Eskolako uniformea
2019-04-15 17:40Interneteko pornografia-orrietan sartzea amaiera bako aldizkarian sartzea lakoa da: ez dauka amaierarik, zuk amaitzen dozun arte…
Zeure klimaxera ailegau eta hankak dardaran dozuzala korritzen zarenean, urten bizkor handik, telefonoak korritzen jarrai ez daian, esan eutson lagunak nabigazino lujuriosorako helbide bat emonaz.
Izugarrikeriek ez daukie akaburik Iraken. Atzo, hildako hori biztanle irakiarregaz eta bost soldadu estadubatuarregaz batera, eta giza krudelkeria infinitua dala frogatuz, aurkikuntza makabro bat egin eben Tigris ibaian; poliziak errekatik 50 gorpu baino gehiago atara ditu. Madaien herrian bahituak izan ziran biztanle xiïten gorpuak dirala baieztau dabe, dino irratiak ezkaratzetik.
Edegi da atariko orria, eta zerrenda erraldoi bat agertu jako, aukeraz josita: big tits, blonde, lesbian, mature, interracial, teens… teens, berba horrek sutu dau bere irudimenaren lastoa: eguzkipean, izerditan blai, gona labur-laburrak jantzita, tenisean olgetan dabizen neskatila gazteak etorri jakoz, bapatean, gogora, hainbeste gustetan jakozan neska gazte horreek.
Jalal Talabani presidenteak berak onartu behar izan dau astegoienean gerrillari sunitek 50 xiïta bahitu zituela, tartean emakume nahiz ume franko. Erasoaldia Madaien herrian pasau ei zan, Bagdadetik hegoalderantza hogeta hamarren bat kilometrotara. Domekan, bahituak hilteko mehatxua zabaldu eben gerrillariek, alkarte erjinosoen gudea isiotu guran.
Bere logelean dago neskatoa, ikastetxe erlijinosoren bateko uniformeagaz. Blusea bularrak ikusteko beste askatuta, gona laburra jasota, ipurdia ilargia bera lako zuri-borobila, eta hatzak sartzen hasi da bere gurinezko aluan. Zeinen modu basatian joko leukion narrua gorputz desiragarria daukanaren kontzientzia osoz begiratzen deutson emetxu horreri, zutunik parauta, burua koltxoira makurrarazota.
Gorpuei labankada piloa atzematen jakezan. Hamar emakume agertu dira eta hamasei ume; gehienak nesken eskola batetik atara ditue. Sarraskia ikusi daben kazetariek dinoenaren arabera, eskolako uniformeakaz egozan neskatoak eta hareetako batzuk burua ebagita eukien.
Irudimenaren eraso kiskalgarriak erakutsi deutsoz tenisean ebizan gona ezin laburragodun neskatileak, kamareari aluak erakutsi ostean, buru barik Tigris ibaira botata. Lipar horrexetan, lauki bat agertu jako ordenadorearen pantailan: El programa ha efectuado una operación no válida y se apagará. Zakila amatau egin jako, tupustean.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!