Galtzerdiak
2019-06-25 21:44Mila bider esana eustan zapatak lurretik altzetako.
Zelako temea eukan ditxosozko zapatokaz! Eta oheagaz. Eta lurrean egoan gauza danakaz. Todo lo que tienes por ahí tirado. Nik ez neukan ezer be botata, dana egoan zorrotz nahiz estrategikoki ipinita: playmobilen suhiltzailea han, kanika bat hemen, erabilitako galtzerdi bat beste puntan. Nori egiten eutsen traba, ba? Berari: amari.
Egundo ez neban etxean geldirik ikusi, bazkalosteko lo-kuluxkean izan ezik. Erosketak ekarri, bazkaria egin, erropa tonak garbitu zein atondu, txukun tolestu... eta nire logelea jaso! Asko-asko hasarratzean bakarrik arpegiratzen eustan (euskun) egiten eban guztia. ¿Quién te limpia a ti la ropa? Zeharo arrotzak egiten jatazan berbok, ostera. Guztiz. Txori bat zuhaitzean biziten kondenauta egoteagaitik kexuka entzun izan baneu lez: zer espero zenduan ba, horretarako zagoz mundu honetan, ama, nire kaka batzeko. Bere samina eta nire indiferentzia proportzionalak ziran.
Horregaitik, urte luze(egi) batzuen ostean, jaso eta jaso dabilena ni nazen honetan, eta nire kexuei entzungor egiten deutson ume potrozorri sasi-intsumisorik ez dagoan honetan, harriduraz deskubriduten dot baietz, hainbestetan entzundako enpatia berbea kimera hutsa dala, utopia triste bat, eta zuk zeuk bakarrik sufriduten dozula zein dan kondena baten zinezko dimensinoa, benetako sufrikarioa. Bitartean, galtzerdiak lurrean lagaten segiduko dozu.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!