Zemendiak 14

'George Alexander Dick. 1837-1903. Alemaniatik Barakaldora. Injineru alemaniar baten bidaia Euskal Herritik XIX. mendean'

2023/03/16 - 2024/01/31

Abellaneda, Sopuertan, Enkarterri Museoan. |Erakusketak

George Alexander Dick injinerua eta marrazkilaria izan zan eta Barakaldoko Nuestra Señora del Carmen lantegian egin eban behar 1862 eta 1866 bitartean. Haren ondorengoek Bizkaiko Batzar Nagusiak erakundearen eta Enkarterri Museoaren esku itxi ditue urte horreetako Bizkaiko eta Gipuzkoako herrietako paisajeak erakusten dituan 29 irudi, inoiz ikusi bakoak.

George Alexander Dick. 1837-1903. Alemaniatik Barakaldora. Injineru alemaniar baten bidaia Euskal Herritik XIX. mendean erakusketea, gure antxinako sasoietara egindako bidaia da, marrazkiak mende bat baino gehiagoz egon diralako Ingalaterrako familiaren etxeko kamaran gordeta. Erakusketeak, Dickek behar egin eban Euskadiko lehen siderometalurgia-fabrika handiaren historiagaz buztartzen dau Europako eta Amerikako beste herri batzuetako marrazkiak be batzen dituan ondare garrantzitsu eta ezkutu hori.

'Euskal letren bonbardaketea'

2023/04/25 - 2023/12/28

Gernikan, Bakearen Museoan. |Erakusketak

Gernikako Bakearen Museoak, Euskal Herriko Unibersidadeko MHLI ikerketa-taldeagaz alkarlanean, Euskal letren bonbardaketea izeneko aldi baterako erakusketea atondu dau.

2023ko apirilaren 25ean inaugurauko da, arratsaldeko 18:00etan, Gernikako bonbardaketearen 86. urteurrena ospatzeko ekitaldien barruan. Erakusketa honetan Ismael Manterola eta Amaia Elizalde EHUko irakasleak dira komisario.

Erakusketa honen helburua da ezagutarazotea 36ko gerreak eta frankismoak euskal kulturan izandako eragina.


 

 

'Euskal Herria koloretan. Autokromoak, 1907-1935'

2023/07/14 - 2024/01/14

Baionako Euskal Museoan. |Erakusketak

Bilboko Euskal Museoak eta Baionako Euskal Museoak Euskal Herria koloretan. Autokromoak, 1907-1935 erakusketea inauguratu dabe Baionan. Erakundeen bien arteko lankidetzea da eta horrek aukerea emon dau topautako 1.000 aleren baino gehiagoren artean 225 autokromo aukeratzeko eta erakusteko.

Erakusketea 2023ko garagarrilaren 14tik 2024ko urtarrilaren 14ra egongo da ikusgai Baionan baina Bilboko Euskal Museoak erabateko barrikuntzearen ondoren ateak barriro edegiten dituanean, Bizkaiko udalerrian ikusi ahal izango da erakusketea.

‘Megalitoak. Eremu sakratuak eta lurralde erreferenteak’

2023/07/26 - 2024/02/04

Bilbon, Bizkaiko Arkeologi Museoan. |Erakusketak

XIV. Dantzaldia

2023/09/26 - 2023/12/14

Bilboko La Fundicion Aretoan. |Jantzea

Informazino gehiago hemen.

'Estu eta larri. Con el agua al cuello'

2023/10/02 - 2023/12/29

Bilbon, Euskal Abertzaletasunaren Museoan (Ibañez de Bilbao, 16). |Erakusketak

Euskerazko eta gaztelaniazko 12 panel ditu, Peru Ajuria eta Angel Ruiz de Azua argazkilariek ataratako erretratuakaz, baita Ricardo Suso bilbotarraren diapositiba formatuko irudiak be, Blas Bermudez kazetariak egindako testuakaz.




III. Euskal Emakume Zinemagileak

2023/10/05 - 2023/12/22

Donostian eta Gasteizen. |Ikus-entzunezkoak

Aitzina Folk 2023 - Vitoria-Gasteizko XI. Folk Musika Jaialdi Solidarioa

2023/11/04 - 2023/12/30

Gasteizeko hainbat lekutan. |Musikea

Informazino gehiago eta egitaraua hemen.

'Gego. Infinitua neurtzen'.

2023/11/07 - 2024/02/04

Bilboko Guggenheim Museoan. |Erakusketak

XX. mendearen bigarren erdian Latinoamerikako eszenak emon eban artistarik esanguratsuenetako bat da Gego, eta bide zeharo petsonala —kategorizazinorik onartzen ez dauena— urratu eban bere ibilbide artistikoan.

Erakusketea maila kronologikoan eta gaika atonduta dago, eta Gegok forma organikoen, egitura linealen eta abstrakzino modularren bidez egin zituan ekarpen formalak eta kontzeptualak aztertzen ditu.

Kontuak kontu, 150 eskultura, marrazki, grabatu, ehun, argitalpen eta argazkiren bitartez, erakusketeak Latinoamerikako hainbat testuinguru artistiko batzen ditu, Gegok bere ibilbide luzean zeharkatu izan dituanak, eta artearen mobimentu jakin batzuekaz —tartean abstrakzino geometrikoa eta arte zinetikoa— izan dituan alkarguneak eta hausturak be arakatzen ditu.

Guggenheim Bilbao Museoak Gego. Infinitua neurtzen erakusketea aurkeztu dau. Atzera begirako horrek Gego izenez be ezaguna dan Gertrud Goldschmidt (Hanburgo, 1912–Caracas, 1994) artista germaniar-venezuelarraren lanaren ikuspegi integratzailea eta abstrakzinoaren lengoaiaz eban ikuspegi berezia eskaintzen ditu. 

Komisarioa: Geaninne Gutiérrez-Guimarães.

Babeslea: Seguros Bilbao. Laster Occident

Informazino gehiago hemen

'Perla, azala, katea'. GARAZI CALVO FERNANDEZ + NORA GOYALDE AGUIRRE

2023/11/07 - 2023/12/15

Bilbon, Bizkaiko Batzar Nagusiak kolektiboaren Erakusketa Aretoann. |Erakusketak

Ana Otadui Biteri Batzar Nagusiak erakundeko buruak, Garazi Calvo Fernández eta Nora Goyalde Aguirre EHUko Artearen Sorkuntza eta Ikerketa Masterreko (InCreArte) ikasleakaz batera, formatu eta material ezbardinetan egindako piezakaz osotutako Perla, azala, katea erakusketa kolektiboa aurkeztu dau. Erakusketea Bizkaiko Batzar Nagusiak erakundeak eta Leioako Arte Ederren Fakultadeak artista belaunaldi barrien sorkuntzak zabaltzeko daben akordioaren barruan dago.

‘Hiri geldia. Oteiza Bilbon’

2023/11/09 - 2023/12/29

Bilbon, Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialaren Bilboko egoitzan. |Erakusketak

1994an ikasle talde batek Jorge Oteiza artisteagaz batera Zorrozaurrerako proposamen lez egin eban lana jasoten duena. Santos Bregaña eta Emilio Varela komisario dituala, momentu haretan ikasle bezela proiektuan parte hartu ebenak, Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialaren Bilboko egoitzan kokatzen da. Abenduaren 29ra arte egongo da edegita Mugak/ Euskadiko Nazinoarteko Arkitektura Bienalaren testuinguruan.