Kiroletik bizi, kirolerako bizi

Erabiltzailearen aurpegia Alex Uriarte 2017-06-29 18:01

Inoz amestu ete dozu gehien gustetan jatzunetik bizi ahal izatea? Kirolariaren ogibidea guztiz baztertua eta isolatua dagoan honetan, beste errealidade desbardin eta bizi-proiektu barri bat posible da.

Kirola maite eta desiratzen dabenen ames urrunekoa eta helmuga ia helduezina zein dan argi eta garbi dago: egunen baten kirolari profesionala izatea. Baina kirola termino anitza eta orotarikoa dan heinean, haren inguruan modu profesionalean jarduteko aukerak bere ugari dira, ez atleta lez bakarrik. Patu hori lortzen gatxa da egun, kirolariaren posizinoa oso urrunekoa dala ikusi leiteke eta. Kirolaria zarela esan ezkero, beti entzun ohi dira baina horrek emoten ete dau biziteko?, eta horrezaz aparte ez daukazu beste ogibiderik? edota hori da hori etorkizuna hipoteketako modua, eta antzekoak.

Ba, Madrilgo Europear Unibersidadeak proposamen sano interesgarria eta positiboa jarri barri dau martxan kirola barruan daroen gazteei zuzenduta. 10 beka eskainiko ditue Ariketa Fisikoaren Zientziak eta Fisioterapia gradu bikotxa ikasi gura dabenentzako. Izena emotea debalde da eta ganera, lehen-sarrera baldintza modura batxilergo ikasketak baino ez ditue eskatzen. Beraz, ez da zertan formakuntza eta baldintza zehatzik behar. Gehien baloretan dana kirolagazko maitasuna eta atxikimendu personala dira. Hori dala eta, kirolak norberaren bizitzan ze leku daukan, zer transmitiduten dauen edota kirola ze modutara bizi dauen itauntzen da. 

Honezaz gan, parte hartuniko probak, lasterketak, ekimenak eta abarrak zerrendatzea eskatzen da eta baita bere ze talde, klub edota proiekturen parte izan dan. Neure eretxiz, bazan garaia ikasketen alde personal eta gizatiarrari erreparatuteko eta ez horrenbeste gaur egun exijiduten dan titulitis dalakoari

Izena emoten daben guztien artean, lehenengo aukeraketea egingo da garagarrilean. Hortik 30 hautagai urtengo dira eta horreek danek gararrilean eta abuztuan zehar bootcamp edo ate edegien jardunaldiak izango ditue Valenti Sanjuan, Luis Pasamontes, Miguel Silvestre eta kirolaren arlo desbardinetako beste coach askogaz. 

Atletearen papeletik haratago bere, badago bizirik eta badago kirolaren beso profesional erakargarri eta errespetagarririk. Kirolaren izakera profesionala normalizetan dagoan zeozer da baina oraindino be badago lanik egiteko eta bidezidorrik urratzeko.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu