Gaurko egun batez...

Erabiltzailearen aurpegia Alex Uriarte 2017-02-06 23:42

Enbidiak, guzur hankamotzek eta negozioek 8000 metroko hegaldiak egin leikiez.

Alpinismoa. Gitxi izango dira kirolariaren % 100, horren muga bortitzetan exijiduten daben kirolak, eta horrezaz batera, kirolariaren bizia horrenbeste hipoteketan dabenak. Euskadunok mendizaleak izan gara betidanik. Hori bai, zaletasun horretatik abiatuz badira afizinoa ertzik zorrotzenetara eroan dabenak eta alpinismoa ogibide zein erlijino bihurtu dabenak. Gaur egun, entzutetsuena eta famatuena Alex Txikon lemoaztarra da.

Egun, Txikon Everest erraldoia neguan eta oxigeno artifizialaren laguntzino bage igoteko kanpainan bete-betean sartuta dago. Taldea kanpamendu basean dago tontorrari heltzea galarazoko deutson aro hobearen esperoan, Txikonek, Euskadi Irratiari egin barri deutsozan deklarazinoetan adierazo dauenez. Horren saiakera extremo, mutur-muturreko eta arriskutsuaren aurrean, jada hasi dirala haren egiazkotasunari eta egingarritasunari buruzko eretxi negatiboak eta berba ilunak. 

Berez, alpinismoalango modalidade batek kanpokoagazko deskonekzinoa eta kontzentrazino maila izugarria eskatzen dau, baina hau egingatxa da negozioa eta probetxu atarateak esku hartzen daben momentuan. Egin daigun urtebete atzera. Orain urtebete, Txikonek Nanga Parbat Himalaiako gailur txit teknikoa zapaldu eban, igokerea negu gorrian egin eban lehenengo alpinistea bihurtuz. Bizkaitarraren berbetan, mendiaren aurkako burrukea irabazi genduanean, eszeptikoen kontrako gudua hasi genduan. Izan bere, bizia orokorrean, kirolaren mundua eta alpinismoarena, eszeptizismoz josia dago. Dagoeneko ez dau balio proiektuak erdiesteak, hori korroboratu eta probatuko daben testingantzak behar dira. Hain da handia mesfidantzearen zein enbidiaren isladea, non testigantzek lorpenek eurek baino pisu handiagoa lortzen daben. 

Kasu haretan, sektore salatzailearen buruari, Tomek Mackiewicz-i, gitxi samar iraun eutson mesfidantza korronteak. Txikonek eta haren espedizinokideek gailurrean erretratua atarateaz gan, kanpamendu basean egoan taldekide euskaldun batek, Igone Mariezkurrenak, haren kamareagaz garbi-garbiro jaso eban garaipenaren barri. Guzti honegaz batera, Txikonek eta bere taldeak Racetracker izeneko GPS tankerako gailu bat erabili eban. Tresna honek alpinistea ze leku zehatzetan dagoan erakusten dau eta espedizino haretan, Racetracker-ak bere azken seinalea Nanga Parbat-en tontorretik 100 metrotara bialdu eban, hau da, ia-ia goia harrapatzeke. 

Alpinismoa talde lanaren, kooperazinoaren, solidaridadearen edota amesen kirola lez irudikatu izan da beti, eta neure ustetan halaxe da, baina mesfidantza eta eszeptizismo guzti hau negozio naroa bihurtu dalako jazo da, diruak eta konpetizinoak bat egin dabelako. Reinhold Messner alpinismoaren mito biziak esan eban lez: Gauzak sinpleak dira oso. Jente askok egin dau honelango proiektuak lortzeko saiakerea eta ez dau lortu. Hori dala eta, triste sentiduten dira eta euren frustrazinoak garaile urten diran alpinistengan plasmetan ditue; zeloso dagoz. Itxi, ba, zeloso egoten.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu