Profesionalei be jazoten jake...

Erabiltzailearen aurpegia Alex Uriarte 2017-03-30 14:05

Sarri, egunkarietan edota telebistaren bestaldean ikusi ohi doguzan izarrak be persona normal-normalak dirala ahaztuten jaku.

Egin daigun hegan Miami aldera. Zehatz esatekoi, Miamiko tenis Openera bidaiatuko dogu. Han, guztiz bestelango klimea eta eguraldia dago eta horrek, normala dan neurrian, goi-mailako exijentzia fisikoan diharduen kirolariakan upealako esangurea dauka. Galdetu deioela bestela Garbiñe Muguruza tenis jokalari profesionalari.

Izan be, 27 gradu eguzkitsu eta ehuneko 52ko humedadedun zelaian jokatzen egoala buruko mina sentidu eta break edo atsedenalditxo bat eskatu eban. Orduantxe, sensazinoak geroz eta eskasagoak zirala otuta, medikuak esku hartu eta Muguruzari pultsua, tensinoa eta tenperaturea hartu eutsazan. Ondorio edo konklusinoa? Eguzki kolpe batek jota, Muguruzak ez eban indarrik eta segurtasunik euki partiduagaz jarraituteko eta, horrenbestez, saioa bertan behera itxi behar izan eban.

Goi mailako atleta honi jazotakoa oso kontuan izan behar dabe amateur edo zaletu legez ibilten diran danek eta are gehiago eguzkia eta berotasuna musturra erakusten hasi barri diran egunotan. Insolazino edo bero kolpeak kontu guztiz serioak dira. Kirolari profesional guztiz preparau honi jazo jakonak dimensino askoz handiagoa harrapau leike horren atondua ez dagoan kirolari afizionadu batengan. Horrenbestez, profesionalei begira gauza eta detaile onak atoan ikasten doguzan legez, ikasi daigun gai honeekaz ez dala arriskatzeko tarterik itxi behar eta jagon beharreko kontuak dirala.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu