Urriak 6

VI. Marabilli Festibala

2023/10/06 19:30

Ondarroan

Urriak 6:

19:30ean. Marabilli Parade.

19:45ean. Pelikula mozketa eta inaugurazioa.

20:00etan. Master Classa. Zine zuzendariak euren sekuentzia kuttunak azaltzen: Fermin Muguruza eta Arantxa Santesteban.

21:30ean. Atsedenaldia.

22:00etan. 10 minutu. Amets Arzallus (bertsolari eta idazlea), Maddalen Arzallus (kazetari, bertsolari eta musikaria), Asier Altuna (zinegilea), Iker Sanchez (orkestra zuzendaria), Irati bilbao (Aranzadiko arkeologo ondarrutarra) eta Ainhoa Moiua (antzezlea eta zeinu interpretea).

23:15ean. III. Marabilli Sormen Saria.

00:00ean. Hasiera jaia: Moonshine Wagon + Malandro + DJ Elepunto.

'George Alexander Dick. 1837-1903. Alemaniatik Barakaldora. Injineru alemaniar baten bidaia Euskal Herritik XIX. mendean'

2023/03/16 - 2024/01/31

Abellaneda, Sopuertan, Enkarterri Museoan. |Erakusketak

George Alexander Dick injinerua eta marrazkilaria izan zan eta Barakaldoko Nuestra Señora del Carmen lantegian egin eban behar 1862 eta 1866 bitartean. Haren ondorengoek Bizkaiko Batzar Nagusiak erakundearen eta Enkarterri Museoaren esku itxi ditue urte horreetako Bizkaiko eta Gipuzkoako herrietako paisajeak erakusten dituan 29 irudi, inoiz ikusi bakoak.

George Alexander Dick. 1837-1903. Alemaniatik Barakaldora. Injineru alemaniar baten bidaia Euskal Herritik XIX. mendean erakusketea, gure antxinako sasoietara egindako bidaia da, marrazkiak mende bat baino gehiagoz egon diralako Ingalaterrako familiaren etxeko kamaran gordeta. Erakusketeak, Dickek behar egin eban Euskadiko lehen siderometalurgia-fabrika handiaren historiagaz buztartzen dau Europako eta Amerikako beste herri batzuetako marrazkiak be batzen dituan ondare garrantzitsu eta ezkutu hori.

'Euskal letren bonbardaketea'

2023/04/25 - 2023/12/28

Gernikan, Bakearen Museoan. |Erakusketak

Gernikako Bakearen Museoak, Euskal Herriko Unibersidadeko MHLI ikerketa-taldeagaz alkarlanean, Euskal letren bonbardaketea izeneko aldi baterako erakusketea atondu dau.

2023ko apirilaren 25ean inaugurauko da, arratsaldeko 18:00etan, Gernikako bonbardaketearen 86. urteurrena ospatzeko ekitaldien barruan. Erakusketa honetan Ismael Manterola eta Amaia Elizalde EHUko irakasleak dira komisario.

Erakusketa honen helburua da ezagutarazotea 36ko gerreak eta frankismoak euskal kulturan izandako eragina.


 

 

'That time. Artearen aroak'

2023/06/23 - 2023/11/05

Donostiko Tabakaleran.

Arte Ederen Bilboko Museoak eta tabakalerak alkarlanean egindako erakusketea.

Informazino gehiago hemen.

'Euskal Herria koloretan. Autokromoak, 1907-1935'

2023/07/14 - 2024/01/14

Baionako Euskal Museoan. |Erakusketak

Bilboko Euskal Museoak eta Baionako Euskal Museoak Euskal Herria koloretan. Autokromoak, 1907-1935 erakusketea inauguratu dabe Baionan. Erakundeen bien arteko lankidetzea da eta horrek aukerea emon dau topautako 1.000 aleren baino gehiagoren artean 225 autokromo aukeratzeko eta erakusteko.

Erakusketea 2023ko garagarrilaren 14tik 2024ko urtarrilaren 14ra egongo da ikusgai Baionan baina Bilboko Euskal Museoak erabateko barrikuntzearen ondoren ateak barriro edegiten dituanean, Bizkaiko udalerrian ikusi ahal izango da erakusketea.

‘Megalitoak. Eremu sakratuak eta lurralde erreferenteak’

2023/07/26 - 2024/02/04

Bilbon, Bizkaiko Arkeologi Museoan. |Erakusketak

'hitz politak'. SONIA RUEDA (Artistea) + RAUL JIMENEZ DEL RIO (Musikaria)

2023/09/18 - 2023/11/18

Bilbon, Bizkaiko Foru Liburutegian. |Erakusketak

'Idealak/Ideales'. NEREA LEKUONA

2023/09/22 - 2023/12/10

Gasteizeko Artium Museoan. |Erakusketak

Informazino gehiago hemen.

XIV. Dantzaldia

2023/09/26 - 2023/12/14

Bilboko La Fundicion Aretoan. |Jantzea

Informazino gehiago hemen.

14. Ja!, Umorezko Literatura eta Artearen Nazinoarteko Jaialdia

2023/09/27 - 2023/10/08

Bilbon. |Jaialdiak

Informazino gehiago hemen.

'Festen'.

2023/10/06 - 2023/10/08

Bilboko Arriaga Antzokian. |Antzerkia

- Testua: Thomas Vinterberg.

- Moldaketea: Lucía Astigarraga eta María Goiricelaya.

- Zuzendaria: María Goiricelaya.

- Euskerazko bersinoa: Kepa Errasti.

- Euskerazko bersinoko antzezleak: Egoitz Sánchez, Mikel Martínez, Lander Otaola, Ane Pikaza, Ione Irazabal, Nagore González, Olatz Ganboa, Aitor Borobia, Kepa Errasti eta Loli Astoreka.

- Gaztelaniazko bersinoko antzezleak: Aitor Borobia, Alfonso Torregrosa, Lander Otaola, Sandra Ferrús, Ione Irazábal, Ane Pikaza, Olatz Ganboa, Egoitz Sánchez, Mikel Martínez eta Loli Astoreka + neska.

- Zuzendariaren laguntzailea: Eider Zaballa.

- Eszenografia: José Luis Raymond.

- Eszenografia laguntzailea: Leire Mendizabal.

- Argiztapena: David Alcorta.

- Jantziak: Azegiñe Urigoitia.

- Musikea: Ibon Belandia.

- Soinu-espazioa: Ibon Agirre.Mugimendua: Alberto Ferrero.

- Produkzinoko laguntzailea: Sabino Alkorta.

- Ikusizkoak: GHEADA.

- Karakterizazinoa: Ana Vega, Patricia Aydillo, Araitz Pildain.

- Arriaga Antzokiaren produkzino barria

- Alkarlana: Teatro Español, Madril.