Mahoma mendira ez badoa...

Erabiltzailearen aurpegia Alex Uriarte 2017-03-13 16:44

Zaletasuna edo forofotasuna etxeko etarte-etartera eroaten dabenak be badagoz.

Bart, horrenbesterainoko ospea eta jarraipena izan dauen Herri txiki, infernu handi saioa ikusten nengoala Gatikako gizon batek egindakoak arretea emon eustan, izan bere, gizaseme harek bere etxauntzako atarian plastikozko aulki arraro batzuk eukazan. 

Saioko aurkezle Zuhaitz Gurrutxagak jesarleku hareen jatorriaz galdetzerakoan, ha izan zan ha erantzuna! Gizon zintzo harek zera erantzun eutson, Athletic zale amorratua ei zala baina ez eukala aukerarik astegoienero uriburura joateko. Horregaitik, San Mames zaharra lurreratu ebenean, Bilbora juan zan beren-beregi hango beharginen ugazabeari katedral zaharreko aulki sorta bat hartzeko baimena eskatzera. 

Obretako eta Athletic-eko ordezkarien aldetik argi berdea jaso ostean, etxera eroan zituan laupabost jarleku. Modu honetan, haren edadea edo egoerea onena ez izanagaitik, bere bihotzeko Athletic-aren partiduak irratiz baina zelai orlegiko bazterrean lez gozetan ditu. 

Haren esanetan, Athletic-eko forofo hutsa da baina zaletasun hori bere etxeko etartean eta San Mames zahar maiteko jarlekuetan gozetea lakorik ez dago. Gaztetan, San Mameseko komunetan negar egiten eban penaren penaz, Athletic-ek partiduak galtzen zituanean. Orain, ostera, poztasun malkoak daukaz bisaian, jarlekurik maiteenetan golak ospatzen dituen bakotxean. 

 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu