Martiak 26

XXIII. Bilboko Zirkuitua
2023/01/12 - 2023/05/11
Bilboko udaltegietan. |AntzerkiaAuzoetarako dobako dozena bat antzerki-proposamen izango dira.
Informazino gehiago eta egitaraua hemen.

'Animales que aguantan el peso de cargas misteriosas en entornos creados por fuerzas en oposición'. JON MIKEL EUBA
2023/01/19 - 2023/04/23
Madrilen, Centro de Arte Dos de Mayo Museoan. |ErakusketakJon Mikel Euba zornotzarraren erakusketeari buruzko informazino gehiago hemen.
Erretratua: A. Tapia.
'Konposaketak/Composiciones'. RAFAEL LAFUENTE
2023/01/20 - 2023/05/14
Gasteizen, Artium Museoan. |ErakusketakErakuskete zabalik goizeko 11:00etatik aurrera.
Gorka Lafuente, Gorka Basterretxea eta Enrique Martinezn arteko barriketaldia, arratsaldeko 18:00retan.
'Saragrafias'. SARA MORENO
2023/02/03 - 2023/05/03
Bilboko YIMBY Aretoan, (Ertzilla, 24). |ErakusketakAstelehenetik barikura: Goizeko 09:00retatik 19:00retara.
XLVI. Eibarreko Antzerki Jardunaldiak
2023/02/14 - 2023/03/31
Eibarreko Coliseo Antzokian. |Antzerkia'XXI. mendeko emakume artistak. Hemen gaude'
2023/03/09 - 2023/05/26
Bizkaiko Batzar Nagusiak erakundearen egoitzan ((Hurtado de Amezaga kalea, 6 – Beheko pisua). |ErakusketakBizkaiko Batzar Nagusiak erakundearen erakusketeak euren lanak mende honetan sortu dituen eta Foru Erakundearen bildumako parte diran emakume artisten artelanak batzen ditu. Erakusketea emakumeen artea omentzeko egituratu da eta bertan artista honeen lanak ikusi ahal izango dira: Dora Salazar Romo, Leire Sánchez Osta, Mari Puri Herrero Martínez de Nanclares, María Cortina Álvarez, Sandra Rilova, Nekane Manrique Mezquita, Andrea Abalia, Lide Kaltzada Uriagereko, Aitana Campo García, Raquel Asensi, Damaris Pan Vega, Claudia Aguinaga, Estíbaliz Ortiz de Laiseca, Angela Rivas Pascual, Mara Ona Lapiedra, Leire Lacunza Miranda, Paula Huarte Cosin, Amaia Molinet, Andrea Plaza Blanco eta Ihintza Arakistain Lopategi.

'Hitzak Lege'
2023/03/14 - 2023/05/12
Donostian, Gipuzkoako Batzar Nagusiak erakundearen egoitzan (Miramon pasealekua, 164 - 20014) |ErakusketakHitzak Lege maiatzaren 12ra arte egongo da ikusgai, astelehenetik barikura, Gipuzkoako Batzar Nagusiak erakundearen egoitzan.
Bisita-orduak: 10:00etatik 14:00etara.
'George Alexander Dick. 1837-1903. Alemaniatik Barakaldora. Injineru alemaniar baten bidaia Euskal Herritik XIX. mendean'
2023/03/16 - 2024/01/31
Abellaneda, Sopuertan, Enkarterri Museoan. |ErakusketakGeorge Alexander Dick injinerua eta marrazkilaria izan zan eta Barakaldoko Nuestra Señora del Carmen lantegian egin eban behar 1862 eta 1866 bitartean. Haren ondorengoek Bizkaiko Batzar Nagusiak erakundearen eta Enkarterri Museoaren esku itxi ditue urte horreetako Bizkaiko eta Gipuzkoako herrietako paisajeak erakusten dituan 29 irudi, inoiz ikusi bakoak.
George Alexander Dick. 1837-1903. Alemaniatik Barakaldora. Injineru alemaniar baten bidaia Euskal Herritik XIX. mendean erakusketea, gure antxinako sasoietara egindako bidaia da, marrazkiak mende bat baino gehiagoz egon diralako Ingalaterrako familiaren etxeko kamaran gordeta. Erakusketeak, Dickek behar egin eban Euskadiko lehen siderometalurgia-fabrika handiaren historiagaz buztartzen dau Europako eta Amerikako beste herri batzuetako marrazkiak be batzen dituan ondare garrantzitsu eta ezkutu hori.

'Oma. Cuatro Ibarrolas y un paisaje'
2023/03/17 - 2023/05/07
Leioako Kultur Aretoan. |ErakusketakBizkaiaren barrenean, naturaz betetako haran bat dago, Oma. Bertan izandakoek haren edertasuna izango dabe gogoan: berdeen gama amaibakoa, bedar ebagi barriaren usaina, tximiniek botatako laino epela, orturen batean txistuka dabilen txantxangorria… Gainera, Oma Ibarrolatarren babesleku be bada. Horregaitik, familia horretako hiru belaunaldi batuko dira Kultur Leioan eta beren diziplina artistikoak (eskulturea, pinturea, musikea, ilustrazinoa, animazinoa eta idazketea) jorratu dituen harana omenduko dabe. Zenbait hizkera batuko ditue Agustín Ibarrolak, José Ibarrolak, Naiel Ibarrolak eta Martín Ibarrolak.
X. Teatro Arina - Teatro Breve
2023/03/17 - 2023/04/09
Bilboko Pabilioi 6 Aretoan. |AntzerkiaOndokoak dira hautatutako antzezlanak:
CANCIONES TRISTES PARA GENTE ALEGRE
DAME UN SILBIDITO
DESMONTANDO A JUSTINA
DESNUDARSE
DUZHE DOBRE
EL CONSERJE
EL LUTIER
FIKZIOHESIOA
HAMALAU
LA BANCA GANA
LAS ZORRAS DEL POZO
¿ME DEJAS DARLE EL BIBERÓN?
PASTATXO BAT?
UN 6, UN 4 Y UNA CURVA PARABÓLICA
VALIENTE PRINCESA, PROZAC Y OTROS CUENTOS
VINAGRE

'EAB 100 urte. Emakumeak Aberria eginez'
2023/03/17 - 2023/03/30
Iruneko iDEIAlekun (Paseo Colón, 27). |ErakusketakGAURKO ANDREAK Bardintasunaren Aldeko Alkarteak dakar erakusketa ibiltaria. hori datorren ostiralean, .
Hilaren 23an, iDEIAlekun, arratsaldeko 19:00retan, erakusketearen komisarioek (Karmele Perez Urraza, Begoña Bilbao Bilbao eta Gurutze Ezkurdia Arteaga) EABko emakumeak, abertzaletasun-ametsen eroale izeneko berbaldia emongo dabe.
Sabino Arana Fundazinoaren Euskal Abertzaletasunaren Museoak atondutako erakusketa horrek gizarte-eredu barria proponidu eta ekimen nahiz jarduera ugari bultzatu zituen emakumeek Euskadiren alde egindakoak eta bizi izandako esperientziak ikusarazo nahi ditu.
Ordutegia: Astelehenetik barikura: 9:00etatik 14:00etara eta arratsaldeko 17:30etik 20:00retara. Zapatuetan, 10:00etatik 14:30era.
'Elkartzen gaituzten Beurk(h)ariak'
2023/03/23 - 2023/04/05
Barakaldoko Clara Campoamor kultur-etxean. |ErakusketakErakusketa honegaz berreskuratu nahi dogu erakusketea urte birik behin jarteko ohitura, azkena bertan behera geratu baitzan 2020an.
Punto de Vista 2023, Nafarroako Zinema Dokumentalaren Nazinoarteko Jaialdia
2023/03/23 - 2023/04/01
Iruñean. |JaialdiakPunto de Vistaren Sail Ofizialean 18 film lehiatuko dira, hamahiru herrialdetakoak. Danetara, 800 film inguru erregistrau dira eta horreen artean, hamar film luze eta zortzi film labur aukeratu dira.
Sail Ofizialean 18 film lehiatuko dira:
- Al borde del agua, Maria Elorza e Iñigo Salaberria. España. 20'. Nazinoarteko estreinaldia.
- APOCALIPSIS 20 21 22, Julius Richard Tamayo. España. 65'. Nazinoarteko estreinaldia.
- Bide bazterrean hi eta ni kantari, Peru Galbete. España. 9'. Nazinoarteko estreinaldia.
- Boulevards de la Senne, Juliette Achard e Ian Menoyot. Bélgica. 11'. Nazinoarteko estreinaldia.
- Cette maison, Miryam Charles. Canadá. 75'.
- Chaylla, Claire Teper y Paul Pirritano. Francia. 72'. Estreinaldia Espainian.
- De songes au songe d’un autre miroir, Yunyi Zhu. Francia. 16'. Estreinaldia Espainian.
- Éclaireuses, Lydie Wisshaupt-Claudel. Bélgica. 90'. Estreinaldia Espainian..
- El polvo ya no nubla nuestros ojos, Colectivo Silencio. Perú. 25'. Estreinaldia Espainian.
- Eventide, Sharon Lockhart. Estados Unidos. 35'. Estreinaldia Espainian.
- Maayo Wonaa Keerol, Alassane Diago. Senegal, Alemania, Francia. 105'. Estreinaldia Espainian.
- Miyama, Kyoto Prefecture, Rainer Komers. Japón, Alemania. 97'. Nazinoarteko estreinaldia.
- Nagyapám kertje, Gábor Varga. Hungría. 24'. Estreinaldia Espainian.
- Notas para una película, Ignacio Agüero. Chile, Francia. 105'. Estreinaldia Espainian.
- Notre Village, Comes Chahbazian. Bélgica. 67’. Estreinaldia Europan.
- Teléfono, Navidad, Malena Zambrani. Argentina. 14'. Nazinoarteko estreinaldia.
- Tembiapo Pyharegua, Elvira Sánchez Poxon y Christian Bagnat. España. 120'. Nazinoarteko estreinaldia.
- Tótem, Unidad de Montaje Dialéctico. México. 65'. Estreinaldia Europan.

'Out and About'. SILVIA COPPOLA
2023/03/25 - 2023/04/23
Bilboko BilbaoArte Fundazinoan. |Erakusketak2023ko martiaren 24an, 19:00retan, BilbaoArte Fundazinoak urte honetako produkzino propioko bigarren erakusketearen inaugurazinoa izango dau, Silvia Coppola (Padova, 1991) artistearen eskutik, 2022an zentroan bekea jaso ebana, Out and About izenburuagaz.
Silvia Coppola (Padova, 1991). Florentziako Arte Eder Akademian Ikusizko Arteetan eta Adierazpen Hizkuntza Barrietan Graduatua (Italia, 2015). Arte Garaikide Teknologikoan eta Performancean Masterra (UPV/EHU, 2017). Praktikak egin zituan Bulegoa z/b-n 2017an, eta 2018tik han egiten dau lan.