Abenduak 12

'Zainak eman'. OLATZ SALVADOR

2024/12/12 21:00

Bilboko Kafe Antzokian. |Musikea

Sarrerak hemen.

'En mis sueños siempre tienes 20 años'. KIRMEN URIBE

2024/12/12 19:00

Bilboko Bidebarrieta Kulturgunean. |Aurkezpenak

Doban.

SAFU

2024/12/12 22:00

Arrasateko Gaztetxean. |Musikea

Sarrerak egunean bertan 21:30etatik aurrera Arrasateko Gaztetxean.

Kooltur Ostegunak ekimenaren barruan.

'Cuando Hollywood llega a Añorga'

2024/05/23 - 2024/12/28

Donostian, Añorgako Museum Cemento Rezolan. |Erakusketak

Museum Cemento Rezolaren ordutegia:

Martitzenetik zapatura zabalik, 10:00etatik 14:00etara.

Astelehen, domeka eta jaiegunetan zarratuta.

Sartzea doban.

Informazino gehiago hemen.

'Erdi Arotik Gugana. Arte gotikoa Enkarterrin (1270-1530)'

2024/06/13 - 2025/04/06

Enkarterrietako Museoan. |Erakusketak

Urte beteko ikerketa-proiektuari Jesús Muñiz Petralandak eta Museoko lan taldeak ekin deutse. Holan Enkarterriko arte gotikoari buruzko lehen ikerketea da hau –Bizkaia mailan be lehenengoa dana- jatorri gotikoa daben 1270-1530 urte bitarteko 50 piezatik gora inbentariau dituelarik. Horreetatik, Portugalete, Santurtzi, Muskiz, Barakaldo, Alonsotegi, Gueñes, Gordexola, Zalla, Balmaseda, Galdames, Sopuerta, Artzentales eta Karrantzako baseleiza eta eleizateeako 38 pieza dagoz ikusgai erakusketan, (koadro bi, metalezko pieza bat, urregintzako pieza bi eta 33 eskultura ).

Zenbait pieza egun Euskal Museoan eta Eleiz Museoan gordeta dagoz, erakusketa honetarako itxitakoak.

Erakusketea 2025ko apirilera arte egongo da zabalik eta tarteka-marteka, jarduera eta ekitaldi ugari iragarriko ditue.

OHARRA: Egun berean Erdi Arotik gugana. Arte gotikoa Enkarterrin (1270-1530)  liburuaren aurkezpena egingo da eta bertaratutakoei liburuaren ale bana emongo jake.

Informazino gehiago hemen.

'Allora & Calzadilla. KLIMA'.

2024/06/20 - 2025/01/06

Bilboko Azkuna Zentroan. |Erakusketak

Nazioarteko arte garaikidearen erreferente diran Jennifer Allora (1974, AEB) eta Guillermo Calzadilla (1971, Kuba) artista bisualen azken lanaa.

Azkuna Zentroan, Fernando Pérezek komisariautako erakusketa honek Allora & Calzadillaren azken hamarkadako pieza garrantzitsuenetako batzuk batzen ditu. Jennifer Allora eta Guillermo Calzadilla artistek historiaren, ekologiaren eta geopolitikearen arteko alkarguneak jorratzen dituan lan esperimentala jorratu dabe, performancea, eskulturea, soinua, bideoa, argazkia eta pintura barrunatzen dituen medio artistiko ugari erabiliz.

Erakusketa honetan, Allora & Calzadilla artisten jardun diziplinartekoa eta kolaboratiboa gailentzen da, baita obra osoan dagozan gaiak be: denpora geologikoa eta Lurreko bizitearen bilakaerearen historia, izakera postkoloniala, ingurumen-arloko justizia eta zor klimatikoa, geopolitikea eta energia-iturriak.

'Neandertalak. Mendebaldeko Pirinioetako beste gizateriaren historia'

2024/07/05 - 2025/01/12

Bizkaiko Arkeologia Museoan. |Erakusketak

'Retratos encontrados'. IÑIGO MARCHANTE

2024/10/03 - 2025/01/03

Bilboko Yimby Aretoan (Doctor Achucarro, 3). |Erakusketak

Sartzea doban.

Euskal Emakume Zinemagileak 2024

2024/10/03 - 2024/12/19

Donostian eta Gasteizen. |Ikus-entzunezkoak

Informazino gehiago hemen.

Mangatik Zinemara. Japoniar Zinema Garaikidearen Zikloa. 'Shurayukihime' (1973) Toshiya Fujita zuzendariarena

2024/10/08 - 2024/12/28

Bilbon, Azkuna Golem Zinema-Aretoetan.

Informazino gehiago, egitaraua eta sarrerak hemen.


Erretratua: Toshiya Fujita zinemagilearen Lady Snowblood (1973) pelikularen momentu bat © 1973 Toho Co., Ltd

49. Nazinoarteko Antzerki Jaialdia

2024/10/17 - 2024/12/15

Gasteizen. |Antzerkia

XII. Aitzina Folk Jaialdia

2024/11/09 - 2024/12/29

Gasteizen eta Arabako hainbat herritan. |Musikea

'Eulogy'

2024/11/21 - 2025/01/25

Donostiako Okendo Kultur Etxean. |Erakusketak

Erakusketeak Eduardo Chillida eragin handiko euskal artista honen jaiotzearen mendeurrena ospatzen dau. Husmeek Eduardo Chillida-Pilar Belzunce Fundazinoaren laguntzeari esker sortutako proiektu honetan diseinatzaile grafiko eta artista plastikoen nazinoarteko aukeraketa zabal batek parte hartuko dau.

Erakusketeak 32 profesional batzen ditu, eta bakotxak poster bat egingo dau Chillidaren omenez. Gainera, Eulogyn artistearen lan grafiko originalak izango dira ikusgai, personak, uriak edo lurraldeak gogoratzeko, goraipatzeko edo omentzeko landutako piezak.

Gabonetako Gozokiak Azokea 2024

2024/11/27 - 2024/12/20

Bilbon, Eleiz Museoan. |Azokak

Penintulako hainbat lekutako komentuetan egindako gabon-produktuen aukera ederra Eleiz Museoko gangen aretoan.

Museoko klaustroan jarritako jaiotzen erakusketeagaz batera, 18 komentutako monjek arreta eta ahalegin handiz gabon-gozoki gozo-gozoak egiten ditue eta lan horren emoitza da agertuko dana: turroiak, mazapanak,  mantekadoak, panettoneak, fruta azukreztatuak txokolateaz, polboroiak, askotariko gabon-gozoak, pikuak Cointreau likoreaz bustita, gorringoak, marrons glaçeak... Komentu eta monasterioetan kontu handiz gordetako errezetakaz egindako era guztietako gabon-gozokiak.

Fraileek, euren aldetik, zapore bereziko marmeladak eta antxinako errezetez egindako likoreak aurkeztuko ditu.

Ordutegia:

  • Domeka eta astelehenetan: 11:00etatik 14:00etara.
  • Martitzenetik barikura: 10:30etik 13:30era eta 16:00etatik 19:00retara
  • Abenduaren 6an eta zapatuetan: 11:00etatik 14:00etara eta 16:30etik 19:30era

Sartzea doban.

'Nestor Basterretxea. Diseinatzaile grafiko eta ilustratzailea'

2024/11/28 - 2025/02/02

Durangoko Arte eta Historia Museoan. |Erakusketak

Doban.

'Ninguna noche en llamas'. ABEL JARAMILLO

2024/12/04 - 2025/01/12

Bilboko Azkuna Zentroan, Bat Espazioan. |Erakusketak


Abel Jaramillo eta Fernando Perez.

Diziplina anitzeko proiektua da, monimntudun irudietan eta idazketan oinarritua, eta kontakizunak eregitea, historiaren mekanismo narratiboak, hizkuntzearen bidezko eraldaketearen idea eta garai ezbardinetan zehar doazen eta errepetiduten diran irudiak ditu ardatz.


Ordutegia: martitzenetik domekara, 11:00etatik 20:00etara. 

Bilboko Gabonetako Merkatua

2024/12/05 - 2025/01/05

Bilboko Ripa Kaian. |Feriak

26 etxola izango dira, igaz baino 5 postu gehiago. 

Ondoko honeek dira aurtongo Gabonetako Merkatuan egongo diran saltokiak: Princess Courts, Xaboi, Arce Tocados Bilbao, Revoluciona Taller de Cuero, Insphyria, Bilbo Dulce Salado, El Gallo de Oro, Vintique, Lakarola Kintana, Bazar Rif, Delitxia, Kiliken Euritakoak, La Tallerteka, Ositos con Alcohol, Libera, Magora Bakery, Flores para Venus, Kai Denda, Licores Lujo, Tu Bola de Navidad, Fefa, Estudio 14, Ker Fatou, Polvorones Solokoetxe, Bizkorna eta Accesorios Oli.

11:30etik 14:30era eta 16:30etik 21:00etara eongo da edegita.

'Fantartistak'. Bilbao Formarte

2024/12/05 - 2025/01/03

Bizkaiko Batzar Nagusiak erakundearen Erakusketa Aretoan. |Erakusketak

Ana Otadui Biteri Batzar Nagusiak erakundeko buruak eta Bilbao FormArteko artistek Fantartistak erakusketa kolektiboa aurkeztu dabe.

Erakundearen erakusketa aretoaren urteko azkenengo erakusketan, aniztasun funtzional psikiko edo intelektuala daben personez osotutako talde horrek formatu eta material ezbardinetan egindako piezak dagoz.

'Chicago'. SOM Produce

2024/12/05 - 2024/12/29

Bilboko Arriaga Antzokian. |Musikea

Erosi sarrerak hemen.

XII. Bilboko Arte Liburu Azokea

2024/12/12 - 2024/12/15

Bilboko La Granja kafe-taberna zaharrean. |Azokak

Bilboko Arte Liburu Azokea, Balak, abenduaren 12tik 15era egongo da zabalik Bilboko La Granja kafe-taberna zaharrean. Erakusketa hau, ale artistikoen erakusketa eta salmenteari eskainia, uriaren erdigunera bueltetan da aurkezpenez, hitzaldiz, tailer espezializatuz eta kontzertuz betetako programeagaz. Aitatu egunetan, publikoak argitaletxe, fanzine eta artisten lanak ezagutu eta erosi ahal izango ditu.

Erakusketa eta argitalpen-salmentea: 11:00 - 21:00.

Sartzea doban.

Informazino gehiago eta egitaraua hemen.