Bagilak 16

20. urteurrena. Muñatones Gaztelua.

2024/06/16 .

Muskizen, Muñatones Gazteluan. |Jardunaldiak

Bisita gidatuak 10:30ean eta 12:30ean. 

Dobako bisitak eta jarduerak.

'Geldiezin'. Araba Euskaraz 2024

2024/06/16 10:00

Gasteizen, Olarizun. |Jaiak

Arabako zortzi ikastolak (Ikastolen Alkartekoak) alkarlanean dabiz dana atontzen baina Oiongo San Bizente ikastolearen aldekoa izango da aurtengoa.

Informazino gehiago hemen.

San Antonio (errepetizino domekea)

2024/06/16 10:00

Urkiolan. |Azokak

Bizkaiko Foru Aldundiak dobako autobus-zerbitzua eskainiko dau Urkiolako San Antonio eguneko ohiko igoerarako eta azokarako

Sei autobus jarriko ditue bagilaren 13rako eta beste hiru 16rako.

Durangotik eta Abadiñotik urtengo dabe eta helburua da ingurune babestu horretan ibilgailu partikularren presentzia murriztea.

Ingurune Naturala eta Nekazaritza Sustatzeko Sailak autobus-zerbitzua jarriko dau zirkulazino-arazoak ebitetako parke naturalerako bidean, garraio publikoa erabilita ibilgailu partikular gitxiago ibilten baitira ingurune babestu horretan egun hori lako data garrantzitsuetan.

Durangotik urten eta Durangora bueltauko dan zerbitzua 10:00etatik 19:00etara emongo da, eten barik. Abadiñoko autobusak, barriz, 9:00etan, 10:00etan eta 11:00etan urtengo dabe Zelaieta-Txanportatik eta Traña-Matienatik pasauko da. Bueltako bidaia 17:00etan eta 18:00etan egingo dau.

Sopelako Kosta Trail

2024/06/16 .

Sopelan.

Informazino gehiago hemen.

IV. Argi Baltza Sariketea. Mendata

2024/06/16 18:00

Mendatako Zarrabentean. |Bertsolaritzea

'Bermeo, Bizkaiko Burua, Erdi Aroan'

2023/12/13 - 2024/06/16

Bermeoko Arrantzaleen Museoan. |Erakusketak

Bermeori buruzko Behe Erdi Aroko dokumentuak izango ditu ikusgai erakusketak, hainbat artxibotatik ekarriak, eta aukera emango digu testuinguru jakin horretan kokatzeko Erdi Aroko Bermeoren alderdi nagusiak.

Lehengo aldiz, uribilduari buruzko dokumentu nagusietariko batzuk ikusi ahal izango dira Bermeon, pergaminoetan aurkeztuta. Horrezaz gan, erakusketan izango diran paneletako testu eta irudien bidez, aukerea izango da sasoi haretan Bermeok izan eban bilakaera historikoa ikusteko eta gure herriaren historian gitxi aztertu dan garai baten barri izateko.

Erakusketeagaz batera, beste jarduera batzuk be egingo dira. Jarduera guztiak doban izango dira.

Informazino gehiago hemen.

'Edonor denok inor ez. Euskal Herriko arte-hezkuntza instituzionalizatzeko prozesuak, 1978- 1991'

2024/02/02 - 2024/09/01

Gasteizeko Artium Museoan. |Erakusketak

Erakusketa hau 2022an museoan aurkeztutako Pentsatzeko leku bat. Arte-eskola eta praktika esperimentalak Euskal Herrian, 1957-1979 erakusketa-proiektuaren jarraipen legez planteau da.

1978tik 90eko hamarkadako lehen urte bitarteko aldia jorratzen dau eta Euskadiko arte-hezkuntzearen instituzionalizazino-prozesuei erreparetan deutse.

  • Zezeilaren 2tik irailaren 1era.
  • Komisarioak: Mikel Onandia, Sergio Rubira eta Leire Vergara.
  • Erretratua: Mikel Eskauriaza, Risveglio. Despertar en el museo, 1990 (1990-2018). Artium Museoaren bilduma. Artistearen adeitasunez.

Informazino gehiago hemen.

'Kameratik orratzera'

2024/03/05 - 2024/07/07

La Encartada Fabrika Museoan. |Erakusketak

Informazino gehiago hemen.

Klasikoak 2024

2024/04/05 - 2024/06/29

. |Ikus-entzunezkoak

Donostia Zinemaldiak eta Euskadiko Filmategiak 50 film eta 120 proiekzino baino gehiago eskainiko ditue apiriletik irailera bitartean Klasikoak programearen bitartez: klasiko zaharrak zein modernoak izango dira ikusgai, pelikula ospetsuak zein ahaztutakoak. Klasikoak markeagaz batzen da zaharbarritutako hamabi filmez osotutako zikloa. Apiriletik bagilera bitartean, Euskadiko Filmategiak Klasikoak izenburupean atondu ditu emonaldiok Gasteizko Artium Museoan, Bilboko Bizkaia Aretoan eta Donostiako Tabakaleran, baita Iruñeko Golem eta Donibane Lohitzuneko Le Sélect zinema-aretoetan be. 


'Eskeleteoak, kraneoak eta masailezurrak'

2024/04/20 - 2024/08/20

Mañariko Hontza Museoan. |Erakusketak

Getxo Eszena 2024

2024/05/04 - 2024/10/26

Getxon. |Jardunaldiak

Eguna

Ikuskizuna

Konpainia

Lekua

 Ordutegia

Diziplina

Maiatzak 4, zapatua

Susto

Maite Guevara

Areetako Geltokia plaza 

21:00

Zirkua

Maiatzak 11, zapatua

Agurea, urpekaria eta itsasoa

Hortzmuga Teatroa

Areetako Geltokia plaza

18:30

Antzerkia

Maiatzak 17, zapatua

¡Dale, Ramón!

Trapu Zaharra

Areetako Geltokia plaza

18:30

Antzerkia

Maiatzak 25, zapatua

Sokairera bidaia

Sokaire biolinistak

Areetako Geltokia plaza

18:30

Musika

Bagilak 1, zapatua

Harreman

Zirkozaurre

Areetako Geltokia plaza

18:30

Zirkua

Bagilak 8, zapatua

Welcome & Sorry

Ganso & Cía

Areetako Geltokia plaza

18.30

Antzerkia-clown

Bagilak 15, zapatua

La medida que nos ha de dividir

Qabalum Colectivo  

Areetako Geltokia plaza

18:30

Jantza

Bagilak 22, zapatua

Adabaki

Bapatean Zirko

Areetako Geltokia plaza

18:30

Antzerkia-clown

Bagilak 29, zapatua

Nao-Now-Nau

Cía. Barré

Areetako Geltokia plaza

18:30

Zirkua-clown

Garagarrilak 13, zapatua

Ondoloin + Arnasa Txiki

Organik Dantza

Areetako Geltokia plaza

18:30

Jantza

Garagarrilak 20, zapatua

Ipurbeltz Ameztuz 

Areetako Geltokia plaza

18:30

Antzerkia

Garagarrilak 27, zapatua

Bonba bat naiz  Intujai  Areetako Geltokia plaza 18:30 Antzerkia-clown

Urriak 5, zapatua

Aiurri Aukeran Areetako Geltokia plaza 18:30 Jantza
Urriak 12, zapatua La Kermés del vermú Gorakada teatro Areetako Geltokia plaza 18:30 Antzerkia-musika
Urriak 19, zapatua Pausa niMú Areetako Geltokia plaza 18:30 Zirkua
Urriak 26, zapatua Lanean 75 urte bete arte Cía. Barsanti Areetako Geltokia plaza 18:30 Antzerkia

'Nestor Basterretxea. Artxiboa'.

2024/05/10 - 2024/09/22

Gasteizeko Artium Museoan. |Erakusketak

Néstor Basterretxea eta irudia programea hartuko dau museoak, Punto de Vista Jaialdiak eta Oteiza Museoak alkarlanean atondutako ikus-entzunezkoaren hurreraketea, Basterretxearen iruditeria plastiko eta bisuala erakusten dauena.

Dokumentuak ardatz, artisteak agirian itxi zituan erabagi estetiko eta narratibo batzuk aurkezten dira pantailan saio honetako filmeetan. Artxiboa eta filmografia alkarren osogarri dira eta Basterretxearen sorkuntza-prozesuak eta proposamen formalak ezagutzeko sarbide bikaina eskaintzen dabe.

Programearen barruan proiektauko ditue: Alquézar. Retablo de pasión (Nestor Basterretxea eta Fernando Larruquert, 1966. 12 min), Operación H (Nestor Basterretxea, 1963. 12 min), Sin título (Nestor Basterretxea. 5 min), Un retrato de NB (Peio Aguirre, 2020. 24 min) eta LABO (Jesús María Palacios, 2019. 14 min).

Programa honen aurkezpena Manuel Asín Punto de Vista jaialdiko zuzendariak, J. P. Huércanos Oteiza Museoko zuzendariordeak eta Peio Aguirre arte kritikari eta komisario independenteak egingo dabe.

'Ibarrola. El pintor en el bosque'.

2024/05/11 - 2024/07/31

Madrileko Lucía Mendoza Galerian (Bárbara de Braganza, 10). |Erakusketak

'Eduardo Chillidaren 100 urte Telefónica Bildumarekin'

2024/05/15 - 2024/10/13

Hernanin, Chillida Lekun. |Erakusketak

Informazino gehiago hemen.

MusikAuzo 2024

2024/05/16 - 2024/06/30

Bilbon.

MusikAuzok Bilboko Udalaren programeak, helburu nagusi tokiko bandak publiko zabalari hurreratzea da, musikea uriko plazetara eroanez maiatzaren 16tik bagilaren 30era bitartean.

Kontuak kontu, hainbat generotako 48 kontzertu izango dira gure uriko 8 barrutietan, 35 kontzertu eta 13 kalejira.

Informazino gehiago eta egitaraua hemen

'Cuando Hollywood llega a Añorga'

2024/05/23 - 2024/12/28

Donostian, Añorgako Museum Cemento Rezolan. |Erakusketak

Museum Cemento Rezolaren ordutegia:

Martitzenetik zapatura zabalik, 10:00etatik 14:00etara.

Astelehen, domeka eta jaiegunetan zarratuta.

Sartzea doban.

Informazino gehiago hemen.

'Angelu zorrotza'. JON IBAÑEZ ZABALA eta MADDI IRAETA GARAY

2024/05/31 - 2024/06/27

Bilbon, Bizkaiko Batzar Nagusiak erakundearen egoitzan. |Erakusketak

Bizkaiko Batzar Nagusiak erakundearen eta EHUko Arte Ederren Fakultadeak artisten belaunaldi barrien sorkuntza-lanak zabaltzeko dben akordioaren barruan dago erakusketea.

Hamur Beroki. LAURITA SILES

2024/06/01 - 2024/09/30

Islandiako Djupavík uriko The Factory Art Exhibition Aretoan. |Erakusketak

XVIII. GetxoPhoto Nazinoarteko Irudi Jaialdia. *Play*

2024/06/06 - 2024/06/30

Getxon. |Jardunaldiak

Informazino gehiago eta egitaraua hemen.

Korner Kultura & Futbol Festibala. 'Denbora eta espazioa gelditu zituen atezaina'

2024/06/06 - 2024/07/27

Donostian, Ernest Lluch Kultur Etxean (Anoeta Pasealekua, 7). |Erakusketak

Eduardo Chillida omentzea da asmoa, 1942-1943 denporaldian Realeko atezain izan zana jaio zala ehun urte beteten diralarik, Reale Arenako Ernest Lluch kultur etxean erakusketea dago ikusgai, futbolaren eta artearen arteko lotura iraunkorrak zeharkatuz, donostiar artistearen unibersoan barrena. Erakusketea garagarrilaren 27ra arte bisitau ahal izango da sarrera libreagaz, Real Sociedad Fundazinoak atonduta, Eduardo Chillida -Pilar Belzunce Fundazinoaren, Chillida Leku Museoaren eta Donostia Kulturearen lankidetzeari esker.

Ordutegia:


Astelehenetik barikura: 10:00 – 14:00 / 16:00 – 20:30
Zapatuetan: 10:00 – 14:00 / 16:30 – 20:00