Irailak 27

Ja! Jaialdia. EL ENIGMA PERTIERRA

2023/09/27 13:00

Bilboko Bizkaia Aretoan |Jaialdiak

El enigma Pertierra erakusketeagaz emongo deutso hasierea Umorezko Literaturaren eta Artearen Nazinoarteko Jaialdiaren hamalaugarren edizinoak. Bertan izango dira Juan Bas Ja! jaialdiaren zuzendaria, Gorka Moreno Euskal Herriko Unibersidadearen Bizkaia Campuseko errektoreordea eta Itziar Urtasun Bilboko udaleko Kulturea eta Gobernantza Saileko zinegotzi laguntzailea. Erakusketea urriaren 22ra arte egongo da ikusgai, eta haren egilekidea, Javier Olivares ilustratzailea, inaugurazinoko ekitaldian egongo da.

Bidebarrieta Zientifikoa. 'Zientzia eta umorea, a zer parea!

2023/09/27 19:00

Bilboko Bidebarrieta Liburutegian. |Berbaldiak

- La ciencia se pone Flamenca, Natalia Ruiz Zelmanovitch Astrobiologia Zentroko (CSIC-INTA) Komunikazino Arduradunaren eta astrocoplerearen eskutik etorriko da.

Barrearen Indar Dibulgatzailea, Kike Amonarriz Gorria soziolinguista, umorista eta Bertsozientzia programen aurkezleak eskainiko dau.

Ziklo hau UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak eta Bidebarrieta Liburutegiak bultzatzen dabe eta Bilbao Zientzia Plaza ekimanaren barruan kokatzen da.

'George Alexander Dick. 1837-1903. Alemaniatik Barakaldora. Injineru alemaniar baten bidaia Euskal Herritik XIX. mendean'

2023/03/16 - 2024/01/31

Abellaneda, Sopuertan, Enkarterri Museoan. |Erakusketak

George Alexander Dick injinerua eta marrazkilaria izan zan eta Barakaldoko Nuestra Señora del Carmen lantegian egin eban behar 1862 eta 1866 bitartean. Haren ondorengoek Bizkaiko Batzar Nagusiak erakundearen eta Enkarterri Museoaren esku itxi ditue urte horreetako Bizkaiko eta Gipuzkoako herrietako paisajeak erakusten dituan 29 irudi, inoiz ikusi bakoak.

George Alexander Dick. 1837-1903. Alemaniatik Barakaldora. Injineru alemaniar baten bidaia Euskal Herritik XIX. mendean erakusketea, gure antxinako sasoietara egindako bidaia da, marrazkiak mende bat baino gehiagoz egon diralako Ingalaterrako familiaren etxeko kamaran gordeta. Erakusketeak, Dickek behar egin eban Euskadiko lehen siderometalurgia-fabrika handiaren historiagaz buztartzen dau Europako eta Amerikako beste herri batzuetako marrazkiak be batzen dituan ondare garrantzitsu eta ezkutu hori.

'Euskal letren bonbardaketea'

2023/04/25 - 2023/12/28

Gernikan, Bakearen Museoan. |Erakusketak

Gernikako Bakearen Museoak, Euskal Herriko Unibersidadeko MHLI ikerketa-taldeagaz alkarlanean, Euskal letren bonbardaketea izeneko aldi baterako erakusketea atondu dau.

2023ko apirilaren 25ean inaugurauko da, arratsaldeko 18:00etan, Gernikako bonbardaketearen 86. urteurrena ospatzeko ekitaldien barruan. Erakusketa honetan Ismael Manterola eta Amaia Elizalde EHUko irakasleak dira komisario.

Erakusketa honen helburua da ezagutarazotea 36ko gerreak eta frankismoak euskal kulturan izandako eragina.


 

 

'That time. Artearen aroak'

2023/06/23 - 2023/11/05

Donostiko Tabakaleran.

Arte Ederen Bilboko Museoak eta tabakalerak alkarlanean egindako erakusketea.

Informazino gehiago hemen.

'Euskal Herria koloretan. Autokromoak, 1907-1935'

2023/07/14 - 2024/01/14

Baionako Euskal Museoan. |Erakusketak

Bilboko Euskal Museoak eta Baionako Euskal Museoak Euskal Herria koloretan. Autokromoak, 1907-1935 erakusketea inauguratu dabe Baionan. Erakundeen bien arteko lankidetzea da eta horrek aukerea emon dau topautako 1.000 aleren baino gehiagoren artean 225 autokromo aukeratzeko eta erakusteko.

Erakusketea 2023ko garagarrilaren 14tik 2024ko urtarrilaren 14ra egongo da ikusgai Baionan baina Bilboko Euskal Museoak erabateko barrikuntzearen ondoren ateak barriro edegiten dituanean, Bizkaiko udalerrian ikusi ahal izango da erakusketea.

‘Megalitoak. Eremu sakratuak eta lurralde erreferenteak’

2023/07/26 - 2024/02/04

Bilbon, Bizkaiko Arkeologi Museoan. |Erakusketak

ESZENA KALERA 2023

2023/09/01 - 2023/09/30

Bilboko auzoetan

Programazino osoa hemen.

Gasteizeko Liburu Azokea

2023/09/15 - 2023/10/01

Gasteize Korreos plazan. |Azokak

'hitz politak'. SONIA RUEDA (Artistea) + RAUL JIMENEZ DEL RIO (Musikaria)

2023/09/18 - 2023/11/18

Bilbon, Bizkaiko Foru Liburutegian. |Erakusketak

'Idealak/Ideales'. NEREA LEKUONA

2023/09/22 - 2023/12/10

Gasteizeko Artium Museoan. |Erakusketak

Informazino gehiago hemen.

XIV. Dantzaldia

2023/09/26 - 2023/12/14

Bilboko La Fundicion Aretoan. |Jantzea

Informazino gehiago hemen.

14. Ja!, Umorezko Literatura eta Artearen Nazinoarteko Jaialdia

2023/09/27 - 2023/10/08

Bilbon. |Jaialdiak

Informazino gehiago hemen.