Apirilak 19
'George Alexander Dick. 1837-1903. Alemaniatik Barakaldora. Injineru alemaniar baten bidaia Euskal Herritik XIX. mendean'
2023/03/16 - 2024/01/31
Abellaneda, Sopuertan, Enkarterri Museoan. |ErakusketakGeorge Alexander Dick injinerua eta marrazkilaria izan zan eta Barakaldoko Nuestra Señora del Carmen lantegian egin eban behar 1862 eta 1866 bitartean. Haren ondorengoek Bizkaiko Batzar Nagusiak erakundearen eta Enkarterri Museoaren esku itxi ditue urte horreetako Bizkaiko eta Gipuzkoako herrietako paisajeak erakusten dituan 29 irudi, inoiz ikusi bakoak.
George Alexander Dick. 1837-1903. Alemaniatik Barakaldora. Injineru alemaniar baten bidaia Euskal Herritik XIX. mendean erakusketea, gure antxinako sasoietara egindako bidaia da, marrazkiak mende bat baino gehiagoz egon diralako Ingalaterrako familiaren etxeko kamaran gordeta. Erakusketeak, Dickek behar egin eban Euskadiko lehen siderometalurgia-fabrika handiaren historiagaz buztartzen dau Europako eta Amerikako beste herri batzuetako marrazkiak be batzen dituan ondare garrantzitsu eta ezkutu hori.

'Flux Cored'. SAHATSA JAUREGI
2023/03/31 - 2023/09/03
Bilboko Artium Museoan. |Erakusketak
Euskal Herriko Arte Garaikidearen Museoaren Bilduman oraints sartu diran artisten produkzinoa ezagutzera emoteko helburuari eutsi, tartea egin jako Sahatsa Jauregi (Itaparica, 1984) euskal artistearen obreari. Hain zuzen be, Flux Cored dakat, aldez aurretiko piezak, Superego Hiperactivo (2020), Artium Museoaren bildumakoa eta erakusketa honetarako berariaz sortutako lan barriak.
Sahatsa Jauregi Bilbon bizi eta lan egiten dau. Gaur egun irakaslea da EHUko BBAA Fakultadean eta Okela gune independenteko kide izan da 2017-2022 urteetan, Bilbon.
Hainbat erakusketatan hartu dau parte, bakarka zein taldeka, The Ryder (Madril, 2022), Aparador Monteleón (Madril, 2022), Galería The Goma (Madril, 2022), Azkuna Zentroa (Bilbo), Artiatx (Bilbo, 2021), Tabakalera (Donostia, 2021), Galería Fran Reus (Palma, 2021), Horcasitas Jauregia (Balmaseda, 2021), Halfhouse (Bartzelona, 2019), Swamp Horses (Espin, 2019) edo Carreras Múgica (Bilbo, 2016).
Hainbat sari irabazi ditu: 2013ko Gipuzkoako Artista Barrien Programea, 2017ko Ertibil lehen saria, 2019ko Gure Artea saria eta ARCO Comunidad de Madrid saria. Egoitzak egin ditu Tabakaleran (Donostia, 2019), Halfhousen (Bartzelona, 2019), Bilbaoarte Fundazinoan (Bilbo, 2016) edo Pacific Film Archiven (Berkeley 2012).
Bilduma Hau Colección. Oinarrizko mugimenduak | Movimientos elementales (1950-2000)
2023/03/31 - 2023/09/09
Bilboko Artium Museoan. |Erakusketak