Biboteak
2018-02-08 12:44Gure egunetara heldu diran bibote adierazgarrienetako batzuk.
Adolf Hitlerrek haginetako eskuilearen itxurako bibotea eukan. Besteakandik desbardindu ez eze, bibote harexegaitik betiko gogoratua izan gura ei eban. Haren atzean obsesinoa, gaixo-pentsakerea, diktadorea eta gorrotoz nahiz paranoiaz beteriko munstro koitadua izkutetan ziran.
Salvador Dalí margolariak be, bibote luzea, ondo jagondakoa eta zinez eszentrikoa eukan. Bere zoramenaren islea zan: bitxia, benetan nabarmena eta oso histrionikoa zalako itxi eban. Gehiegizko biboteak, bere nortasun eroa zein xelebrea indartu egiten zituan, eta halantxerik bihurtu zan bere ikono edo bereizgarri. Errotuladore baltz bategaz marrazturiko bibote luze batek Dalí bera ikustera garoaz. Alemaniarraren bibotea irudikatuten baldin badogu, ostera, beti orban zantar, trinko, desatsegin eta gogaikarri bat ikusiko da, gorrotoz, minez eta heriotzaz betea.
Frida Kahlo berak be, probokatzailea, errebindikazino kutsuduna eta izakera errebeldezkoa zalako itxi eban bibotea; feminismoa errebindiketako eta emakumezkoa bere egoera naturalean nahiz ezelako zentsura bage erakusteko. Bere arpegiko itxurea sortu eban: bekain handi eta uletsuak, ezpan gorriak nahiz benetako bibotea, nortasun basati eta gogorraren adierazgarri.
Hirurek lortu eben euren bibotea ospetsu egitea; euren izen-deiturak, euren irudia eta ibilbidea eroiezan biboteagaz lotuta. Baina Fridak selfie-aren erregina bihurtutea be lortu eban ganera, haren autoerretratuak famatu bihurtu baitziran, bibote eta guzti.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!