Ez egizu egin
2016-12-19 14:54Saia zaitez ibilten.
Zeure barrenik ezkutuenean erreten ez badeutsu, dana dala, ez egizu egin. Zeure bihotzetik, zeure ahotik, zeure garunetik, zeure erraietarik era espontaneoan eta bat-batean urteten ez badau, ez egizu egin. Ospea edo diruagaitik egiten badozu, ez egizu egin. Mendekuagaitik edo amorru egarriz egiten badozu, ez egizu egin. Egitea bera pensatzeak jada nekatu egiten bazaitu, ez egizu egin. Beste edozein lez, ha idazten saiatuten bazabiz, ahaztu egizu.
Biltzen deutsun zulotik orroka urtetea itxaroten bazabiz, itxaron egizu lasai asko. Baina zeure barruak inoz orrorik egin ez badau, egizu beste zeozer. Egin orduko zeure lagunari, neska-lagunari, mutil-lagunari, txakurrari, gurasoei edo beste edonori irakurri behar badeutsazu, ez zagoz prest. Ez zaitez hitsa, handigurea eta astuna izan. Ez zaitez amodio propioan kiskali. Zeure arimatik suziria balitzan urteten ez bada, ez egizu egin; ez mesedez, ez behintzat zeure barruko eguzkiak erraiak erreten ez badeutsuz. Ez egizu egin.
Benetako momentua ailegakeran, halan aukeratu badozu, berez jazoko da. Eta zeure egunen akabura arte jazoten jarraituko dau, edo zugan hiltzen dan arte. Ez dago beste bide zilegirik. Edo bestela, egizu. Saia zaitez ibiltzen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!