Abenduak 28

ROZALEN

2024/12/28 .

Bilbon, Miribillako Bilbao Arenan. |Musikea

'Cuando Hollywood llega a Añorga'

2024/05/23 - 2024/12/28

Donostian, Añorgako Museum Cemento Rezolan. |Erakusketak

Museum Cemento Rezolaren ordutegia:

Martitzenetik zapatura zabalik, 10:00etatik 14:00etara.

Astelehen, domeka eta jaiegunetan zarratuta.

Sartzea doban.

Informazino gehiago hemen.

'Erdi Arotik Gugana. Arte gotikoa Enkarterrin (1270-1530)'

2024/06/13 - 2025/04/06

Enkarterrietako Museoan. |Erakusketak

Urte beteko ikerketa-proiektuari Jesús Muñiz Petralandak eta Museoko lan taldeak ekin deutse. Holan Enkarterriko arte gotikoari buruzko lehen ikerketea da hau –Bizkaia mailan be lehenengoa dana- jatorri gotikoa daben 1270-1530 urte bitarteko 50 piezatik gora inbentariau dituelarik. Horreetatik, Portugalete, Santurtzi, Muskiz, Barakaldo, Alonsotegi, Gueñes, Gordexola, Zalla, Balmaseda, Galdames, Sopuerta, Artzentales eta Karrantzako baseleiza eta eleizateeako 38 pieza dagoz ikusgai erakusketan, (koadro bi, metalezko pieza bat, urregintzako pieza bi eta 33 eskultura ).

Zenbait pieza egun Euskal Museoan eta Eleiz Museoan gordeta dagoz, erakusketa honetarako itxitakoak.

Erakusketea 2025ko apirilera arte egongo da zabalik eta tarteka-marteka, jarduera eta ekitaldi ugari iragarriko ditue.

OHARRA: Egun berean Erdi Arotik gugana. Arte gotikoa Enkarterrin (1270-1530)  liburuaren aurkezpena egingo da eta bertaratutakoei liburuaren ale bana emongo jake.

Informazino gehiago hemen.

'Allora & Calzadilla. KLIMA'.

2024/06/20 - 2025/01/06

Bilboko Azkuna Zentroan. |Erakusketak

Nazioarteko arte garaikidearen erreferente diran Jennifer Allora (1974, AEB) eta Guillermo Calzadilla (1971, Kuba) artista bisualen azken lanaa.

Azkuna Zentroan, Fernando Pérezek komisariautako erakusketa honek Allora & Calzadillaren azken hamarkadako pieza garrantzitsuenetako batzuk batzen ditu. Jennifer Allora eta Guillermo Calzadilla artistek historiaren, ekologiaren eta geopolitikearen arteko alkarguneak jorratzen dituan lan esperimentala jorratu dabe, performancea, eskulturea, soinua, bideoa, argazkia eta pintura barrunatzen dituen medio artistiko ugari erabiliz.

Erakusketa honetan, Allora & Calzadilla artisten jardun diziplinartekoa eta kolaboratiboa gailentzen da, baita obra osoan dagozan gaiak be: denpora geologikoa eta Lurreko bizitearen bilakaerearen historia, izakera postkoloniala, ingurumen-arloko justizia eta zor klimatikoa, geopolitikea eta energia-iturriak.