gidari zoroei zer demontre pasau ete jaken asmetan saiatu da. Baina gitxiegi dira eta bururatu jako entretenigarriagoa izango dala errepide -bazterrean lagatako herriatan piztutako etxeen berora gordeta dagozan bizitzak irudikatzen hastea, bidaia samurragoa egin guran-edo.

Piztutako argi bakotxaren atzean diran istorioak irudikatzeak badauka zeozer erakargarritik. Akaso, bereak lakoak besterik ez dira euranak be, baina badauka zeozer zirraragarria. Eta, orain, Neguan, ederra da lurrunez betetako kristalen atzean zer ezkutetan dan irudikatzea.

Horretan dabilela hasi da albistegia. Bere adineko gizonezko baten gorpua atzeman dabe banketxe bateko atarian. Egunak eroiazan hiru metroko kristalaren atzealdean lotan eta ezin izan deutso hotzari aurre egin. Hilik agertu da. Beharbada, horren begi bistan, hain agirian, egoanez, inork ez dau haren bizitzea irudikatu gura izan. Horren begi bistan egoan, inor ez baita haretaz arduratu.

 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu