Abuztuak 23

'Edonor denok inor ez. Euskal Herriko arte-hezkuntza instituzionalizatzeko prozesuak, 1978- 1991'

2024/02/02 - 2024/09/01

Gasteizeko Artium Museoan. |Erakusketak

Erakusketa hau 2022an museoan aurkeztutako Pentsatzeko leku bat. Arte-eskola eta praktika esperimentalak Euskal Herrian, 1957-1979 erakusketa-proiektuaren jarraipen legez planteau da.

1978tik 90eko hamarkadako lehen urte bitarteko aldia jorratzen dau eta Euskadiko arte-hezkuntzearen instituzionalizazino-prozesuei erreparetan deutse.

  • Zezeilaren 2tik irailaren 1era.
  • Komisarioak: Mikel Onandia, Sergio Rubira eta Leire Vergara.
  • Erretratua: Mikel Eskauriaza, Risveglio. Despertar en el museo, 1990 (1990-2018). Artium Museoaren bilduma. Artistearen adeitasunez.

Informazino gehiago hemen.

Getxo Eszena 2024

2024/05/04 - 2024/10/26

Getxon. |Jardunaldiak

Eguna

Ikuskizuna

Konpainia

Lekua

 Ordutegia

Diziplina

Maiatzak 4, zapatua

Susto

Maite Guevara

Areetako Geltokia plaza 

21:00

Zirkua

Maiatzak 11, zapatua

Agurea, urpekaria eta itsasoa

Hortzmuga Teatroa

Areetako Geltokia plaza

18:30

Antzerkia

Maiatzak 17, zapatua

¡Dale, Ramón!

Trapu Zaharra

Areetako Geltokia plaza

18:30

Antzerkia

Maiatzak 25, zapatua

Sokairera bidaia

Sokaire biolinistak

Areetako Geltokia plaza

18:30

Musika

Bagilak 1, zapatua

Harreman

Zirkozaurre

Areetako Geltokia plaza

18:30

Zirkua

Bagilak 8, zapatua

Welcome & Sorry

Ganso & Cía

Areetako Geltokia plaza

18.30

Antzerkia-clown

Bagilak 15, zapatua

La medida que nos ha de dividir

Qabalum Colectivo  

Areetako Geltokia plaza

18:30

Jantza

Bagilak 22, zapatua

Adabaki

Bapatean Zirko

Areetako Geltokia plaza

18:30

Antzerkia-clown

Bagilak 29, zapatua

Nao-Now-Nau

Cía. Barré

Areetako Geltokia plaza

18:30

Zirkua-clown

Garagarrilak 13, zapatua

Ondoloin + Arnasa Txiki

Organik Dantza

Areetako Geltokia plaza

18:30

Jantza

Garagarrilak 20, zapatua

Ipurbeltz Ameztuz 

Areetako Geltokia plaza

18:30

Antzerkia

Garagarrilak 27, zapatua

Bonba bat naiz  Intujai  Areetako Geltokia plaza 18:30 Antzerkia-clown

Urriak 5, zapatua

Aiurri Aukeran Areetako Geltokia plaza 18:30 Jantza
Urriak 12, zapatua La Kermés del vermú Gorakada teatro Areetako Geltokia plaza 18:30 Antzerkia-musika
Urriak 19, zapatua Pausa niMú Areetako Geltokia plaza 18:30 Zirkua
Urriak 26, zapatua Lanean 75 urte bete arte Cía. Barsanti Areetako Geltokia plaza 18:30 Antzerkia

'Nestor Basterretxea. Artxiboa'.

2024/05/10 - 2024/09/22

Gasteizeko Artium Museoan. |Erakusketak

Néstor Basterretxea eta irudia programea hartuko dau museoak, Punto de Vista Jaialdiak eta Oteiza Museoak alkarlanean atondutako ikus-entzunezkoaren hurreraketea, Basterretxearen iruditeria plastiko eta bisuala erakusten dauena.

Dokumentuak ardatz, artisteak agirian itxi zituan erabagi estetiko eta narratibo batzuk aurkezten dira pantailan saio honetako filmeetan. Artxiboa eta filmografia alkarren osogarri dira eta Basterretxearen sorkuntza-prozesuak eta proposamen formalak ezagutzeko sarbide bikaina eskaintzen dabe.

Programearen barruan proiektauko ditue: Alquézar. Retablo de pasión (Nestor Basterretxea eta Fernando Larruquert, 1966. 12 min), Operación H (Nestor Basterretxea, 1963. 12 min), Sin título (Nestor Basterretxea. 5 min), Un retrato de NB (Peio Aguirre, 2020. 24 min) eta LABO (Jesús María Palacios, 2019. 14 min).

Programa honen aurkezpena Manuel Asín Punto de Vista jaialdiko zuzendariak, J. P. Huércanos Oteiza Museoko zuzendariordeak eta Peio Aguirre arte kritikari eta komisario independenteak egingo dabe.

'Eduardo Chillidaren 100 urte Telefónica Bildumarekin'

2024/05/15 - 2024/10/13

Hernanin, Chillida Lekun. |Erakusketak

Informazino gehiago hemen.

'Cuando Hollywood llega a Añorga'

2024/05/23 - 2024/12/28

Donostian, Añorgako Museum Cemento Rezolan. |Erakusketak

Museum Cemento Rezolaren ordutegia:

Martitzenetik zapatura zabalik, 10:00etatik 14:00etara.

Astelehen, domeka eta jaiegunetan zarratuta.

Sartzea doban.

Informazino gehiago hemen.

Hamur Beroki. LAURITA SILES

2024/06/01 - 2024/09/30

Islandiako Djupavík uriko The Factory Art Exhibition Aretoan. |Erakusketak

Magialdia. ‘Crayón, tras los pasos de un dibujante vitoriano oculto’.

2024/06/08 - 2024/09/15

Gasteizen, Fournier Karta Museoan. |Erakusketak

Euskara Ibiltaria

2024/06/11 - 2024/10/24

Mungian, Izenaduba Basoan (Olentzeroren baserria). |Erakusketak


Euskara Ibiltaria
erakusketa interaktiboaren abiapuntua Euskaltzaindiaren Euskararen Herri Hizkeren Atlasa da eta urteetan plazaratu diran argitalpenak bezela, euskerearen aldakortasuna eta aberastasuna erakustea dau helburu (lexikoa, izen-morfologia, aditz-morfologia eta sintaxia) modu atsegin eta didaktikoan.

Holan, Euskaltzaindiak gizarteari bueltau nahi deutso atlasa egiteko euskal gizartearengandik jasotako jakituria.


Ordutegiak eta bisita gidatuak

Erakusketa Ibiltaria bagiletik urrira egongo da edegita. Bisita libreak bagilaren 15ean, 22an eta garagarrilaren 13an, 20an eta 27an izango dira, 11:00etatik 13:00etara. Dobako bisita gidatuak be atondu dira:

  • Irailaren 13an (12:00etan).
  • Irailaren 21ean (12:00etan).
  • Irailaren 28an (12:00etan).
  • Urriaren 5ean (12:00etan).
  • Urriaren 12an (12:00etan).

Kontuak kontu, bertaratu nahi dauanak Mungiako Izenaduba Basoan emon beharko dau izena (946740061 telefono zenbakira deituz, edo izenaduba.basoa@gmail.com posta elektronikora idatziz).

'Erdi Arotik Gugana. Arte gotikoa Enkarterrin (1270-1530)'

2024/06/13 - 2025/04/06

Enkarterrietako Museoan. |Erakusketak

Urte beteko ikerketa-proiektuari Jesús Muñiz Petralandak eta Museoko lan taldeak ekin deutse. Holan Enkarterriko arte gotikoari buruzko lehen ikerketea da hau –Bizkaia mailan be lehenengoa dana- jatorri gotikoa daben 1270-1530 urte bitarteko 50 piezatik gora inbentariau dituelarik. Horreetatik, Portugalete, Santurtzi, Muskiz, Barakaldo, Alonsotegi, Gueñes, Gordexola, Zalla, Balmaseda, Galdames, Sopuerta, Artzentales eta Karrantzako baseleiza eta eleizateeako 38 pieza dagoz ikusgai erakusketan, (koadro bi, metalezko pieza bat, urregintzako pieza bi eta 33 eskultura ).

Zenbait pieza egun Euskal Museoan eta Eleiz Museoan gordeta dagoz, erakusketa honetarako itxitakoak.

Erakusketea 2025ko apirilera arte egongo da zabalik eta tarteka-marteka, jarduera eta ekitaldi ugari iragarriko ditue.

OHARRA: Egun berean Erdi Arotik gugana. Arte gotikoa Enkarterrin (1270-1530)  liburuaren aurkezpena egingo da eta bertaratutakoei liburuaren ale bana emongo jake.

Informazino gehiago hemen.

Guggenheim Bilbao Museoa udan

2024/06/17 - 2024/09/15

Guggenheim Bilbao Museoan. |Erakusketak

Guggenheim Bilbao Museoa ordu gehiago egongo da zabalik udan. Bisitari-kopuru handiari erantzuteko, bagilaren 17tik (astelehena) irailaren 22ra, Museoa 10:00etatik 20:00etara egongo da zabalik egunero. 

Egun horreetan Museora hurreratzen diran bisitariek honako erakusketa honeek izango ditue ikusgai: Ikurrak eta objektuak. Guggenheim Bildumako Pop artea (babeslea: BBK, irailaren 15era arte zabalik); Marta Jungwirth (babeslea: Occident); Yoshitomo Nara (babeslea; BBVA Fundazioa, bagilaren 28tik aurrera zabalik); Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako artelanak (babeslea: BBK), eta Anthony MacCall: Segundo-frakzioa, Film & Video aretoan, bagilaren 19tik aurrera zabalik.

Erretratua: Signos y objetos. Arte Pop de la Colección Guggenheim.

Artea ikasbide programeak 26 urte bete ditu

Astelehenean, bagilaren 17an, Guggenheim Bilbao Museoak 2023–24 ikasturteko Artea ikasbide ekimeranen erakusketea aurkeztuko dau. 

Euskal Autonomia Erkidekoko sei ikastetxetako sei eta hamabi urte bitarteko 98 ikaslek irudimen eta espontaneotasun handiko artelanak sortu ditue eta artelan horrek Museoko Hezkuntza-gunean dagoz ikusgai. 

 

Donostiako 85. Musika Hamabostaldia

2024/08/01 - 2024/08/30

Donostian. |Musikea

'El fantasma de la Ópera'

2024/08/14 - 2024/09/15

Bilboko Arriaga Antzokian. |Antzerkia

El fantasma de la Ópera obreak artista talde bikaina batzen dau. Federico Belloneren zuzendaritza eszenikoa eta Julio Awaden zuzendaritza musikala ditu, eta, 1986an Londresko West End-ean estreinatu ebenetik, 41 lurraldetako 160 miloe ikusleren aurrean antzeztu dan produkzinoaren lekukoa jasotzen dau.

Sarrerak hemen.

'Urte berri off. ¡Feliz 2025!'. Sala BBK eta ZART

2024/08/18 - 2024/08/25

Bilboko BBK Salan. |Antzerkia

Gurutze Beitia, Mitxel Santamarina, Iñaki Maruri eta María Urcelay protagonista dituan antzezlanak adimen artifizial batek zuzendutako urte-amaierako gala xelebre baten grabaketea simulauko dau.

Askotariko komedia original hau, ikus-entzuleek antzokiaren sarrerea zeharkatu orduko hasiko da –emankizuna ez baita agertokian bakarrik jazoko–, abuztuaren 18tik 25era egongo da ikusgai Bilboko Kale Nagusiko BBK Salan.

Estreinaldia: 2024ko Aste Nagusian, abuztuaren 18tik 25era, arratsaldeko 20:00etan, BBK Salan.

Antzerkia (gaztelaniaz).

Sarrerak gaurtik aurrera eskura daitekez, 20 euroan, BBK Salaren txarteldegian eta webgunean.

  • Interpreteak: Gurutze Beitia, Iñaki Maruri, Mitxel Santamarina eta Maria Urcelay.
  • Dramaturgia: Gurutze Beitia eta Mitxel Santamarina.
  • Zuzendaritza eta koreografia: Maitane Zalduegi Viar.
  • Zuzendari laguntzailea: Ugaitz Alegria.
  • Musika zuzendaritza: Iñaki Maruri.
  • Musika konposizinoa: Alex Rementeria.
  • Jantziak: Oscar Armendariz Lucarini
  • Eszenografia diseinua: ATX Diseinua eta Sorkuntza.
  • Argiztapenaren diseinua: Edu Berja Miguel.
  • Atrezzoa: Ainhize Zalduegi.
  • Soinu espazioaren diseinua: Karmelo Usategi.
  • Kartelaren diseinua eta grafismoa: Miguel Gren.
  • Ikus-entzunezkoak: South Barranco.
  • Produkzino exekutiboa: Ugaitz Alegria eta Ainhize Zalduegi.
  • Produkzinoa: Sala BBK eta ZART.