Nor zara zu???

Erabiltzailearen aurpegia Alex Uriarte 2015-10-27 17:13

Kirola eta honen inguruko guztia maite dauen gaztea naz, sasi-idazlea, laguna eta batez be hobetuteko pasinoa daukona. Nor zara zu, irakurle?

Bizitea –eta honen barruan zelan ez, idaztea- kirolaren praktikearen parekoa da. Beti asebetete (edo gogobetete) bila, gazi gozoen artean nabegetan, noranzko bage, behin eta barriro errepetiduten dan xake partida geldiezin batean.  Ahalmenaren eta gura izatearen arteko balantzan, burrukea zeinek irabaziko, zein gailenduko.

Bizi doguzan egunok lasterketa, partidu, erronka zein norgehiagoka latzenaren parekoak dira. Izan be, kirolaren praktikarako –izan profesionalismoan, amateur mailan zein nohizean behin urtetan dan zaletuaren atmosferan-  ardatz doguzan baloreak guztiz baliogarriak doguz bizitzako arlo guztietarako. Atzera sekula ez egitea, norbere ames eta helburuari inozkorik sendoen eustea, norbere barruko izakerea eten barik bilatutea, bizitearen musturreko eta kolpe dan-danak irunstea eta bizipen/irrifarre barriez botaka egitea.

Izan be,  gogoan ez dodan baten bati entzun neutsona datost burura: askatasunaren ordaina esklabutzea izan leikelako, dana balizko dan lur honetan. Hori da neure benetako jomugea: neure izakerea apurtxu bat hobeto ezagututea etenbako bidaia honetan. Horrezaz gan, zer edo ha idatzi eta transmitidu ahal badot, ondo etorria izan daitela. Kirola eta honen inguruko guztia maite dauen gaztea naz, sasi-idazlea, laguna eta batez be hobetuteko pasinoa daukona. Nor zara zu, irakurle?

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu