Ondo etorri 'Jainkoen etxera'

Erabiltzailearen aurpegia Alex Uriarte 2017-10-05 17:39

David sufriduteaz kantsau zan. Orain, San Justo de la Vega izeneko herriko lurralde idor eta bakartietatik pasetan diran Donejakue Bideko erromesei laguntzen deutse. Bere berbetan, zintzotasunez, bihotz-bihotzez eta sinpletasunez bizi dodaz unibersoaren legeak. Pozik eta lasai bizi naz holan.

Jainkoen etxea zuretzat zuzendurikoa da, ibiltari bakartiori. Erromesena da, Santiagoren omenez –edota bizitzearen omenez- bidean dabizanena da, pausoz pauso eta etenik bage bizi diranana. Bidea -bai Donejakueren omenezkoa zein bizitzearena bera- arrazoi orotarikoak kausa dirala egiten da. Batzuk kontu sakonagoak edo azalekoagoak eukiko ditue gogamenean bidea egiterakoan, erromantiko zein ludikoagoak besteek edota kirolagaz eta aspektu fisikoagaz gehiago zein gitxiago buztarturikoak akaso. Arrazoi edo desenkusea edozein izanda be, ibiltariak beti dauka Jainkoen etxeko atea zabal-zabalik, San Justo de la Vega (Leon aldean kokatua) herritik pasaukeran.

Ez deutso ardura bakotxaren egoera zein momentu personalak, animo mailak zein partikeretan daroan diru kantidadeak. Etxe honetako sortzaile eta arduradunak, David-ek, zera dino: Etxe hau sortutea egi bihurturiko ames bat izan zan. Pasinoz eta ilusinoz errotu zan eta ez deutso ezer ardura zerlako ibiltari eta personea zaran. Danak dira ondo etorriak leku honetara.

Toki honetan ibiltariak ez dau deus ordaindu behar lo egiteko, deskantsetako geratzeko edota jateko zein edatekoa askatasun osoz hartuteko. Surrealistea emon arren, elikagai oro ekologikoa eta natural-naturala da, oparotasun eta eskuzabaltasun mugaezinez eskainia. Ibiltari bakotxak sentiduten dauena baino ez dau itxi behar. Eta ez, ez dau zertan ezer itxi. Jainkoen etxeko lemea sano argia da: Etxetik eta etxerako dihardugu beharrean. Etxe honetan, danak gara bardinak eta parekideak. Danak gara norbere izatearen jainkoak. Izan be, argi dagoana da, gauzak bihotzez egiten diranean, onuradunak eta hartzaileak dan-danok garala. Ibiltari danok.

Davidek, antza, ez leuke bere bizitzako ezer aldatuko. Hori bai, inflexino puntu argi bat izan ebala ezin dau ukatu: Nire bizitzea sinple askoa da. Ez dot ez iturriko urik ezta argirik. Oinez mobiduten naz, goiztar jagi eta gaua ailegetan danean, lotara joaten naz. Ez daukat gasturik, jatekoa egunean-egunean edonork hartzeko mahai ganean ipinten dodan bera da. Beste barik, zoriontsu eta naro naz holan. Danok dogu geure bizia aukeratuteko aukerea, eta neure hautua hauxe da. Autortu beharra dot, bai, sufriduteaz nekatu nintzala. Gaztetan joan-etorri eta nahasmen asko izan nebazan. Iluntasun prozesu latz batetik pasau nintzan, alkoholez, tabakoz eta drogaz beteta. Denpora luzez jente artean ultra-sozializau egin nintzan baina bakarrik nengoan. Egun baten, ate barri bat agertu jatan eta nik edegitea hautatu neban. Eta holantxe nago gaur hamen, nire arimearen jainko bakarra ni neu nazelarik.

Hortaz, galduta edo ilusino barik dagoanak, erremedio egokia leuke –etxeko berotasun eta komodidadetik zeozer zeharo urruna emon arren- Davidek zuzentzen dauan txoko honetatik pasau eta behingoz, bizitea mirari bakar bat dala otutea. Izan bere, persona orok bere esperientzia propioa sortzen dau, norberagan jainko txiki bat dago, munduari bere onena emoteko esperoan. Alabaina, horretarako guztiz derrigorrezkoa da bildurraren oztopoa zeharkatutea, keinu edo detaile txikerrenetik hasita bada be. Berbarako, David-ek dinosku: Gazteagoa nintzala, te bat erosteko sosik baino ez neban. Egun baten, ostera, persona batek jaten emon eustan gose nintzalako. Ekintza sinple baina sakon harexek, harrigarria emon arren, bizia ikusteko erea errotik eraldatu eustan. Eta bai, keinu txiki indartsuen kemenak hormak eta harresiak bota leikez. Keinu txikien batuketa bat da, hain zuzen, gure egunetan Donejakue Bidean erne dan txoko eta atmosfera bakar hau sorrarazo dabenak

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu