MTVtik harago be, bada bizirik

Erabiltzailearen aurpegia Alex Uriarte 2018-10-12 18:05

Tamalez, Bilbo lako uri kosmopolita eta edegi baten, oraindino be, badagoz itzalpean eta modu guztiz undergroundean mobiduten diran sektoreak, bai arteari jagokonez, bai aisialdiaren kasuan.

Esaterako, Bilbo betidanik jo izan da uriburu bizi eta artistiko bat lez; bazter askotan ikusi leiteke artearen isladea. Dana dala, Bizkaiko —eta, oro har, Euskal Herriko— tenplu artistiko esanguratsuenetakoa dan Arte Eder Museoak bestelako itxurea hartuko dau asteburuon: Euskal Filmotekearen erakusleiho bihurtuko da urriaren 13tik aurrera. Gurean, nik uste, merezidu dauen beste baloratua izan ez dan Helena Taberna zinemagilearen lanak erakutsiko ditue aitaturiko museo bizkaitarrean, zinema-ziklo baten barruan. Ziklo horretan, besteak beste, La mujer de Lot film laburra edo Emiliana, Nerabe, Busto de un poeta, Alsasua 1936, 87 cartas de amor, La buena nueva, Yoyes nahiz Recuerdos del 36 lanak proiektatuko dira. Euskaldunon historia eta iragana ulertu gura ezkero, ikusi beharreko obrak dira danak ala danak, nik uste.

Handik ez oso urrun, Koldo Mitxelena kulturguneak Poetika euskerazko eta gaztelaniazko poesia-zikloa antolatuko dau —kasu honetan, martitik abuztura artean ospatuko da—, egungo panorama poetiko indartze aldera. Guztira, zazpi errezitaldiz osotua egongo da; zazpi emonaldiotan, poeta desbardinek euren poemak errezitauko ditue, poesia-kritikoakaz edo olerkigintzako adituakaz batera.

Gehien estimetan dodan poetetako batek emongo deutso hasierea ekitaldiari, Antonio Enrique granadatarrak. Bere lanik freskoena La palabra muda da, eta ekimena martiaren 9an hasiko dau, 19:30ean. Aurkezpen-saioa, ostera, Carlos Aurtenetxek egingo dau eta musikea Alexandra Delormek jo, Musikene alkartearen alkarkana adierazoz.

Beharbada, ekimenok lerroren bat edo bi okupauko ditue egunkarietan, MTV edo futbol-partiduen gerizpetan beti be, auskalo. Halanda be, hamentxe merezidu daben omenaldia, formatu xume eta pertsonalean baldin bada be.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu