Apirilak 8

XXIII. Bilboko Zirkuitua

2023/01/12 - 2023/05/11

Bilboko udaltegietan. |Antzerkia

Auzoetarako dobako dozena bat antzerki-proposamen izango dira.

Informazino gehiago eta egitaraua hemen.

'Animales que aguantan el peso de cargas misteriosas en entornos creados por fuerzas en oposición'. JON MIKEL EUBA

2023/01/19 - 2023/04/23

Madrilen, Centro de Arte Dos de Mayo Museoan. |Erakusketak

Jon Mikel Euba zornotzarraren erakusketeari buruzko informazino gehiago hemen.

Erretratua: A. Tapia.

'Konposaketak/Composiciones'. RAFAEL LAFUENTE

2023/01/20 - 2023/05/14

Gasteizen, Artium Museoan. |Erakusketak

Erakuskete zabalik goizeko 11:00etatik aurrera.

Gorka Lafuente, Gorka Basterretxea eta Enrique Martinezn arteko barriketaldia, arratsaldeko 18:00retan.

'Saragrafias'. SARA MORENO

2023/02/03 - 2023/05/03

Bilboko YIMBY Aretoan, (Ertzilla, 24). |Erakusketak

Astelehenetik barikura: Goizeko 09:00retatik 19:00retara.

'XXI. mendeko emakume artistak. Hemen gaude'

2023/03/09 - 2023/05/26

Bizkaiko Batzar Nagusiak erakundearen egoitzan ((Hurtado de Amezaga kalea, 6 – Beheko pisua). |Erakusketak

Bizkaiko Batzar Nagusiak erakundearen erakusketeak euren lanak mende honetan sortu dituen eta Foru Erakundearen bildumako parte diran emakume artisten artelanak batzen ditu. Erakusketea emakumeen artea omentzeko egituratu da eta bertan artista honeen lanak ikusi ahal izango dira: Dora Salazar Romo, Leire Sánchez Osta, Mari Puri Herrero Martínez de Nanclares, María Cortina Álvarez, Sandra Rilova, Nekane Manrique Mezquita, Andrea Abalia, Lide Kaltzada Uriagereko, Aitana Campo García, Raquel Asensi, Damaris Pan Vega, Claudia Aguinaga, Estíbaliz Ortiz de Laiseca, Angela Rivas Pascual, Mara Ona Lapiedra, Leire Lacunza Miranda, Paula Huarte Cosin, Amaia Molinet, Andrea Plaza Blanco eta Ihintza Arakistain Lopategi.

'Hitzak Lege'

2023/03/14 - 2023/05/12

Donostian, Gipuzkoako Batzar Nagusiak erakundearen egoitzan (Miramon pasealekua, 164 - 20014) |Erakusketak

Hitzak Lege maiatzaren 12ra arte egongo da ikusgai, astelehenetik barikura, Gipuzkoako Batzar Nagusiak erakundearen egoitzan.

Bisita-orduak: 10:00etatik 14:00etara.

'George Alexander Dick. 1837-1903. Alemaniatik Barakaldora. Injineru alemaniar baten bidaia Euskal Herritik XIX. mendean'

2023/03/16 - 2024/01/31

Abellaneda, Sopuertan, Enkarterri Museoan. |Erakusketak

George Alexander Dick injinerua eta marrazkilaria izan zan eta Barakaldoko Nuestra Señora del Carmen lantegian egin eban behar 1862 eta 1866 bitartean. Haren ondorengoek Bizkaiko Batzar Nagusiak erakundearen eta Enkarterri Museoaren esku itxi ditue urte horreetako Bizkaiko eta Gipuzkoako herrietako paisajeak erakusten dituan 29 irudi, inoiz ikusi bakoak.

George Alexander Dick. 1837-1903. Alemaniatik Barakaldora. Injineru alemaniar baten bidaia Euskal Herritik XIX. mendean erakusketea, gure antxinako sasoietara egindako bidaia da, marrazkiak mende bat baino gehiagoz egon diralako Ingalaterrako familiaren etxeko kamaran gordeta. Erakusketeak, Dickek behar egin eban Euskadiko lehen siderometalurgia-fabrika handiaren historiagaz buztartzen dau Europako eta Amerikako beste herri batzuetako marrazkiak be batzen dituan ondare garrantzitsu eta ezkutu hori.

'Oma. Cuatro Ibarrolas y un paisaje'

2023/03/17 - 2023/05/07

Leioako Kultur Aretoan. |Erakusketak

Bizkaiaren barrenean, naturaz betetako haran bat dago, Oma. Bertan izandakoek haren edertasuna izango dabe gogoan: berdeen gama amaibakoa, bedar ebagi barriaren usaina, tximiniek botatako laino epela, orturen batean txistuka dabilen txantxangorria… Gainera, Oma Ibarrolatarren babesleku be bada. Horregaitik, familia horretako hiru belaunaldi batuko dira Kultur Leioan eta beren diziplina artistikoak (eskulturea, pinturea, musikea, ilustrazinoa, animazinoa eta idazketea) jorratu dituen harana omenduko dabe. Zenbait hizkera batuko ditue Agustín Ibarrolak, José Ibarrolak, Naiel Ibarrolak eta Martín Ibarrolak.

X. Teatro Arina - Teatro Breve

2023/03/17 - 2023/04/09

Bilboko Pabilioi 6 Aretoan. |Antzerkia

Ondokoak dira hautatutako antzezlanak:

CANCIONES TRISTES PARA GENTE ALEGRE

DAME UN SILBIDITO

DESMONTANDO A JUSTINA

DESNUDARSE

DUZHE DOBRE

EL CONSERJE

EL LUTIER

FIKZIOHESIOA

HAMALAU

LA BANCA GANA

LAS ZORRAS DEL POZO

¿ME DEJAS DARLE EL BIBERÓN?

PASTATXO BAT?

UN 6, UN 4 Y UNA CURVA PARABÓLICA

VALIENTE PRINCESA, PROZAC Y OTROS CUENTOS

VINAGRE

'Out and About'. SILVIA COPPOLA

2023/03/25 - 2023/04/23

Bilboko BilbaoArte Fundazinoan. |Erakusketak

2023ko martiaren 24an, 19:00retan, BilbaoArte Fundazinoak urte honetako produkzino propioko bigarren erakusketearen inaugurazinoa izango dau, Silvia Coppola (Padova, 1991) artistearen eskutik, 2022an zentroan bekea jaso ebana, Out and About izenburuagaz.

Silvia Coppola (Padova, 1991). Florentziako Arte Eder Akademian Ikusizko Arteetan eta Adierazpen Hizkuntza Barrietan Graduatua (Italia, 2015). Arte Garaikide Teknologikoan eta Performancean Masterra (UPV/EHU, 2017). Praktikak egin zituan Bulegoa z/b-n 2017an, eta 2018tik han egiten dau lan.

'Flux Cored'. SAHATSA JAUREGI

2023/03/31 - 2023/09/03

Bilboko Artium Museoan. |Erakusketak

Euskal Herriko Arte Garaikidearen Museoaren Bilduman oraints sartu diran artisten produkzinoa ezagutzera emoteko helburuari eutsi, tartea egin jako Sahatsa Jauregi (Itaparica, 1984) euskal artistearen obreari. Hain zuzen be, Flux Cored dakat, aldez aurretiko piezak, Superego Hiperactivo (2020), Artium Museoaren bildumakoa eta erakusketa honetarako berariaz sortutako lan barriak.

Sahatsa Jauregi Bilbon bizi eta lan egiten dau. Gaur egun irakaslea da EHUko BBAA Fakultadean eta Okela gune independenteko kide izan da 2017-2022 urteetan, Bilbon.

Hainbat erakusketatan hartu dau parte, bakarka zein taldeka, The Ryder (Madril, 2022), Aparador Monteleón (Madril, 2022), Galería The Goma (Madril, 2022), Azkuna Zentroa (Bilbo), Artiatx (Bilbo, 2021), Tabakalera (Donostia, 2021), Galería Fran Reus (Palma, 2021), Horcasitas Jauregia (Balmaseda, 2021), Halfhouse (Bartzelona, 2019), Swamp Horses (Espin, 2019) edo Carreras Múgica (Bilbo, 2016).

Hainbat sari irabazi ditu: 2013ko Gipuzkoako Artista Barrien Programea, 2017ko Ertibil lehen saria, 2019ko Gure Artea saria eta ARCO Comunidad de Madrid saria. Egoitzak egin ditu Tabakaleran (Donostia, 2019), Halfhousen (Bartzelona, 2019), Bilbaoarte Fundazinoan (Bilbo, 2016) edo Pacific Film Archiven (Berkeley 2012).

'Europa 80 urte geroago. Varsovia atzo, gaur Ukraina'

2023/03/31 - 2023/04/16

Bilboko Euskalduna Jauregian. |Erakusketak

Gaurtik aurrera ikusgai egongo dan erakusketeak Egun bat Varsoviako ghettoan erakusketara batutako argazkiak eta Nazinoa ezabatu dokumentala batzen ditu. Alde batetik, orain 83 urteko nazien Europan zuri-baltzeko argazkiek eta, bestetik, XXI. mendean Ukrainan grabautako ikus-entzunezko piezak, gerrearen arrastoa erakusten dabe.

Giza miseria eta hondamen moral bera presentazino historiko bitan, jazoerei buruz egia kontetako heldu da Euskalduna Jauregira Espainiako Auschwitz Institutu Nazionala eta Burgoseko Unibersidadeko Auschwitz Institutu Nazionaleko Giza Eskubideen eta Kultura Demokratikoaren Katedrearen eskutik.

Erakusketea apirilaren 16ra arte egongo da zabalik eta Tomasz Grzywaczewski kazetari poloniarraren Nazinoa ezabatu dokumentalean emakumeen rolaren ganean jarten dau begiradea, duintasunaren eta erresistentziaren ikur.

eskutartie. Udabarriko XII. Artisautza Azokea

2023/04/06 - 2023/04/16

Bilboko Arenalean |Azokak

Ordutegia: 11:00-14:30 eta 16:30-20:30