Istorio tatuatuak
2017-04-17 12:40Markea ixten daben gauzak ezin leitekez ahaztu.
Idatzita ez dagoan letra bat dira, puntu suspensiboa, galdegaia, abisetan ez dauen bihurgune bat, usain bat oihartzunean, astindu egiten dan gure territorio libre bakarra. Joanak dira, etorriak baita, esangura berean doazen bidezidorrak. Soldadu biko armadak dira, burruka konpartidua da, laburtutako aditz bat, edegi uneda bat ortzian, nota sostenidu bat.
Igarle baten desafioa da, denporearen besoetatik dindilizka jantzan egiten dauen arbola baten itzal ospela da. Ahazten ez dan pausu bat. Hainbeste dira ze, eta hain desbardinak euren artean, hain antzekoak diran neurri berean. Gauza bat dauke amankomunean, danak isten dabe markea gugan, danak isten dabe orbana azalpean. Gure, eta ez beste inoren, istorio tatuatuak dira danak. Bizia bera, fondoko lasterketa errepetiduezin bat dalako bere horretan, eta sarritan abenturek eurek aukeratuten gaituelako geu, eta ez geuk harek.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!