Urtarrilak 7

'Varietés'. Eduardo SOURROUILLE

2023/10/06 - 2024/04/07

Bilboko Rekalde Aretoan. |Erakusketak

Kortxoaren Dilema

2023/11/15 - 2024/03/07

|Antzerkia

- Zemendiaren 15 eta 16an Bilboko Arriaga antzokian 19.30ean (estreinaldia).

- Zemendiaren 17an Igorreko Lasarte aretoan 20.00etan.

- Zemendiaren 18an Eibarko Coliseo antzokian 20.00etan.

- Zemendiaren 19an Errenteriako NIessen aretoan 19.00etan.

- Zemendiaren 23an Santurtziko Serantes aretoan 20.30ean.

- Zemendiaren 24an Andoaingo Bastero aretoan 20.00etan.

- Abenduaren 16an Bergarako Seminarixoan 20.00etan.

- Abenduaren 22an Getxoko Muxikebarri aretoan 19.30ean.

- Urtarrilaren 19an Basauriko Social antzokian 19.00etan.

- Urtarrilaren 21ean Erandioko Azoka Zaharrean 19.00etan.

- Urtarrilaren 26an Tolosako Leidor aretoan 20.00etan.

- Urtarrilaren 27an Arrigorriako Lonbo aretoan.

- Zezeilaren 2an Ermuako Ermua antzokian 20.00etan.

- Zezeilaren 15ean Iruñeako Gaiarre antzokian 20.00etan.

- Martiaren 7an Gasteizko Principal antzokian 19.30ean.

'Maeght Unibertsoa'

2023/12/02 - 2024/04/14

Hernanin, Chillida Lekun. |Erakusketak

Erakusketa Eduardo Chillida jaio zala, 2024ko urtarrilaren 10ean, 100 urte igaro diranean ikusi daiteke.

Maeght Fundazioagaz lankidetzan, 2023ko abenduaren 2tik 2024ko apirilaren 14ra egongo da zabalik. Erakusketa honetara, maisu handienen obrak batu ditue, besteak beste, Georges Braque, Alexander Calder, Alberto Giacometti, Pablo Palazuelo, Julio González, Jean Arp, Barbara Hepworth, Antoni Tàpies, Joan Miró edota Marc Chagallenak, Maeght Fundazinoaren bildumakoak (SaintPaul de Vence, Frantzia).

Erakusketea dala eta, katalogo bat argitaratuko dabe lau hizkuntzatan (gaztelania, euskera, frantsesa eta inglesa) La Fábrica argitaletxeagaz lankidetzan. 

Erretratua: Aimé Maeght and Eduardo Chillida at Saint-Paul-de-Vence, 1976. Archives Fondation Maeght, Saint-Paul de Vence (France).

Informazino gehiago hemen.

'Bermeo, Bizkaiko Burua, Erdi Aroan'

2023/12/13 - 2024/06/16

Bermeoko Arrantzaleen Museoan. |Erakusketak

Bermeori buruzko Behe Erdi Aroko dokumentuak izango ditu ikusgai erakusketak, hainbat artxibotatik ekarriak, eta aukera emango digu testuinguru jakin horretan kokatzeko Erdi Aroko Bermeoren alderdi nagusiak.

Lehengo aldiz, uribilduari buruzko dokumentu nagusietariko batzuk ikusi ahal izango dira Bermeon, pergaminoetan aurkeztuta. Horrezaz gan, erakusketan izango diran paneletako testu eta irudien bidez, aukerea izango da sasoi haretan Bermeok izan eban bilakaera historikoa ikusteko eta gure herriaren historian gitxi aztertu dan garai baten barri izateko.

Erakusketeagaz batera, beste jarduera batzuk be egingo dira. Jarduera guztiak doban izango dira.

Informazino gehiago hemen.