Etxeko kirolariak zelan hezi

Erabiltzailearen aurpegia Alex Uriarte 2017-05-24 23:04

Gurasoak, neska-mutiko kirolarien gidariak, ez ete dira sarritan euren seme-alaben arteko istiluen bultzatzaile nagusiak?

Kirol jardunean, base edo oinarrizko mailetan batez ere, ezin leiteke ezelan be konpetitibidade itsua sustatzen edo onartzen dituen egoerak bere horretan itxi. Jarrerok ezkutuan -are gehiago, borondaterik onenagaz- jazoten dira usu, argitara urten bage eta normalidade osoz. 

Horixe gertatzen da gurasoen kasuan, besteak beste. Otsemeak bere kumeak jagoten dituen lez, halantxe babesten doguz geure seme-alaba maiteak. Babes hori, alabaina, ez da beti onuragarria umearentzako. Izan bere, guraso bakotxak haren seme edo alabearen alde egiten dau, ha babestuz. Halan da ze, askotan norbere seme-alaben eskubideak besteenak baino hobeak edota handiagoak dirala pentsau eta, horrenbestez, gazteen arteko konfrontazinoa eta lehia itsu-itsua sustatzen dabe. 

Orain dala hilebete inguru umeen futbol partida batean talde batekoen eta bestekoen gurasoen arteko burrukea ikusi besterik ez dago hori halan dala ziurtatzeko. Gakoa zera da, umeak helburuei, norgehiagokeriari edota muturreko konpetitibadeari begira heztearen ordez kirolaren alderdi ludikora, hau da, ondo pasetako asmoz heztea. Kirolari gazteari partidu edo konpetizino egun bakotxa proba latz baten pareko zein konpetentzia extremoa balitzan ikustera bideratzen bajako, normalena gorroto hori bere biziko esparru batzuetara zabaltzea izango da eta, ganera, kirolaz goitik behera nazkatzea. 

Etxeko gazteenari lan gogotsu eta gogor egiten erakutsi behar jake, metodikoak eta beharginak izaten, zdeyaile txikiak jagoten eta euren burua egunerik egunera hobetzen. Baina egin ezin leitekena hobekuntza eta formazino prozesu hori besteak menperatzera eta gailentzera bideratzea da. Horrek ez deutse ezelako onurarik ekarriko eta, are gehiago, kirolarien gurasoen arteko beste pasadizo triste zein arbuiagarri batzuk subertetea ekarriko dau, zoritxarrez.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu