Irailak 28

CLAVICULE

2023/09/28 20:00

Tolosako Bonberenean. |Musikea

'Ni neu, Isis, Señora de todas las tierras'

2023/09/28 18:00

Bilboko Berreginen Museoan. |Berbaldiak

Hizlaria: Itziar Martija.

PASADENA

2023/09/28 21:00

Gasteizeko Jimmy Jazz Aretoan. |Musikea

'No te veré morir' Antonio Muñoz Molinaren eleberri barriaren aurkezpena

2023/09/28 19:00

Bilbon, Bidabarrieta Liburutegian. |Aurkezpenak

Idazleagaz batera, Idoia Jauregi izango da, kulturan aditua dan Radio Euskadiko kazetaria.

Antonio Muñoz Molina  Príncipe de Asturias Letren 2013eko saria, Ubedan jaio zan (Jaen), 1956an. El Robinson urbano (1984; Seix Barral, 1993 eta 2003) edo La vida por delante (2002) liburuetan batu ditu bere artikuluak. Bere narrazino-lanen artean honako honeek dagoz: Beatus Ille (Seix Barral, 1986, 1999 eta 2016), El invierno en Lisboa (Seix Barral, 1987, 1999 eta 2014), Beltenebros (Seix Barral, 1989 eta 1999), El jinete polaco (1991; Seix Barral, 2002 eta 2016), Un andar solitario entre la gente (Seix Barral, 2018), Nada del otro mundo (Seix Barral, 2011) eta Todo lo que era sólido saiakera (Seix Barral, 2013). Príncipe de Asturias Letren Saria, Literaturako Sari Nazionala, birritan, Kritika Saria, Planeta Saria, Liber Saria, Europako Literaturako Jean Monnet Saria, Prix Méditerranée Étranger Saria, Jerusalem Saria eta irakurleek emondako Qué Leer Sariak jaso ditu, besteak beste. 1995etik Espainiako Errege Akademiako kidea be bada. Orain, Madrilen eta Lisboan bizi da eta Elvira Lindo idazleagaz ezkonduta dago.

'George Alexander Dick. 1837-1903. Alemaniatik Barakaldora. Injineru alemaniar baten bidaia Euskal Herritik XIX. mendean'

2023/03/16 - 2024/01/31

Abellaneda, Sopuertan, Enkarterri Museoan. |Erakusketak

George Alexander Dick injinerua eta marrazkilaria izan zan eta Barakaldoko Nuestra Señora del Carmen lantegian egin eban behar 1862 eta 1866 bitartean. Haren ondorengoek Bizkaiko Batzar Nagusiak erakundearen eta Enkarterri Museoaren esku itxi ditue urte horreetako Bizkaiko eta Gipuzkoako herrietako paisajeak erakusten dituan 29 irudi, inoiz ikusi bakoak.

George Alexander Dick. 1837-1903. Alemaniatik Barakaldora. Injineru alemaniar baten bidaia Euskal Herritik XIX. mendean erakusketea, gure antxinako sasoietara egindako bidaia da, marrazkiak mende bat baino gehiagoz egon diralako Ingalaterrako familiaren etxeko kamaran gordeta. Erakusketeak, Dickek behar egin eban Euskadiko lehen siderometalurgia-fabrika handiaren historiagaz buztartzen dau Europako eta Amerikako beste herri batzuetako marrazkiak be batzen dituan ondare garrantzitsu eta ezkutu hori.

'Euskal letren bonbardaketea'

2023/04/25 - 2023/12/28

Gernikan, Bakearen Museoan. |Erakusketak

Gernikako Bakearen Museoak, Euskal Herriko Unibersidadeko MHLI ikerketa-taldeagaz alkarlanean, Euskal letren bonbardaketea izeneko aldi baterako erakusketea atondu dau.

2023ko apirilaren 25ean inaugurauko da, arratsaldeko 18:00etan, Gernikako bonbardaketearen 86. urteurrena ospatzeko ekitaldien barruan. Erakusketa honetan Ismael Manterola eta Amaia Elizalde EHUko irakasleak dira komisario.

Erakusketa honen helburua da ezagutarazotea 36ko gerreak eta frankismoak euskal kulturan izandako eragina.


 

 

'That time. Artearen aroak'

2023/06/23 - 2023/11/05

Donostiko Tabakaleran.

Arte Ederen Bilboko Museoak eta tabakalerak alkarlanean egindako erakusketea.

Informazino gehiago hemen.

'Euskal Herria koloretan. Autokromoak, 1907-1935'

2023/07/14 - 2024/01/14

Baionako Euskal Museoan. |Erakusketak

Bilboko Euskal Museoak eta Baionako Euskal Museoak Euskal Herria koloretan. Autokromoak, 1907-1935 erakusketea inauguratu dabe Baionan. Erakundeen bien arteko lankidetzea da eta horrek aukerea emon dau topautako 1.000 aleren baino gehiagoren artean 225 autokromo aukeratzeko eta erakusteko.

Erakusketea 2023ko garagarrilaren 14tik 2024ko urtarrilaren 14ra egongo da ikusgai Baionan baina Bilboko Euskal Museoak erabateko barrikuntzearen ondoren ateak barriro edegiten dituanean, Bizkaiko udalerrian ikusi ahal izango da erakusketea.

‘Megalitoak. Eremu sakratuak eta lurralde erreferenteak’

2023/07/26 - 2024/02/04

Bilbon, Bizkaiko Arkeologi Museoan. |Erakusketak

ESZENA KALERA 2023

2023/09/01 - 2023/09/30

Bilboko auzoetan

Programazino osoa hemen.

Gasteizeko Liburu Azokea

2023/09/15 - 2023/10/01

Gasteize Korreos plazan. |Azokak

'hitz politak'. SONIA RUEDA (Artistea) + RAUL JIMENEZ DEL RIO (Musikaria)

2023/09/18 - 2023/11/18

Bilbon, Bizkaiko Foru Liburutegian. |Erakusketak

'Idealak/Ideales'. NEREA LEKUONA

2023/09/22 - 2023/12/10

Gasteizeko Artium Museoan. |Erakusketak

Informazino gehiago hemen.

XIV. Dantzaldia

2023/09/26 - 2023/12/14

Bilboko La Fundicion Aretoan. |Jantzea

Informazino gehiago hemen.

14. Ja!, Umorezko Literatura eta Artearen Nazinoarteko Jaialdia

2023/09/27 - 2023/10/08

Bilbon. |Jaialdiak

Informazino gehiago hemen.

'La Celestina' Fernado de Rojasena. Eduardo Galanen moldaketea

2023/09/28 - 2023/09/30

Bilboko Arriaga Antzokian. |Antzerkia

Sarrerak hemen.