Maiatzak 18

BONZOS

2024/05/18 19:00

Getxoko Muxikebarrin. |Musikea

Azken Kontzertua.

Art & Music. LOUANE

2024/05/18 20:30

Bilboko Guggenheim Museoaren Atrioan. |Musikea

Udalerri Euskaldunen Eguna

2024/05/18 Egun osoan zehar

Lesakan. |Jaiak

Informazino gehiago hemen.

'Bermeo, Bizkaiko Burua, Erdi Aroan'

2023/12/13 - 2024/06/16

Bermeoko Arrantzaleen Museoan. |Erakusketak

Bermeori buruzko Behe Erdi Aroko dokumentuak izango ditu ikusgai erakusketak, hainbat artxibotatik ekarriak, eta aukera emango digu testuinguru jakin horretan kokatzeko Erdi Aroko Bermeoren alderdi nagusiak.

Lehengo aldiz, uribilduari buruzko dokumentu nagusietariko batzuk ikusi ahal izango dira Bermeon, pergaminoetan aurkeztuta. Horrezaz gan, erakusketan izango diran paneletako testu eta irudien bidez, aukerea izango da sasoi haretan Bermeok izan eban bilakaera historikoa ikusteko eta gure herriaren historian gitxi aztertu dan garai baten barri izateko.

Erakusketeagaz batera, beste jarduera batzuk be egingo dira. Jarduera guztiak doban izango dira.

Informazino gehiago hemen.

'Edonor denok inor ez. Euskal Herriko arte-hezkuntza instituzionalizatzeko prozesuak, 1978- 1991'

2024/02/02 - 2024/09/01

Gasteizeko Artium Museoan. |Erakusketak

Erakusketa hau 2022an museoan aurkeztutako Pentsatzeko leku bat. Arte-eskola eta praktika esperimentalak Euskal Herrian, 1957-1979 erakusketa-proiektuaren jarraipen legez planteau da.

1978tik 90eko hamarkadako lehen urte bitarteko aldia jorratzen dau eta Euskadiko arte-hezkuntzearen instituzionalizazino-prozesuei erreparetan deutse.

  • Zezeilaren 2tik irailaren 1era.
  • Komisarioak: Mikel Onandia, Sergio Rubira eta Leire Vergara.
  • Erretratua: Mikel Eskauriaza, Risveglio. Despertar en el museo, 1990 (1990-2018). Artium Museoaren bilduma. Artistearen adeitasunez.

Informazino gehiago hemen.

'The Artwork as a Living System'. CHRISTA SOMMERER & LAURENT MIGNONNEAU

2024/02/07 - 2024/05/26

Bilboko Azkuna Zentroan. |Erakusketak

Proiektuak artea eta naturea lotzen ditu proiektu birtual, sentikor eta interaktiboetan erabilten diran teknikarik barritzaileenakaz. Erakusketeak, 18 lanez osotua, horreetako asko instalazino interaktiboak, zientziaren eta teknologiaren arloei jagokezan kontzeptuak lotzen ditu, hau da, fisika kuantiko eta sistema konplexuen teoriatik hasi eta genetika molekular, nanozientzia eta bizitza artifizialeraino.

Informazino gehiago hemen.

'Néstor Basterretxea. Diseinua eta arkitektura'

2024/02/28 - 2024/05/26

Arte Ederren Bilboko Museoan. |Erakusketak

Aurten, XX. mendearen bigarren erdiko euskal artearen barritzaile nagusietakoa izandako Néstor Basterretxearen mendeurrena ospatuko da. Eskultore ezaguna da eta, horrezaz gan, diseinu industrialagaz eta arkitektureagaz lotutako proiektuak landu zituan.

Bilboko Museoak diziplina horreetan egindako ekarpenari buruzko lehen erakusketa monografikoa dakar eta, horretarako, ehun pieza baino gehiago batu ditu.

Komisarioak: Peio Agirre, Pedro Feduchi eta Pedro Reula.

'Kameratik orratzera'

2024/03/05 - 2024/07/07

La Encartada Fabrika Museoan. |Erakusketak

Informazino gehiago hemen.

53. Gipuzkoako Hiru Txirlo Bolo Joko Txapelketea

2024/03/16 - 2024/06/01

Gipuzkoako hainbat herritan.

Bolatokien kokapenak hemen

Klasikoak 2024

2024/04/05 - 2024/06/29

. |Ikus-entzunezkoak

Donostia Zinemaldiak eta Euskadiko Filmategiak 50 film eta 120 proiekzino baino gehiago eskainiko ditue apiriletik irailera bitartean Klasikoak programearen bitartez: klasiko zaharrak zein modernoak izango dira ikusgai, pelikula ospetsuak zein ahaztutakoak. Klasikoak markeagaz batzen da zaharbarritutako hamabi filmez osotutako zikloa. Apiriletik bagilera bitartean, Euskadiko Filmategiak Klasikoak izenburupean atondu ditu emonaldiok Gasteizko Artium Museoan, Bilboko Bizkaia Aretoan eta Donostiako Tabakaleran, baita Iruñeko Golem eta Donibane Lohitzuneko Le Sélect zinema-aretoetan be. 


XII. Poetak Maiatzean, Nazinoarteko Poesia Jaialdia

2024/05/03 - 2024/05/26

Gasteizen eta Arabako hainbat herritan. |Jaialdiak

Informazino gehiago hemen.

Gure Zirkua Araban

2024/05/17 - 2024/05/19

Araban, Gorbeia Merkatalgunean (Etxabarri Ibiñan).