Urriak 11

Getxo Eszena 2024

2024/05/04 - 2024/10/26

Getxon. |Jardunaldiak

Eguna

Ikuskizuna

Konpainia

Lekua

 Ordutegia

Diziplina

Maiatzak 4, zapatua

Susto

Maite Guevara

Areetako Geltokia plaza 

21:00

Zirkua

Maiatzak 11, zapatua

Agurea, urpekaria eta itsasoa

Hortzmuga Teatroa

Areetako Geltokia plaza

18:30

Antzerkia

Maiatzak 17, zapatua

¡Dale, Ramón!

Trapu Zaharra

Areetako Geltokia plaza

18:30

Antzerkia

Maiatzak 25, zapatua

Sokairera bidaia

Sokaire biolinistak

Areetako Geltokia plaza

18:30

Musika

Bagilak 1, zapatua

Harreman

Zirkozaurre

Areetako Geltokia plaza

18:30

Zirkua

Bagilak 8, zapatua

Welcome & Sorry

Ganso & Cía

Areetako Geltokia plaza

18.30

Antzerkia-clown

Bagilak 15, zapatua

La medida que nos ha de dividir

Qabalum Colectivo  

Areetako Geltokia plaza

18:30

Jantza

Bagilak 22, zapatua

Adabaki

Bapatean Zirko

Areetako Geltokia plaza

18:30

Antzerkia-clown

Bagilak 29, zapatua

Nao-Now-Nau

Cía. Barré

Areetako Geltokia plaza

18:30

Zirkua-clown

Garagarrilak 13, zapatua

Ondoloin + Arnasa Txiki

Organik Dantza

Areetako Geltokia plaza

18:30

Jantza

Garagarrilak 20, zapatua

Ipurbeltz Ameztuz 

Areetako Geltokia plaza

18:30

Antzerkia

Garagarrilak 27, zapatua

Bonba bat naiz  Intujai  Areetako Geltokia plaza 18:30 Antzerkia-clown

Urriak 5, zapatua

Aiurri Aukeran Areetako Geltokia plaza 18:30 Jantza
Urriak 12, zapatua La Kermés del vermú Gorakada teatro Areetako Geltokia plaza 18:30 Antzerkia-musika
Urriak 19, zapatua Pausa niMú Areetako Geltokia plaza 18:30 Zirkua
Urriak 26, zapatua Lanean 75 urte bete arte Cía. Barsanti Areetako Geltokia plaza 18:30 Antzerkia

'Eduardo Chillidaren 100 urte Telefónica Bildumarekin'

2024/05/15 - 2024/10/13

Hernanin, Chillida Lekun. |Erakusketak

Informazino gehiago hemen.

'Cuando Hollywood llega a Añorga'

2024/05/23 - 2024/12/28

Donostian, Añorgako Museum Cemento Rezolan. |Erakusketak

Museum Cemento Rezolaren ordutegia:

Martitzenetik zapatura zabalik, 10:00etatik 14:00etara.

Astelehen, domeka eta jaiegunetan zarratuta.

Sartzea doban.

Informazino gehiago hemen.

Euskara Ibiltaria

2024/06/11 - 2024/10/24

Mungian, Izenaduba Basoan (Olentzeroren baserria). |Erakusketak


Euskara Ibiltaria
erakusketa interaktiboaren abiapuntua Euskaltzaindiaren Euskararen Herri Hizkeren Atlasa da eta urteetan plazaratu diran argitalpenak bezela, euskerearen aldakortasuna eta aberastasuna erakustea dau helburu (lexikoa, izen-morfologia, aditz-morfologia eta sintaxia) modu atsegin eta didaktikoan.

Holan, Euskaltzaindiak gizarteari bueltau nahi deutso atlasa egiteko euskal gizartearengandik jasotako jakituria.


Ordutegiak eta bisita gidatuak

Erakusketa Ibiltaria bagiletik urrira egongo da edegita. Bisita libreak bagilaren 15ean, 22an eta garagarrilaren 13an, 20an eta 27an izango dira, 11:00etatik 13:00etara. Dobako bisita gidatuak be atondu dira:

  • Irailaren 13an (12:00etan).
  • Irailaren 21ean (12:00etan).
  • Irailaren 28an (12:00etan).
  • Urriaren 5ean (12:00etan).
  • Urriaren 12an (12:00etan).

Kontuak kontu, bertaratu nahi dauanak Mungiako Izenaduba Basoan emon beharko dau izena (946740061 telefono zenbakira deituz, edo izenaduba.basoa@gmail.com posta elektronikora idatziz).

'Erdi Arotik Gugana. Arte gotikoa Enkarterrin (1270-1530)'

2024/06/13 - 2025/04/06

Enkarterrietako Museoan. |Erakusketak

Urte beteko ikerketa-proiektuari Jesús Muñiz Petralandak eta Museoko lan taldeak ekin deutse. Holan Enkarterriko arte gotikoari buruzko lehen ikerketea da hau –Bizkaia mailan be lehenengoa dana- jatorri gotikoa daben 1270-1530 urte bitarteko 50 piezatik gora inbentariau dituelarik. Horreetatik, Portugalete, Santurtzi, Muskiz, Barakaldo, Alonsotegi, Gueñes, Gordexola, Zalla, Balmaseda, Galdames, Sopuerta, Artzentales eta Karrantzako baseleiza eta eleizateeako 38 pieza dagoz ikusgai erakusketan, (koadro bi, metalezko pieza bat, urregintzako pieza bi eta 33 eskultura ).

Zenbait pieza egun Euskal Museoan eta Eleiz Museoan gordeta dagoz, erakusketa honetarako itxitakoak.

Erakusketea 2025ko apirilera arte egongo da zabalik eta tarteka-marteka, jarduera eta ekitaldi ugari iragarriko ditue.

OHARRA: Egun berean Erdi Arotik gugana. Arte gotikoa Enkarterrin (1270-1530)  liburuaren aurkezpena egingo da eta bertaratutakoei liburuaren ale bana emongo jake.

Informazino gehiago hemen.

'Allora & Calzadilla. KLIMA'.

2024/06/20 - 2025/01/06

Bilboko Azkuna Zentroan. |Erakusketak

Nazioarteko arte garaikidearen erreferente diran Jennifer Allora (1974, AEB) eta Guillermo Calzadilla (1971, Kuba) artista bisualen azken lanaa.

Azkuna Zentroan, Fernando Pérezek komisariautako erakusketa honek Allora & Calzadillaren azken hamarkadako pieza garrantzitsuenetako batzuk batzen ditu. Jennifer Allora eta Guillermo Calzadilla artistek historiaren, ekologiaren eta geopolitikearen arteko alkarguneak jorratzen dituan lan esperimentala jorratu dabe, performancea, eskulturea, soinua, bideoa, argazkia eta pintura barrunatzen dituen medio artistiko ugari erabiliz.

Erakusketa honetan, Allora & Calzadilla artisten jardun diziplinartekoa eta kolaboratiboa gailentzen da, baita obra osoan dagozan gaiak be: denpora geologikoa eta Lurreko bizitearen bilakaerearen historia, izakera postkoloniala, ingurumen-arloko justizia eta zor klimatikoa, geopolitikea eta energia-iturriak.