Ereserki nazionala katedralean?

Erabiltzailearen aurpegia Alex Uriarte 2017-05-17 22:46

Espainiako futbol selekzino nazionalak San Mamesen jokatutearen argi-ilunak: dirua, ospea, ideologia eta banaketea.

53 urte pasau dira Espainiako selekzinoak San Mamesen -estadio zaharrean- olgau ebana. Baina Espainia 2020ko Eurokoparako sailkatutekotan, jazokera hori atzera emoteko aukerea egongo litzake. Izan bere, UEFAk katedrala izentau eban konpetizino honen egoitzetako bat izateko.

Erabagi honen kontrako eretxiak berehala etorri ziran. Hareetako esanguratsu bat Jose Luis Bilbaok emondakoa izan zan; haren berbetan, Espainiak San Mamesen olgauko baleuke, horrek suponiduko leuken ordena publikoaren eta uri-seguratasunaren arazoak txito larriak izango litzakez. Euskaldunek, sektore batzuek behintzat, ez dabe begi onez hartu erabagi hori eta ez dagoz Selekzinoak hamen jokoatzearen alde. Are gehiago, Bilbaok ondorengoa bere esan eban: Horrenebesterainoko hobari ekonomikoak ekarriko baditu, oso arraroa da ze euskal jente gitxik eskatu dauen Espainiako selekzinoak haren herrian olgetea. Espainiak hamen jolastuko baleuke, ha animetan arranodun espainiar banderakaz edota zezen baltzdun sinbolodun jarraitzaile fanatiko ugari etorriko litzake, eurentzako probintzia traidoreak diranak berreskuratutera edo. Horren aurka, ganera, San Mamesera bideko Bilboko karriketan beste talde batek itxarongo eutsien aurre egiteko asmoz. Gauzak holan dirala, Ertzaintzearen plantilla osoa mobidu beharko geunke gatazkak kontroletako eta, guzti honezaz gan, bertoko negozioentzako bere ez litzake kontu onuragarria izango, erakusleihoak atondu barik hareetako persianak bajatu beharko leukiezalako, kristalak eta abarrak apurtu ez daitezan.

Orain dela urte pare bat ernaldu zan kontua izanda bere, oraindino Espainiako selekzinoaren haizeak hamengo bazter oro harrotzen jarraitzen dau. Su horrek, era berean, ez dauka amatauko dan antzik. Ikusi beharko da zein nagusitzen dan, beraz: dirua, ideologia edo bestelako interes konbidauren bat.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu