Maiatzak 18

'George Alexander Dick. 1837-1903. Alemaniatik Barakaldora. Injineru alemaniar baten bidaia Euskal Herritik XIX. mendean'

2023/03/16 - 2024/01/31

Abellaneda, Sopuertan, Enkarterri Museoan. |Erakusketak

George Alexander Dick injinerua eta marrazkilaria izan zan eta Barakaldoko Nuestra Señora del Carmen lantegian egin eban behar 1862 eta 1866 bitartean. Haren ondorengoek Bizkaiko Batzar Nagusiak erakundearen eta Enkarterri Museoaren esku itxi ditue urte horreetako Bizkaiko eta Gipuzkoako herrietako paisajeak erakusten dituan 29 irudi, inoiz ikusi bakoak.

George Alexander Dick. 1837-1903. Alemaniatik Barakaldora. Injineru alemaniar baten bidaia Euskal Herritik XIX. mendean erakusketea, gure antxinako sasoietara egindako bidaia da, marrazkiak mende bat baino gehiagoz egon diralako Ingalaterrako familiaren etxeko kamaran gordeta. Erakusketeak, Dickek behar egin eban Euskadiko lehen siderometalurgia-fabrika handiaren historiagaz buztartzen dau Europako eta Amerikako beste herri batzuetako marrazkiak be batzen dituan ondare garrantzitsu eta ezkutu hori.

'Flux Cored'. SAHATSA JAUREGI

2023/03/31 - 2023/09/03

Bilboko Artium Museoan. |Erakusketak


Euskal Herriko Arte Garaikidearen Museoaren Bilduman oraints sartu diran artisten produkzinoa ezagutzera emoteko helburuari eutsi, tartea egin jako Sahatsa Jauregi (Itaparica, 1984) euskal artistearen obreari. Hain zuzen be, Flux Cored dakat, aldez aurretiko piezak, Superego Hiperactivo (2020), Artium Museoaren bildumakoa eta erakusketa honetarako berariaz sortutako lan barriak.


Sahatsa Jauregi Bilbon bizi eta lan egiten dau. Gaur egun irakaslea da EHUko BBAA Fakultadean eta Okela gune independenteko kide izan da 2017-2022 urteetan, Bilbon.


Hainbat erakusketatan hartu dau parte, bakarka zein taldeka, The Ryder (Madril, 2022), Aparador Monteleón (Madril, 2022), Galería The Goma (Madril, 2022), Azkuna Zentroa (Bilbo), Artiatx (Bilbo, 2021), Tabakalera (Donostia, 2021), Galería Fran Reus (Palma, 2021), Horcasitas Jauregia (Balmaseda, 2021), Halfhouse (Bartzelona, 2019), Swamp Horses (Espin, 2019) edo Carreras Múgica (Bilbo, 2016).


Hainbat sari irabazi ditu: 2013ko Gipuzkoako Artista Barrien Programea, 2017ko Ertibil lehen saria, 2019ko Gure Artea saria eta ARCO Comunidad de Madrid saria. Egoitzak egin ditu Tabakaleran (Donostia, 2019), Halfhousen (Bartzelona, 2019), Bilbaoarte Fundazinoan (Bilbo, 2016) edo Pacific Film Archiven (Berkeley 2012).

'Gazte artea ezkerraldean'

2023/04/21 - 2023/07/21

Sestaoko Sabino de la Cruz – Udal liburutegian. |Erakusketak

Apirilaren 21ean, 18:30ean, Artoteka ekimenak bisita gidatua egingo dau Sestaoko udal liburutegian, Borja Gómez artistea eta UPV/EHUko Arte Eder Fakultadeko irakaslearen lanak erakusteko. Hiru hilabetekoa izango dau eta beste artista batzuen lanak be egongo dira bertan: Mawatres artistearen Montes Bocineros saila, Belen Cerezoren Harria eta argazkia lana (biak UPV/EHUko Arte Eder Fakultadean graduautakoak) eta Raquel Meyersen Totem lana. Pieza artistikoak herriko hainbat lekutan egongo dira, besteak beste, Las Llanas udal kiroldegian eta Gaztegunean. Artotekeak Gazte Artea Ezkerraldean taldeagaz kolaborau du proiektu hau gauzatzeko.

Kontuak kontu, 2023an, Borja Gómez Díez izan da hautatutako artistea. 

Informazino gehiagio hemen.


'Euskal letren bonbardaketea'

2023/04/25 - 2023/12/28

Gernikan, Bakearen Museoan. |Erakusketak

Gernikako Bakearen Museoak, Euskal Herriko Unibersidadeko MHLI ikerketa-taldeagaz alkarlanean, Euskal letren bonbardaketea izeneko aldi baterako erakusketea atondu dau.

2023ko apirilaren 25ean inaugurauko da, arratsaldeko 18:00etan, Gernikako bonbardaketearen 86. urteurrena ospatzeko ekitaldien barruan. Erakusketa honetan Ismael Manterola eta Amaia Elizalde EHUko irakasleak dira komisario.

Erakusketa honen helburua da ezagutarazotea 36ko gerreak eta frankismoak euskal kulturan izandako eragina.


 

 

'UrdaIbai, bizidunakaz bizia partekatzen'

2023/05/05 - 2023/09/03

Busturiko Urdaibaiko Ekoetxean. |Erakusketak

Expodistrito. 'Burdina eta Ahotsa'. JOSEBA GOTZON

2023/05/17 - 2023/06/15

Bilbon, San Inazio Ibarrekolandako Udaltegian. |Erakusketak