Harrobia = Altxorra

Erabiltzailearen aurpegia Alex Uriarte 2015-11-25 13:15

Euskal Herriko kirol ondarearen altxor kuttunetakoa izan da eta da gaur egun –neurri baten behintzat- harrobia.

Euskal Herriko kirol ondarearen altxor kuttunetakoa izan da eta da gaur egun –neurri baten behintzat- harrobia. Euskaldunok zeozer izatekotan, kirolariak eta kirol zale burrukatuak gara. Ikustea maite, egitea maite eta geure-geurea doguna lau haizeetara zabaltzea gurtuten dogu.

Ez dot euskal kirol tradizionaletan bizi dogun gainbehereaz eta transmisino ezaz (edo destransmisinoaz) jardun gura, ez oraindino behintzat. Izan be, gai horrek beste hiruna artikulu idazteko beste emongo leuke. Oraingo honetan euskal kirolak daukon harrobi oparo eta anitzaz berba egingo dot. Egia da, bai, Athleticek egundoko lana egiten dauela gazteen potentziala aditzera emoteko, eta euren formakuntzan parte aktibo lez jokatzen dabela. Txirrindularitzan be, Muriasen antzeko proiektu txukunek hilzorian dagoan profesionalismoa bizirik mantentzen dabe. Saskibaloian be hamaikatxu talde dagoz Euskal lurraldean. Eta ganerako kiroletan be badagoz antzeko kasuak.

Baina zenbat gaztek dauko elitera ailegetako aukerea? Gitxik, zinez gitxik aukeran. Zergaitiaz galdetuz, erantzuna erraz askoa da. Ezin leike molde honetako katerik lotu instituzino publikoen diru-laguntzino bage. Instituzinoak ez daukie etorkizunera bideratutako proiektuetarako borondaterik. Zelan itzuliko deuskue bihar gaur eskainitako dirua? Galdera sinplea baina potoloa, kilin-kolon dagoan gizarte eta garai baten. Honen guztiaren ordez, momentuko emoitza distiratsuak ditue helmugea, akaso atzean dagoan lan guztia balorau bage. Cristiano Ronaldo baten bila dabiz, zelan edo halan esateko. Eta zoritxarrez, geurean ez daukogu Cristiano Ronaldorik. Baina ehundaka ta ehundaka altxor txiker daukoguz, bakotxa bere aukerea noz helduko esperoan. Euskal harrobiaren zerua etorkizunerako izarrez barra-barra dago, bakotxaren distirea eguneroko lan gogorraz erabarrituten. Bizibarritzen.

Hortaz, mezua ondo garbia da. Kirolari gazteen formakuntza prozesuan dagoeneko indarrean dagozan ekimenak bultzatzen jarraitu behar da, bai, baina aldi berean guztiz beharrezkoa da gazteakanako benetako apostu sendoa egitea eta goreneko mailan lehiatzeko aukerea emotea, hau da, azken pausua indarrez egitea eta instituzino publikoak altxor guzti honi urtekerea emoteko ezinbestekoa dan babes ekonomikoa bideratzea.

Gaur daukoguzan izartxuetako edozein bihar Cristiano Ronaldo bat izan leikelako. Sinistea baino ez da falta. Sinistea eta sustatzea.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu