Bere horretan jarraitzen dabenak

Erabiltzailearen aurpegia Alex Uriarte 2016-10-10 12:01

Entretenimentu iturri izateaz gan, kirolak badauko zeozelako irudi emote edo kontzientziazino ardura bat, edo izan beharko leuke behintzat.

Kontzientziazino kontua. Funtzino sano garrantzitsua egun grisotan. Esan beharra dago buruak astintzearen arlo edo adarrari jagokonez sarritan egin behar ez litzakena ikusten dala, hau da, egungo kontzientziagaz, moralidadeagaz eta mentalidade edegiagaz bat ez datozan jazoera salatu beharrekoak behin eta barriro emoten dirala.

Esaterako, oraindino bere homosexualidadearen auziak puri-purian darrai goi-mailako kirolaren baruan, harrigarria izan arren. Errealista izateko, guztiz derrigorrezkoa da autonomasiaz kirol gorenak diranek, hau da, futbolak, 1 formuleak, saskibaloiak edo errugbiak, bakotxaren eskema eta zehetasunetatik abiatu eta neurriak bideratzea. Har daigun futbol partidu bat, adibide lez. Goitik behera matxistea dan -edo bihurtu dogun -kirola dala kontuan izanda onena ekintzara jotea da. Jokora bertara alegia.

Futbol partida baten, esate baterako, gero eta baztertuago dagoz egun garrasi eta irain arrazistak. Azken honeek, ikusleen gehiengo nabarmengarrienak begi txarrez dakusaz eta izentetea be merezidu dauen gitxiengo baten kontua dirala esan leike. Baina honeen parean, zenbatetan entzuten dira bai jokalari eta epaileei zuzendutako maricón eta antzeko irainak? Hona hamen goi-mailako kirolaren erregeak -eta beste erregetxu periferiko askok eta askok- egunean egunean bizi daben tabu ilunenetakoa. ikusleek hareen heterosexualtasunaren inguruan harresi imaginario bat eregi dabela dirudi eta hareen babesa bestea, aldamenekoa izorratzean oinarrituta dagoala. Are gehiago, eliteko kirolariek, klubek eta enpresek ez dabe hatzamarrik mobidu gura, ez da euren interesekoa.

Argi dagoana zera da, kirolari profesionalen -eta bestelakoen- kemenak, esfortzuak eta sakrifizioak ez daukola ezelako hartu-emonik bere orientazino sexualagaz eta beste behin bere guztiz benetako eta zilegi dala kirolaren mundua eta batez bere kirolaren inguruan dagoan eta sarri kirolaren izenean berba egiten dauen farandula guztiz generikoa, baztertzailea eta selektiboa dala.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu