Garagarrilak 13

'George Alexander Dick. 1837-1903. Alemaniatik Barakaldora. Injineru alemaniar baten bidaia Euskal Herritik XIX. mendean'

2023/03/16 - 2024/01/31

Abellaneda, Sopuertan, Enkarterri Museoan. |Erakusketak

George Alexander Dick injinerua eta marrazkilaria izan zan eta Barakaldoko Nuestra Señora del Carmen lantegian egin eban behar 1862 eta 1866 bitartean. Haren ondorengoek Bizkaiko Batzar Nagusiak erakundearen eta Enkarterri Museoaren esku itxi ditue urte horreetako Bizkaiko eta Gipuzkoako herrietako paisajeak erakusten dituan 29 irudi, inoiz ikusi bakoak.

George Alexander Dick. 1837-1903. Alemaniatik Barakaldora. Injineru alemaniar baten bidaia Euskal Herritik XIX. mendean erakusketea, gure antxinako sasoietara egindako bidaia da, marrazkiak mende bat baino gehiagoz egon diralako Ingalaterrako familiaren etxeko kamaran gordeta. Erakusketeak, Dickek behar egin eban Euskadiko lehen siderometalurgia-fabrika handiaren historiagaz buztartzen dau Europako eta Amerikako beste herri batzuetako marrazkiak be batzen dituan ondare garrantzitsu eta ezkutu hori.

'Euskal letren bonbardaketea'

2023/04/25 - 2023/12/28

Gernikan, Bakearen Museoan. |Erakusketak

Gernikako Bakearen Museoak, Euskal Herriko Unibersidadeko MHLI ikerketa-taldeagaz alkarlanean, Euskal letren bonbardaketea izeneko aldi baterako erakusketea atondu dau.

2023ko apirilaren 25ean inaugurauko da, arratsaldeko 18:00etan, Gernikako bonbardaketearen 86. urteurrena ospatzeko ekitaldien barruan. Erakusketa honetan Ismael Manterola eta Amaia Elizalde EHUko irakasleak dira komisario.

Erakusketa honen helburua da ezagutarazotea 36ko gerreak eta frankismoak euskal kulturan izandako eragina.


 

 

'That time. Artearen aroak'

2023/06/23 - 2023/11/05

Donostiko Tabakaleran.

Arte Ederen Bilboko Museoak eta tabakalerak alkarlanean egindako erakusketea.

Informazino gehiago hemen.