Istripu eta adrenalina artean
2016-02-15 10:24Zoritxarrez, istripuek ez dabe kirol edota testosteronaz aditzen eta tamalez, dezentetxu dira axolabakokeria dala kausa beren bizia galdu dabenak.
Ailegau da negua geurera. Eta baita ondo ailegau be. Gaitzerdi solo, baratze eta zoroentzat. Bai bai, zoroentzat. Izan be, euri jasa eta haizete gogaikarriok euskal lurraldean finkatu eta egoera metereologikoak txarrera egin dabelarik, kirola, muturreko esperientziak eta arriskua buztartuz zenbait burubakok mendira zein itsasora egin dau, bizipen barrien bila edo…
Zoritxarrez, istripuek ez dabe kirol edota testosteronaz aditzen eta tamalez, dezentetxu dira axolabakokeria dala kausa beren bizia galdu dabenak. Adibidez, geure kostaldeak triskatzen dituen olatu zein mareak erakargarriak subertatzen jakez hamaika surflariri. Betiko leloa, ohikoa, otsoari belarriak ikusi artean algarak eta gero, ostera, negar-saminak eta damua. Esate baterako, Mundakako itsasadarraren ezkerraldeko olatu famatua egunotan bildurgarri eta oldarkor dagoalarik, taula batez armatuaz hau dominatera ausartuten dira itsas-zorook.
Eta zelan ez, mendian be beste horrenbeste. Aro honeekaz orientazinoa galdu eta zonalde seguruetatik aldentzea sano erraza da eta sinisgatxa egiten jaku persona batzuk zelako arriskuetan sartzen diran eta hantxe doaz, orojakile plantaz eta Himalayako sasi-esperientzia aurretik jarrita. Azken finean, istripua edo behintzat lehenengo sustoa hartu artean ez ete gara jaubetuten kirola muturreraino eta egoera eskasean eroateak dakarren arriskuaz. Hori bai, gero negarrak eta kexuak ez daitezela falta. Betiko kontua.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!