Izerdia, alderdikeria eta identidadea

Erabiltzailearen aurpegia Alex Uriarte 2016-10-25 21:11

Zoritxarrez, izenburuko trinomioko hiru elementuak eskutik doaz gaur egun.

Kirola -tradizinoz- identidade nazionalaren eta alderditasunaren (alderdikeriaren, akaso) tresna esanguratsuenetakoa izan da. Balio honeek barrubatzeko jokereak kirolaren zilegizko eta oinarrizko esentzia tapau dauela ondo jakina da. Begien bistakoa dan lez, kirola egundoko eskaparate eta diru-sarrerea izan da, eta da, mega-ebentu eta azpiegitura nazinoartekoak ordaindu behar dituen estaduentzako.

Arlo ekonomikoaz gan, estaduek historian zehar derrigorrezko ikusi izan dabe ikuslearen abertzaletasun sentimentua bultzatu eta dosifiketea. Hori lortzeko, nahitaezkoa izan dabe identidade nazionala bateratu eta unidade sozial zein kultural trinko eta osotua eratzea. Azken horren bateratzaile ezin hobea da kirola, hain zuzen bere.

Era berean, estadioak -eta bestelako kirol eremuak- nazino sentimenduaren iturburu natural bihurtu dira. Beraz, talde edo selekzinoaren partidu hori bere muinean nazinoen arteko gerra bilakatzen da, ereserkiaz eta banderez horniduta. Kirol garaipena, ostera, kohesinoaren garaipena be bada bere horretan.

Identidade nazionalaren indargarri izateaz aparte, instrumentu politiko lez ere erabili izan da kirol jarduna. Adibideak akabubakoak eta orotarikoak diran neurrian, Argentinakoa aukeratu dot. Hego Amerikako herrialde horretan gobernu militarra egoan 1978an. Urte horrexetan selekzino nazionalak lehenengo mundu txapelketea irabazi eban eta Junta Militarrak garaipen hori munduaren aurrean onurea atarateko ibili eban. Junta Militar harexek ospatutako ekimenean adierazo lez: El fútbol no es solo un juego, un deporte, sino el rasgo de estirpe particular y un estilo peculiar de aquellos hombres que representaron gloriosa y heroicamente a la Nación, a su gente y a la historia misma.

Gauzak holan, konfrontazino politikoak, probetxu atarateak eta propagandak sekulak papela euki izan dau eta dauko gaur bere kirolaren barruan. Ez leuke holan izan behar baina ukatu ezin dana zera da, modu batean edo bestean propaganda sen honeek kirola erretroelikatu egin dauela. Ez da gairik egokiena kirolzaleentzako, baina errealidadea horixe da. Abertzalea norbere aberria maite dauena da, eta ez norbere herriko kapitala. Hori bai, ezin ukatu gaur egun kirolak interes elektoralisten, alderdien eta botoen locus amoenus idilikoa transformau dauela.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu